Saltatu nabigazioa

In Roma habitamus

Zenbat ikasten ari garen! Zein zoragarria Erromako historia! Orain, Antzinako Erroman nola bizi ziren iker dezakegu. Pertsona guztiek eskubide berberak al zituzten? Zer-nolako lanak egiten zituzten? Zer erritu egiten zituzten? Nola bizi ziren? ...

Garai jakin bateko gizakiek egiten eta kontatzen dituzten gertaera garrantzitsuen multzoa da historia. Gertaera historikoak ulertzeko, elementu politikoak, sozialak eta ekonomikoak hartzen dira erreferentziatzat. Atal honetan, erromatarren garaiko gizartea nolakoa zen ikastea izango dugu helburu. «Ubinam gentium vivebant?», hots, «zein jenderen artean bizi ziren?»; horixe da hasierako galdera, eta hari erantzutea dugu helburu.

Libres y siervos
F. J. Pulido para Cedec. Libres y siervos

Atal honetan, Antzinako Erromako bizimodua aztertuko dugu, eta, emaitza gisa, Erromako bizimoduari buruzko galderak sortuko ditugu, gure jokoan erabiltzekoZehazki, hauxe egingo dugu:

  • Erromatarren garaiko gizartea aztertuko dugu.
  • Sarrera bat idatziko dugu gure blogean.
  • Eguneroko bizitzari buruz ikertuko dugu, eta ahozko aurkezpena egingo dugu ikasgelan.
  • Gure jokoaren laukiak diseinatuko ditugu: ezagutza-laukiak eta trebetasun-laukiak.

Guardar

Askatasunak bananduta

Erromatarren arteko gizarte-banaketak askatasun-printzipioa zuen oinarri. Horregatik, funtsezko bi gizarte-talde zeuden: askeak,, «INGENUI», eta ez askeak, «SERVI».

Hala ere, Erromako pertsona askeak ez ziren elementu bateratu eta trinkoa. Talde horren barruan, ondo bereizitako bi klase sozial zeuden: batetik, jaiotzetiko aristokrazia, hau da, patrizioak edo «PATRICII», eta bestetik, herri xehea, hots, plebeioak edo «PLEBEII».

Suum Cuique Tribuere

«Suum cuique tribuere» esamoldeak zer esan nahi duen jakin nahiko bagenu, Interneten bilatuta azalpen batzuk aurkituko genituzke. «Bakoitzari berea eman» izan daiteke hitzez hitzezko itzulpena.

Explorando ruinas
F. J. Pulido para Cedec. Suum cuique tribuere (CC BY-SA)

Horra hor erromatarren garaiko gizarte-antolaketari buruzko informazioa biltzeko proposamena: gizarte-talde bakoitzari zer ezaugarri dagozkion zehaztea.

Zereginaren urratsak

Erromatarren garaiko gizarte-taldeekin taula bat osatzea izango da gure zeregina. Emaitza argitaratu eta ikaskideekin eta beste pertsona batzuekin partekatuko dugu

Zereginaren urratsak

1.urratsa: gizarte-taldeak aztertu

Jarraian ageri den taulan, gizarte-taldeak daude jasota. Lehenengo multzokatzea egiteko, askeak diren ala ez hartzen da kontuan, baina, askeen taldearen barruan, beste banaketa bat dago, aske izateko moduaren araberakoa.

ASKEAK edo ingenui

EZ ASKEAK edo servi

JAIOTZETIK

MANUMISIOAREN ONDORIOZ

PATRICII

PLEBEII

LIBERTI



Jarraian, arreta handiz irakurriko ditugu proposatutako aukera guztiak, eta horietako bakoitza (zein bere zenbakiaz identifikatuta) klase sozial bati esleitzen saiatuko gara. Horrela jakingo dugu zein ezaugarri sozial, eskubide eta betebehar zegozkien, edo zein zeregin betetzen zituzten.

  1. Erromatarren garaiko gizarteko klase aske jendetsuena osatzen zuten.
  2. Kargu politiko eta erlijioso nagusiak betetzen zituzten.
  3. Funtsean, eskubide politikorik gabeko nekazari eta eskulangileak izaten ziren.
  4. Jabeek «manumissio» izeneko egintza juridiko baten bidez askatutako esklaboak ziren.
  5. Gerrako presoak izan ohi ziren.
  6. Hiriko familia zaharrenen ondorengotzat hartzen ziren.
  7. Ez zuten inolako eskubide politikorik eskuratzen, baina oso aberatsak izan zitezkeen.
  8. Lan-tresna soiltzat hartzen ziren.
  9. Talde horren barruan, zaldunak zeuden (EQUITES), zeinek diru nahikoa baitzuten zaldi bat eta arma propioak ordaintzeko eta soldadutzan zalditeriako kide izateko.
  10. Merkataritza-jardueretan eta eskulangintzan soilik aritu zitezkeen, eta ezin zuten lurrik eduki.
  11. Senatuan parte hartzen zuten, Erromako erakunde politiko nagusian, zeina 300 kidez osatua baitzegoen.
  12. Patrizioei aurre egin behar izan zieten, berdintasun juridikoa lortzeko.
  13. Laborantza-lurrik onenen jabe ziren.
  14. Jabeek haiek saldu, erosi, alokatu edo hiltzea erabaki zezaketen.

