Saltatu nabigazioa

Assem habeas, assem valeas

Hizkuntza guztietan daude esaera zaharrak, «herri-jakituria»ren isla diren esamolde laburrak. Oro har, atsotitzek askotariko informazioa ematen dute, batzuetan zuzena eta besteetan ez hain zuzena, fenomeno atmosferikoei buruzko informaziotik hasi eta jokabide sozialeko arauei buruzkoraino. Azken multzo horretakoa da proiektu honen azken atalaren izenburuan ageri den esaera zaharra, «Assem habeas, assem valeas», eta honako hau esan nahi du hitzez hitz: «As bat baduzu, as bat balio duzu». Ikusiko duzue zein garrantzitsuak izango diren asak gure jokoan!

Ciudadanos
F. J. Pulido para Cedec. Ciudadanos (CC BY-SA)

Sekuentziaren azken txanpan gaude! Egindako proba guztiak erabiliz, taula-joko bat sortuko dugu, eta, haren bidez, ikaskideekin batera, erronka handia hartuko dugu gure gain: Erromara iristea.

Prest? Gure proiektuaren zati honetan, hauxe egingo dugu, zehazki:

  • Berrogeita hamar laukiko joko-taula sortuko dugu.
  • Probak erabiliz, txartel piloak diseinatuko ditugu; horretarako, orain arte egin ditugun material guztiak berrerabiliko ditugu.

Jokoaren argibide-liburuxka idatziko dugu

GuardarGuardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Lude et vinces

Antzinako Erroman egindako lehenengo txanponetako bat izan zen as delakoa, eta oinarrizko elementua izango da gure azken zereginean: mahai-joko bat sortzea, «Erromatar erara» proiektuan eskuratutako ezagutzak aplikatuz.

Explorando ruinas
F. J. Pulido para Cedec. Lude et vinces (CC BY-SA)

Mahai-joko honen helburua da parte-hartzaile guztiak, taulako laukietan barrena ibili ondoren —probak hobeto edo okerrago egiten dituztela ere—, Erromara iristea, kategoria sozial bat edo bestea eskuratuta, bidean zenbat as bildu dituzten. Adibidez, ibilbidea 8 as dituela amaitzen duena plebeio bihurtuta iritsiko da Erromara; 10 as lortzen dituena, berriz, patrizioa izango da.

Gizarte-talde batekoa izateko behar den as kopurua lortzen dugun bakoitzean, kasuan kasuko gizarte-taldeari dagokion intsigniarekin trukatuko ditugu txanponak.

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Zorte on!

Taldeka jarriko gara, eta, sekuentziak iraun bitartean bildutako elementu guztiak erabiliz, 50 laukiko joko-taula sortuko dugu; elementu hauek izan behar ditu: ezagutzak eta trebetasunak egiaztatzeko txartel piloa, asak, zeinak jokalariei emango baitzaizkion proba bat ebazten duten bakoitzean, eta intsigniak, zeinak probetan lortutako asekin erosiko baitira, klase sozialak adierazteko. Jokalariak 50. laukira iristean amaitzen da jokoa, baina jokalari bakoitza bere klase soziala izanik iritsiko da amaierara, hots, asak trukatuta lortu duena.

Jokatzen ari garela gatazkarik sor ez dadin, ezinbestekoa da jokoaren arauak elkarrekin adostea eta ondo zehaztea. Liburuxka bat egin beharko dugu, eta han jasoko ditugu argibideak eta izan daitezkeen aldaerak.

Zorte on» aurkezpen-gidak (odp eta pdf) dioenez, joko bat sortzeko, antolatu eta zereginak banatu beharko ditugu. Era berean, taularen eta gainerako elementuen formatuari eta diseinuari buruzko erabakiak adostu beharko dira, baita jokoaren arauak ere.


Zereginaren urratsak:

Zeregina ulertu eta banatu

Lehenik eta behin, zehaztu behar dugu zer elementu diseinatu eta sortu behar ditugun. Bigarren diapositiban, elementuon zerrenda ageri da. Horietako bakoitza taldeka egin dezakegu, jarraian ageri diren rolak eta funtzioak esleituz. Zereginak banatzeko orduan, taldekide bakoitzaren indarguneak aintzat har daitezke:

  • Liburuzaina: sekuentziak iraun bitartean egindako probak jasoko ditu, eta informazioa zuzena dela egiaztatuko du.
  • Diseinatzailea: taulako elementu grafikoen, txartelen, asen eta intsignien zirriborroak erabiliz, horien behin betiko diseinua egingo du.
  • Testuen idazlea: alderdi bakoitzari buruz landutakoa jasoko du, eta txarteletako, taulako eta abarretako behin betiko testuak idatziko ditu.
  • Koordinatzailea: taldekideak bilduko ditu, lana zer moduz doan egiaztatuko du, lana bateratzen dela eta taldekideak ados jartzen direla egiaztatuko du, elementuak sortzeko materialak eskura izango ditu, beste taldeetako koordinatzaileekin bilduko da laguntzeko zein laguntza eskatzeko eta abar
Taularen eta txartelaren diseinua

Rolak banatuta badaude ere, taldekide guztiek jokoaren osagai guztiak prestatuko dituzte. Aitzitik, funtzio bakoitzaren ardura duen kideak zainduko du taldekide guztiak elkarlanean ari direla.

