Saltatu nabigazioa

- Gida didaktikoa -

Proiektuaren canvas-a

Canvas resumen del proyecto

EDIA proiektua Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta dago. Diziplina anitzekoa denez, ikasketa-eremu bat baino gehiago lantzen ditu.

Zuri-beltzean bizi zirenean sekuentzia didaktikoaren edukiek Lehen Hezkuntzan Natur Zientziak, Gizarte Zientziak, Hizkuntza, Arte Hezkuntza eta Gorputz Hezkuntza arloetarako ezarrita dagoen curriculuma garatzen dute, bai eta Bloom-en hezkuntza-helburuak ere, alegia, Bloom-en taxonomia, aro digitalera eguneratuta.  Ikus bideoa

Era berean, adimen mota bakoitzarentzako zereginak prestatzerakoan, oso kontuan izan dugu Adimen anizkoitzen teoria. Alderdi horiek guztiak jasota daude zereginen, adimenen, oinarrizko gaitasunen eta hezkuntza-helburuen arteko elkarrekikotasuna adierazten duten tauletan.

Plangintza didaktikoa

HEZKUNTZA-HELBURUA

Proiektu honek bi alderdi ditu ardatz: Lehenik eta behin, gizarte- eta kultura-ingurunearekin lotutako gertaerak ikastea. Bigarrenik, aldaketaren esanahia eta gertaeren bilakaera ulertzea eta horri buruz hausnartzea, Lehen Hezkuntzako laugarren mailan haurrek hauteman ohi duten gertaeren egonkortasunari kontrajarrita (epe laburreko aldaketen kontzientzia ez izatea).

Claves para la planificación
Cedec. Plangintzarako gakoak (CC BY-SA)

Ikasleen eguneroko esperientziak abiapuntu hartuta, ikerketa-lana egitea proposatuko zaie ikusteko haien adineko neska-mutilak nola bizi ziren XX. mendearen berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan. Kontzeptu historikoak ulertzen direla ziurtatu nahi da eta, horretarako, familia-ingurunean aurki ditzaketen zuzeneko lekukotzak erabiliko dira.

Sekuentzia honetan, funtsezkoa izango da gure ikasleen familia zabalak parte hartzea. Lankidetza eskatuko zaie informazioa biltzeko garaian eta, gainera, ikasgelan egoteak ere ikaskuntza-prozesua aberastuko du.

Hezkuntza-baliabide ireki honen diseinuan, konpetentzia digitalaren bi maila hartu dira kontuan: irakasleena eta ikasleena.

Proposatutako zeregin guztiak tresna eta baliabide digitalak edo bestelakoak erabiliz gauzatu daitezke (ikasgelako koadernoa, horma-irudiak…). Tresna digitalak zenbateraino erabili ikasgelako errealitatearen arabera erabakiko dugu, kontuan hartuta ikasleen eta irakasleen erabilera- eta trebetasun-maila eta eskura dauden baliabide material eta teknikoak.

Jarraian, sekuentzia didaktikoaren egiturari eta zereginei buruzko informazio guztia agertzen da.

Curriculumaren plangintza

HELBURUAK

  • Gizarte- eta kultura-jarduerak ulertzea, eta ahoz zein idatziz behar bezala adieraztea.
  • Gizarteko hedabideak eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazio eta iritzi desberdinak eskuratzeko, interpretatzeko eta baloratzeko.
  • Gorputzaren eta mugimenduaren adierazpen-baliabideak estetikoki eta sormenez erabiltzea, sentsazioak, emozioak eta ideiak komunikatuz.
  • Irudikatzeko eta komunikatzeko elementu gisa soinuak, irudiak eta mugimenduak dituzten aukerak aztertzea, eta ideiak eta sentimenduak adierazteko erabiltzea, oreka afektiboa eta besteekiko harremana lortzen lagunduz.
  • Arte-ekoizpenak lankidetzan egitea, zenbait funtzio norbereganatuz eta azaltzen diren arazoak konpontzen lagunduz, azken produktua egokia izan dadin.
  • Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunean denboraren poderioz gertatutako aldaketa eta eraldaketak hautematea, eta aldaketa horien aldiberekotasun- eta segida-harremanak aztertzea, hortik eratorritako ezagutzak gainerako momentu historikoak ulertzeko unean aplikatzeko.
  • Talde-jardueretan parte hartzea, arduraz, gogo onez eta elkartasunez jokatuta, eta funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatuz.