Gure ikerketaren emaitzak Bakoitzari berea (odt eta pdf) txantiloian idatziko ditugu, baieztapen bakoitza dagokion taldean sailkatuz. Aurreko jardueretan bezala, datuok iturri fidagarrietan bilatu behar ditugu. Garrantzitsua da informazioa biltzeko erabili ditugun URLetarako estekak gordetzea.

2.urratsa: ondorioen berri eman

Amaitzeko, osatu dugun sailkapena talde handiaren aurrean azalduko dugu, eta atal honetako ideia nagusiak errepasatuko ditugu. Sailkapenarekin bat etorri al gara denok? Ez bada horrela, zer dela eta ez gaude ados?

Ziur asko, gizarte-talde bakoitzaren funtzioak eta eskubideak edo eskubiderik eza aztertzearen ondorioz, gaiari buruzko ideia batzuk izango ditugu.

Talde bakoitzaren iritziak jasoko ditugu, «talde izenduna» teknika erabiliz. Horretarako, talde bakoitzak hiru iritzi adostu emango ditu, alde batetik, erromatarren garaiko gizarteko funtzio eta zereginen banaketari buruz, eta, bestetik, gizarte-funtzio horrekin lotuta zeuden eskubideei buruz.

Ondoren, taldeetako bozeramaileek ondorioak irakurriko dituzte, eta zerrenda moduko taula batean idatziko dira. Talde guztiek azalpena ematen amaitzen dutenean, baieztapen bakoitzari puntuak esleituko dizkiogu, harekin dugun adostasun-mailaren arabera. Hau da, 3 puntu emango dizkiogu gure adostasun-maila gehienekoa dela adierazteko, 2 puntu hurrengo mailakoa dela adierazteko, eta 1 puntu hirugarren mailakoa dela adierazteko.

Azkenik, ikaskide guztiek emandako puntuak batuko dira, eta adostasun handiena lortu duten hirurak irakurriko dira.

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

...

Romanae litterae: eman iritzia blogean

Zelako bizitza desberdinak! Harritu egin al gaitu? Erromatarren garaiko pertsonen artean zeuden jaiotzetiko aldeak oso nabarmenak ziren. Gure ustez, gaur egun ere hainbesteko aldeak al daude? Minutu batzuk hartuko ditugu gure taldekideekin horri buruz hitz egiteko, eta, ondoren, eztabaidatu egingo dugu.

Oso interesgarria litzateke, taldeka, Antzinako Erromako biztanleei buruzko sarrera bat idaztea blogean. Egitura hau izan lezake:

  • Lehenengo paragrafoa: gizarte-taldeak deskribatzea.
  • Bigarren paragrafoa: taldeak bere iritzia ematea gizarte-talde bakoitzaren eskubide, funtzio eta zereginei buruz.
  • Hirugarren paragrafoa: gaur egungo gizarte-egoera garai hartakoa baino hobea edo okerragoa den hausnartzea.

Modus Vivendi

Erromatarrei buruzko datu gehiago izateko eta gure bizi-baldintzekin alderatu ahal izateko, komenigarria litzateke haien bizitza pribatuari buruzko informazioa gehitzea. Erromatarren garaiko jaiotza, eskola, ezkontza eta heriotzari buruzko erritu eta ohiturei buruzko datuak bilatuko ditugu.

Modus vivendi
F. J. Pulido para Cedec. Modus vivendi (CC BY-SA)

Aurreko atalean, erromatarren garaiko gizarte-antolaketa aztertu dugu. Atal honetan, erromatarren modus vivendia aztertuko dugu. Horrek esan nahi du haien eguneroko bizitza ikertuko dugula: nolakoak ziren haien etxebizitzak, zein ziren ezkontza-formak, nola ikasten zuten edo zein ziren gurtzen zituzten eta sakrifizioak eskaintzen zizkieten jainkoak.

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Guardar

Zeregin honetan, ahozko aurkezpen bat egin behar da, gutxienez sei diapositibakoa, taulan ageri diren gaiei buruz (atzeraelikadura botoia sakatuta dago eskuragarri), zeinei aurkeztu behar ditugun alderdiak esleitu baitzaizkie.

