Saltatu nabigazioa

Erromatar erara

Erromatar erara? Zer esan nahi du? Nor ziren erromatarrak? Noizbait mozorrotu zara erromatarrez? Seguru asko dakigula haiei buruz. Ezagutzen ditugun datuetako batzuk ikusi ditugun filmetatik ateratakoak dira, edo irakurri ditugun liburuetatik, edo... bideojokoetatik? Badago bideojoko bat, zehazki, Imperium Civitas izenekoa, hiri erromatar bat, alegia, haren baliabideak, biztanleak, hedapena eta abar, kudeatzen ikasteko. Ikasteko? Ba al dago jokatuz ikasterik? Zer sentitzen dugu jokatzen dugunean?

Rómulo y Remo
F. J. Pulido para Cedec. Juego romano (CC BY-SA)

Jokatzen dugunean, gure jakin-mina aktibatzen dugu, behaketa garatzen dugu, hobetzeko gaitasuna estimulatzen dugu... Erronkak gustuko ditugu! Hori guztia beharrezkoa da, halaber, ikaskuntza positiborako.

Gure proposamenari esker, Antzinako Erromarekin lotutako hainbat alderdiren berri izango dugu, eta jarduera ludiko-didaktikoak sortzeko erabiliko ditugu. Hau da, erromatarrei buruz eskuratzen ditugun ezagutzak praktikan jarriko ditugu, eta, sekuentziaren emaitza gisa, erromatarren munduari buruzko mahai-joko bat sortuko dugu.

Nola beteko dugu zeregin hori? Taldean lan eginez, jarraian adierazten den moduan.

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Ikaskuntza-ibilbidea

Zer esan nahi du gamifikatzeak?

Jokoak gustuko ditugu ongi pasarazten digutelako eta gainditu beharreko erronkak dakartzatelako. Gainera, jokoetan, pizgarriak eta sariak egon ohi dira, eta horiek motibatzen gaituzte jokatzen jarrai dezagun, probak zailak izan arren. Sortuko dugun joko-taulak ere pizgarriak izango ditu, asak, baita sariak ere, intsigniak.

Joko gehienetan bezala, honetan ere gauza asko ikasiko ditugu, hala prestatu ahala nola jokatzean.

Gamifikatu hitzak esan nahi du hasiera batean ludikoa ez den ingurune batean (historia ikastea) arestian aipatu ditugun jokoaren elementuak txertatzea.

Elkarrekin apartak izan gaitezke!

Proiektu honetako zeregin gehienak egiteko talde-lanean arituko gara eta taldean ikasiko dugu. Talde bateko partaide izango gara sekuentzia osoan. Izen bat jarriko diogu gure taldeari, eta logo edo marrazkiren bat ere egin dezakegu taldea irudikatzeko. Talde kooperatiboetarako oinarrizko gida (odt eta pdf) hau ere erabil dezakegu, eta eskueran eduki beti.

»Funtzezko ideia batzuk gure taldeentzat

 Talde bat izatea (kirol-taldeak bezalakoa) ez da “beste hiru-lau lagunekin elkartu eta lana banatzea” soilik. Baldintza batzuk bete behar dira:

  • Taldeek helburu bat dute: denek elkarrekin gehiago eta hobeto ikastea.

  • Taldeko kide guztiek izaten dituzte gaitasun bereziak. Guztiok gara beharrezko.

  • Erabakiak ados jarrita hartuko ditugu.

  • Taldeko kide bakoitzak rol bat izango du. Esate baterako: bat, bozeramailea izan daiteke; beste bat, materialaren arduraduna; hirugarren bat, informazioa bilatzeaz arduratuko dena... Rol horiek txandakatu egingo dira kide guztien artean. Bi edo hiru zereginetan rol bera izango dugu, baina beste batzuetan beste rol batzuk izango ditugu. Horrela, denok ezagutuko ditugu horietako bakoitza zertan datzan eta trebetasun desberdinak garatuko ditugu.

  • Rol bakoitzak ardura bat izango du; gure lana izango da ardura hori betetzea, horren baitan egongo baita talde osoaren arrakasta. Idatzita utz dezakegu, talde-agiri batean, zer konpromiso hartu dugun; elkarlanean aritzeko bete beharko ditugun eginkizunak gogorarazteko balioko digu.

  • Egingo ditugun zereginen artean, bat, talde-lana ebaluatzea izango da, eta beste bat, kide bakoitzaren lana ebaluatzea. Rolen eta funtzioen taula ( odt eta pdf) erabil dezakegu horretarako.

»Talde-lanean jarduten ikasteko baliabideak

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)