EDUKIAK

  • Ikus-entzunezko dokumentuak erabiltzea informazio garrantzitsuak lortzeko, hautatzeko eta erlazionatzeko (identifikazioa, sailkapena eta konparazioa).
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez eskuratzea informazioa, eta haien edukia aztertzea.
  • Gizarteko komunikabideek gertakari esanguratsuei buruz egin ohi dituzten informazio- eta iritzi-testuak idaztea.
  • Hainbat euskarritatik datozen ezagutzak eta informazioak barneratzea, ikasteko eta informazioa kontrastatzeko (identifikazioa, sailkapena, konparazioa eta interpretazioa).
  • Ahozko testuak ulertzea eta sortzea, ikasteko, informatzeko eta azaltzeko.
  • Testu-tratamenduaren oinarrizko erabilera: titulua, formatua, testu bat gordetzea eta berreskuratzea, aldaketak egitea, ordeztea eta inprimatzea.
  • Denbora neurtzeko unitateak erabiltzea (hamarkada, mendea), eta segida, ordenatze eta aldiberekotasun nozioak erabiltzen hastea.
  • Iragan ezagun eta hurbila irudikatzeko eta erregistratzeko teknikak erabiltzea.
  • Zenbait garai historikotako gizarteetara hurbiltzea, eguneroko bizitzako alderdien ezagueratik abiatuz.
  • Eguneroko bizitzako alderdiren batek denboran zehar izan duen bilakaeraz konturatzea, eta gertakari historiko garrantzitsuekin lotzea.
  • Inguruan suma daitekeen aztarna zaharren baten esangura ezagutzea eta balioestea (tradizioak, eraikinak, objektuak…).
  • Gizonezkoek eta emakumezkoek Historian bete duten zeregina identifikatzea.
  • Idatzizko dokumentuak eta ikusizkoak erabiltzea informazio historikoa lortzeko, eta hainbat lan egiteko.
  • Koreografiak asmatzea, abesti eta musika-pieza laburretarako.
  • Erritmo- eta melodia-eskemak inprobisatzea emandako musika-oinarrien gainean.
  • Bakarkako edo taldeko sormen-prozesua aurreikusitako asmoetara egokitzeko interesa izatea, materialak aukera plastikoen arabera behar bezala hautatuta; tresnak, materialak eta espazioak arduraz erabilita; zereginak bere gain hartuta, eta, hala badagokio, taldeak ezartzen dituen arauak errespetatuta.
  • Gorputza eta mugimendua adierazpen- eta komunikazio-tresnatzat hartzea.
  • Mugimendua espazio- eta denbora-egituren arabera egokitzea eta dantza eta koreografia errazak egitea.
  • Gorputzaren, keinuen eta mugimenduen bidez emozioak eta sentimenduak adieraztea.
  • Pertsonaia errealak eta fikziozkoak nahiz horiek antzezteko testuinguruak sortzea.
  • Objektuak eta materialak nahiz horiek adierazpenean dituzten aukerak erabiltzea.
  • Norberaren gorputzaren bidez adieraziz eta komunikatuz gozatzea.
  • Gorputzaren bidezko komunikazioa eskatzen duten egoeretan parte hartzea. Adierazteko moduan dauden desberdintasunak balioestea.
  • Antolatzaile grafikoak erabiltzea informazioak, kontzeptuak eta ideiak begiz irudikatzeko.

Ikaskuntza-ingurunea

Lankidetzan eta interakzioan oinarritutako sekuentzia bat garatzeko, hau bezalakoxea, ikasteko ingurune egokia behar da ikasgelan.

