Saltatu nabigazioa

GPSa

Unitate honen izenburua GPS sigla da. Global Positioning System edo Posizionatze Globaleko Sistema esan nahi du horrek, eta satelite bidezko nabigazio-sistema global bati (GNSS, Global Navigation Satellite System) egiten dio erreferentzia. Bada, horri esker, zehatz esan daiteke mundu osoan non dagoen objektu, pertsona, ibilgailu edo ontzi bat, zentimetrotako doitasunarekin.

Travel
josuemei72. Travel (Jabari publikoa)

Gure ikastetxeak Europako ikastetxe batekin batera hartuko du parte proiektu batean. Geure buruak aurkeztu eta elkar ezagutu ondoren, haiek gure herria ezagutzea gustatuko litzaiguke: non dagoen, zein ingurune daukan eta zer bisitatu daitekeen bertan. Agian, gustuko badute, guregana etorri nahi izango dute!

Ibilbide interaktibo bat prestatuko dugu, erakargarria izan daitekeena gure herriari buruzko informazio eguneratua lortu nahi duen edonorentzat. Nola egingo dugu zeregin hori? Taldean lan eginez, jarraian adierazten den moduan.

Elkarrekin apartak izan gaitezke!

Proiektu honetako zeregin gehienak egiteko talde-lanean arituko gara eta taldean ikasiko dugu. Talde bateko partaide izango gara sekuentzia osoan. Izen bat jarriko diogu gure taldeari, eta logo edo marrazkiren bat ere egin dezakegu taldea irudikatzeko. Talde kooperatiboetarako oinarrizko gida (odt, eta pdf) hau ere erabil dezakegu, eta eskueran eduki beti.

Talde bat izatea (kirol-taldeak bezalakoa) ez da “beste hiru-lau lagunekin elkartu eta lana banatzea” soilik. Baldintza batzuk bete behar dira:

  • Taldeek helburu bat dute: denek elkarrekin gehiago eta hobeto ikastea.

  • Taldeko kide guztiek izaten dituzte gaitasun bereziak. Guztiok gara beharrezko.

  • Erabakiak ados jarrita hartuko ditugu.

  • Taldeko kide bakoitzak rol bat izango du. Esate baterako: bat, bozeramailea izan daiteke; beste bat, materialaren arduraduna; hirugarren bat, informazioa bilatzeaz arduratuko dena... Rol horiek txandakatu egingo dira kide guztien artean. Bi edo hiru zereginetan rol bera izango dugu, baina beste batzuetan beste rol batzuk izango ditugu. Horrela, denok ezagutuko ditugu horietako bakoitza zertan datzan eta trebetasun desberdinak garatuko ditugu.

  • Rol bakoitzak ardura bat izango du; gure lana izango da ardura hori betetzea, horren baitan egongo baita talde osoaren arrakasta. Idatzita utz dezakegu, talde-agiri batean, zer konpromiso hartu dugun; elkarlanean aritzeko bete beharko ditugun eginkizunak gogorarazteko balioko digu.

  • Egingo ditugun zereginen artean, bat, talde-lana ebaluatzea izango da, eta beste bat, kide bakoitzaren lana ebaluatzea. Rolen eta funtzioen taula (formatu editagarria, odt nahiz pdf-n) erabil dezakegu horretarako. Taldearen erantzukizuna ebaluatzea txantiloia (formatu editagarria, odt nahiz pdf) ere erabil daiteke.

Ibilbidea

.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)