Taularen diseinua: binaka jarriko gara, eta taularen egituraren, laukien, asen, intsignien, txartelen eta abarren zirriborroak egingo ditugu. Ados jarriko gara, eta, ondoren, diseinatzaileak azken diseinu-lana egingo du, idazleak taularen testu-elementuak egiaztatuko ditu, koordinatzaileak materiala eskuragarri dagoela (kartoi mehea, zurezko taula, margoak eta abar) eta edukia zuzena dela egiaztatuko du. Azkenik, koordinatzaileak taldekideak antolatu eta animatuko ditu, moderatzaile-lana egingo du, eta kide guztiak ados jarri direla egiaztatuko du.

Ezagutza- eta trebetasun-txartelak: aurreko ataleko lan-eskema berari jarraituko diogu.

Oso komenigarria da bi atal hauetan taularen eta txartelen egitura zehazteko kontrol-zerrenda (odt eta pdf) erabiltzea.

Halaber, lagungarri izango zaizkigu joko-taularen eta -txartelen errubrika (odt eta pdf) eta aurkezpenaren 3., 4. eta 5. diapositibak.

Asak eta intsigniak: as erromatar baten irudia erabil dezakegu jokalari bakoitzarentzat behar adinako as kopurua egiteko. Intsignietan, gizarte-talde bakoitzaren itxura duten irudiak ager daitezke, edo, bestela, talde bakoitzaren estatusa irudika dezakete..

Jokoaren argibideak

Jokoaren argibide-liburuxka: hori egiteko, jokoaren argibide-liburuxka baten errubrika erabiliko dugu (odt eta pdf), baita aurkezpenaren 6. diapositiba ere. Aurreko elementuekin egin dugun bezala, zirriborro bat egingo dugu taldeka, behin betiko testua idazterakoan rol zehatz bakoitzaren «begirada» kontuan hartuta.

Talde bakoitzak bere joko-taula eta gainerako elementuak egin behar baditu ere, komeni da jokoaren argibideak berberak izatea ikaskide guztientzat. Ezagutzen ditugun jokoekin gertatzen den bezala (antzara jokoa, esaterako), diseinua desberdina izan daiteke fabrikatzailearen arabera, baina jokoaren argibideak berberak izango dira.

Beraz, talde bakoitzak bereak prestatu ondoren, talde guztietako koordinatzaileak bilduko dira, eta araudi bakarra adostuko dute. Hala, taulaz edo jolaskidez aldatuta ere, arauak berberak izango dira.

Taldearen aurkezpena eta autoebaluazioa

Talde guztiek egindako produktuak ikaskideen aurrean azalduko ditugu, argazkiak egingo dizkiegu, eta egindako prozesuaren eta izandako zailtasunen azalpen txiki bat grabatuko dugu.

Gainera, taldeko lankidetza ebaluatzeko unea izango da. Horretarako, nire talde-lanaren autoebaluazio-itua erabiliko dugu (odt eta pdf) prozesuan izan dugun parte-hartzeari buruz hausnartzeko. Taldeak ere baloratuko du nola bete dugun gure rol zehatza.

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Guardar

GuardarGuardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardarGuardar

GuardarGuardar

Iritsi da jokatzeko unea. Ikasitakoa probatuko dugu, gure taldekideekin batera banaka jokatuz, eta, ondoren, txapelketa bat egin dezakegu ikaskide guztiekin, taldeka.

Interesgarria litzateke gure azken produktuaren publizitatea egitea ikastetxean, eta are «txapelketa-egun» bat antolatzea ere, beste gela batzuekin batera.

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardarGuardarGuardar

Romanae litterae: zabaldu «Erromatar erara» blogean

Blogeko azken sarrera hau «Erromatar erara» jokoaren gure taularen «jendaurreko aurkezpena» izango da. Talde bakoitzak taula bana diseinatu du, eta jokoaren argibide komunak prestatzen parte hartu du. Sarrera bana argitaratuko dugu talde bakoitzeko, jokoa sortzeko prozesuaren berri emanez. Horretarako, egin ditugun argazkiak erabil ditzakegu, bai eta prozesuaren azalpen-bideoa ere.

Halaber, postean bertan adierazitako datan jokatzera gonbidatuko ditugu ikastetxeko kideak.

Azken hausnarketa

Bidaiaren amaierara iritsi gara. Amaitu da «Erromatar erara» sekuentzia.

Gure Gogoeta-egunerokoa irekiko dugu. Ikasgelaren egunerokoan idatz genezake, edo Google Driven, edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Rómulo y Remo
F. J. Pulido para Cedec. Dos minutos para pensar (CC BY-SA)

Bi-hiru minutu hartuko ditugu gure ikas-prozesuari buruz banaka hausnartzeko. «Azken hausnarketa» egingo dugu. Horixe izan daiteke, hain zuzen, egunerokoko gure seigarren eta azken sarreraren izenburua.

«Gogoetarako gida» botoian, hausnarketarako jarraibide batzuk ditugu.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)