Lana egiteko aukerak:

A aukera: Talde bakoitzak egokitu zaion alderdiari buruzko informazioa bilatuko du, eta diapositiba-dokumentu batean jasoko du. Irudi edo bideo laburrak erabiliz ilustra dezakegu. Jasotako datuak idatziko ditugu, esaldi laburrak osatuz. Gainera, informazioa egiazkoa dela egiaztatuko dugu.

B aukera: Atal hau egiteko, «Buru-hausgarria» teknika kooperatiboa erabil dezakegu. Lantaldeetako kide bana beren taldeetatik aterata, aditu-talde bat sortuko da. Horrela, talde bat ikasketetan aditua izango da, beste bat etxebizitzan, hirugarren bat ezkontzetan, eta laugarren bat jaietan. Aditu-talde horietako bakoitzak dagokion alderdia ikertuko du, eta, zeregin hori amaitutakoan, jatorrizko taldeetara itzuliko dira.

Jatorrizko taldera itzultzean, aditu bakoitzak lortutako informazio guztiaren berri emango die ikaskideei.

Ondoren, bigarren fasean, alderdi horiek garatuko ditugu, egokitu zaigun gaia aintzat hartuta; ordurako, gai guzti-guztiei buruzko ikuspegi orokorra izango dugu.

Gaiak eta taldeak

TALDEAK

GAIAK

LANDU BEHARREKO ALDERDIAK


A


ETXEBIZITZA

  • Etxebizitza moten izenak
  • Etxebizitzaren jabea(k): posizio soziala edo jabetzaren forma
  • Kokapena, tamaina, espazioak eta erabilerak

B

ESKONTZA

  • Ezkontza-formen izenak
  • Parte-hartzaileak: ezaugarri sozialak
  • Ezkontzeko lekuak eta ohiturak

C

HEZKUNTZA

  • Irakaskuntza-sistemen izenak
  • Irakasleak eta aprendizak
  • Lekuak eta ohiturak

D

JAIAK

Komentatu beharreko ospakizunak: Saturnalia/Lupercalia/October Equus

  • Ospakizunaren jatorria eta ospakizun mota
  • Ospakizun-egunak eta ospatzeko moduak

Prest daudenean, ahoz aurkeztuko dira ikasgelan. Komeni da Zuri-beltzean bizi zirenean sekuentzian emandako aholkuei jarraitzea. Gainera, azalpena prestatzeko, Lehen Hezkuntzan ahozko aurkezpen bat egiteko errubrika (odt eta pdf).kontsultatu dezakegu. Oso ideia erabilgarriak emango dizkigu aurkezpen erabat profesionala egiteko. Gainera, beste taldeak koebaluatzeko ere erabil daiteke.

Gure jokoa: taulako laukiak

Ezagutza-proben laukiak

  • Gizarte-talde bakoitzaren ezaugarrien berri ematen duten txartelak sortuko ditugu. Horretarako, «Suum cuique tribuere» ataleko esaldi bana idatziko dugu txarteletan. Jokalariak zein talderi buruz ari den asmatu beharko du.
  • Egia/gezurra probak edo erantzun irekiko probak prestatuko ditugu «Modus Vivendi» ataleko klase sozialei buruzko informazioarekin. Informazio hori erromatarren ohiturei buruzkoa zen, eta taldeek azaldu dute aurreko zereginean.

Trebetasun-proben laukiak

  • Txartelean gizarte-talde baten izena idatziko dugu, eta jokalariak antzezpen bat egin beharko du mimika erabiliz.

Egindako proba guztiak «In Roma habitamus» karpetan gordeko ditugu, ondoren jokoan erabiltzeko

Bi minutu... pentsatzeko

Orain arte egin duguna berrikusteko eta ikasi dugunaz jabetzeko unea da. Baita konpondu behar izan ditugun arazoak aztertzekoa ere.

Rómulo y Remo
F. J. Pulido para Cedec. Dos minutos para pensar (CC BY-SA)

Dagoeneko, gure Hausnarketa-egunerokoko hirugarren sarreran gaude. Atal honen izenburua idatziko dugu: «In Roma habitamus». Ekar dezagun gogora hirugarren zati honetan ikasi dugula erromatarren garaiko gizartea zenbait klase sozialetan banatuta zegoela. Gainera, klase sozial bakoitzaren funtzioak, zereginak eta eskubideak zein ziren ikasi dugu, baita horien eguneroko bizimodua nolakoa zen ere. Egungo gizartearekiko antzekotasunei eta desberdintasunei buruz hausnartzeko eta gure iritzia emateko aukera izan dugu, eta blogeko sarrera batean jaso ditugu gure ideiak.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)