Saltatu nabigazioa

Bidea markatzen

Iritsi da garaia gure ibilbidea egiteko datu guztiak biltzen hasteko! Badakigu rol bakoitzaren zereginak zein diren, eta bakoitza jarduera profesional jakin batean da aditua. 

Gainera, Gmapsekin egin ditugun praktikek ibilbidea egiteko hautatu dugun aplikazioa behar bezala erabiltzeko balioko digute aurrerago. Hausnartu dezagun aurrera jarraitu aurretik: Zalantzarik al dago mapa interaktiboen funtzionatzeko moduari buruz? Oso argi al daukagu nola antolatuko garen eta nola ebaluatuko dugun gure lana?

Imagen decorativa
Cedec. Bidea markatzen (CC BY-SA)

Hurrengo zereginetan, interes bereziko lekuak hautatu eta ibilbidearen berariazko edukia prestatuko dugu. Horrez gain, lankidetzako dinamika bat egingo dugu, elkarri laguntzeko eta kalitatezko produktua lortzeko.

Jarraitu beharreko bidea markatuko dugu!

Erabakitzeko biltzarra

Lehenik eta behin, bilera bat egingo dugu taldean/ikasgelan, gure ibilbide interaktiboan sartu nahi ditugun interes bereziko lekuak aukeratzeko gure herrian. Gogoan izan gure herria ezagutzen ez duen Europako ikastetxe bateko ikasleak direla hartzaileak.

Brainstorming teknika erabiliko dugu bildu nahi ditugun datuen eta sartu nahi ditugun interes bereziko lekuen zerrenda egiteko. Ikasle batek jasoko ditu ideia guztiak, eta zerrenda bat idatziko du.

Ikasgelako biltzarrean, zortzi elementu aukeratuko ditugu Atzeraelikaduran aurkituko dugun zerrendatik. Flora eta fauna nahitaezkoak dira. Adierazgarriagoak edo interesgarriagoak iruditu zaizkigulako gure ikasgelan proposatu ditugun beste batzuk ere aukera ditzakegu.

Bukatzean, sarrera bat egingo dugu blogean, zein elementu aukeratu ditugun azaltzeko, eta zergatik aukeratu ditugun azaltzen saiatuko gara.

Talde bakoitzak bere zeregina

Ondoren ibilbide interaktiboan erabiliko ditugun datu guztiak bilduko ditugu. Google Aurkezpenak erabil dezakegu euskarri gisa, talde guztien informazioa eskuratu ahal izan dezagun.

Talde bakoitzak ibilbidea osatzeko egokitzat jo diren 2-3 elementurekin egingo du lan.

Diapositiba-eredua txantiloian (odt eta pdf), jarraibideak ditugu ibilbideak zer informazio mota jasoko duen aukeratzeko, antolatzeko eta adierazteko.

Leku bakoitzean, gutxienez, honako hauek sar ditzakegu:

    • Argazki bat, guk egindakoa edo Interneten aurkitutakoa.
    • Audio bat, interes bereziko lekuaren giroko soinuarekin.
    • Bideo bat, interes bereziko lekuan guk egindakoa edo sarean aurkitutakoa.
    • QR kode bat, informazio osagarria eskaintzen testu-informazioaren edo web-helbide baten bitartez.
    • Lekuaren GPS koordenatuak, "Hemendik hara… erabili Gmaps" atalean azaldutako urratsei jarraituz lor ditzakegu Google Mapsen.
    • Informazio-web baterako esteka.

    Gure diapositibak egingo ditugu, Diapositiba-aurkezpena egiteko errubrikaren irizpideei jarraituz (odt eta pdf).

    Gure bizpahiru diapositibak prest ditugunean, gainerako taldeetako kideek egindakoekin batera elkartu beharko ditugu. Horrela, aurkezpen bakarra osatuko dugu, eta blogeko sarrera batean argitaratuko dugu.

    Erakutsi feedbacka botoia sakatuta, audioak eta QR kodeak egiteko argibideak eta informazio-estekak ikusiko ditugu.

    Critical friends: elkarrekin berrikusiko dugu

    Gure ibilbidea osatzen duten elementuei buruzko informazioa dugu, taldean/ikasgelan elkarlanean egin dugun diapositiba-aurkezpen bakarrean bilduta. Orain, talde bakoitzaren lana bateratuko dugu, koherentzia duela eta osoa dela egiaztatzeko. 

    Revisión con posits de colores
    Cedec. Critical friends (CC BY-SA)

    Horretarako, taldean/ikasgelan, diapositiba guztietako informazioa azaldu eta erakutsiko du bozeramaile bakoitzak. Honako zerrenda hau erabiliko dugu espezialista-taldeetan hartutako erabakiak betetzen dituen egiaztatzeko:

    • Diapositiba guztiek al dute letra-tipo eta letra-tamaina bera?
    • Leku guztiak al daude geolokalizatuta?
    • Irudi bat sartu al da interes bereziko leku bakoitzeko?
    • Informaziorik garrantzitsuena agertzen al da diapositiba bakoitzean?
    • Gutxienez audio edo bideo bat al dago ibilbideko leku bakoitzerako?
    • Ba al dago gutxienez QR kode bat?
    • Zerbait falta al da?

    Azalpena amaitu ondoren, galderen txanda irekiko da. Galdera horiek argigarriak izan beharko dute, hau da, azaldutakoa ondo ulertu dugula ziurtatzea izango dute helburu. Ezin izango da kritikarik egin.

    Ondoren, eta bidezko erantzunak jaso ondoren, lana hobetzeko ideia positiboak emango dira. Txanda horretan, azalpena eman duen taldeko idazkariak ekarpenak jasoko ditu, ondoren taldean komentatzeko. Gainera, ikaskideen ekarpenak eskertuko ditu.

    Amaitzeko, ibilbidearen haien atalean egin beharreko hobekuntzak egiteko bilduko dira taldeak. Doikuntzak egin eta gero, talde bakoitzak hausnarketa egiteko sarrera bat egingo du blogean; bertan, teknika horren abantailak eta aplikatu dituzten ekarpenak azalduko ditu.

    Bi minutu pentsatzeko

    Orain arte egindako lanari buruz hausnartzeko unea iritsi da. Sarrera bat idatziko dugu gure hausnarketen egunerokoan. Atal honen izenburu bera izango du: Bidea markatzen.

    Dos minutos... para pensar
    Geralt. reloj-tiempo-engranaje-engranajes-64264 (CC BY-SA)

     

    Laugarren sarrera ikasgelako koadernoan idatz dezakegu, edo Google Driveko dokumentu batean, edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

    Gogoetarako gida botoia sakatuta, orientabide batzuk ikusiko ditugu egunerokoaren sarrera egiteko.

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)