Ingurune egoki hori sortzeak ikaskuntza hobetzeko balio du, sekuentzia honetako eta ikasturte osoko jarduera eta ikaskuntza-une guztietan. Aldi berean, ikasleengan beren bizitza pertsonal eta akademikorako oinarrizko trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak garatzen ditu.

Ikaskuntza-ingurune hori sortzeak eta mantentzeak bi jarduera-ildo nagusi eskatzen ditu:

Ikasle bakoitza eta haren ikasteko estiloa ezagutzea

Lehenengo urratsa da jakitea zer indar eta ahulezia dituen ikasle bakoitzak, zer ikasteko modu duen, zer erantzun emozional izaten duen eta gainerakoekin eta inguruarekin nola erlazionatzen den. Horretarako, kontuan hartuko ditugu:

  • Ikasteko estiloak.
  • Era askotako adimenak.
  • Bloom-en helburu kognitiboak.

Hiru premisa horiek kontuan hartuta, gidatu egin behar da ikasle bakoitza, motibatuz eta haren indarrak hartuta autoestimua bultzatuz, taldeari bere onena eskaini diezaion, eta, aldi berean, bere ahuleziak konpentsatu eta garatu ditzan, taldekideekiko elkarreraginez.

Ikasgela ikuspegi kooperatiboarekin antolatzea

Ikasleak beren ikaskuntzaren eragile aktiboak direnez, hori errazteko moduan antolatu behar da ikasgela. Ezinbestekoa da erronka bat planteatzea, lankidetzaren bidez lortuko dena.

Ikasleek, ezinbestean, banakako prozesuak egin behar dituzte, baina ikaskuntza, funtsean, soziala da, beste batzuekin elkarreraginean, gurasoekin, helduekin edo ikasgelatik kanpoko eragileekin. Ez dezagun ahaztu bizitzan interakzio soziala dela pertsonalki eta profesionalki garatzeko modurik ohikoena.

Jarduera horiek, eta horiekin batera beste batzuek, ikaskuntza kooperatiboko ibilbide bat eratu dezakete, hala nola ikasgela kohesionatzeko 15 jarduera izenekoak.

Ebaluazioa

EBALUATZEKO TEKNIKAK ETA TRESNAK

Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren gidaritza hartzea bada, funtsezkoa da haien aurrerapenak ahalik eta objektiboen balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar du bere ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko jarrerak ebaluatzeko, eta ikas-taldearekiko eta irakasleekiko elkarreraginak ebaluatzeko.

Analisiaren eta hausnarketaren egunerokotasunetik ikasiko du erabakiak hartzen, bere aukerak doitzen, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatzen... Azken batean, "Ikasten ikasi" gaitasuna garatuko du.

Irakasleei dagokie unitatean bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikazioa jartzea, eta erabakiak hartzea. Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere hartu behar dute parte ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.

Proiektuaren ikasketen ebaluazioa

Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren gidaritza hartzea bada, funtsezkoa da haien aurrerapenak ahalik eta objektiboen balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar du bere ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko jarrerak ebaluatzeko, eta ikas-taldearekiko eta irakasleekiko elkarreraginak ebaluatzeko.

Analisiaren eta hausnarketaren egunerokotasunetik ikasiko du erabakiak hartzen, bere aukerak doitzen, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatzen... Azken batean, "Ikasten ikasi" gaitasuna garatuko du.

Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere hartu behar dute parte ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.

Nork ebaluatzen du?

Alde batetik, ikasleen ebaluazio-estandarretan "ebaluatu" edo "erabakiak hartu" aditzak aipatzen direnez, ezinbestekoa da ikasleak bere burua ebaluatzea, taldea eta ikaskideak ebaluatzea eta irakaslea ere ebaluatzeko gai izatea.

Beste alde batetik, irakasleak bere ikasleen heteroebaluazioa egin, eta, gainera, ikasleek bezala, bere burua ere ebaluatu behar du. Esteka honetan, Irakaslearen autoebaluazioa egiteko txantiloi bat eskaintzen da, eta plangintzaz, garapenaz eta irakasleak egindakoaren emaitzaz hausnartzeko balio du. Hiru une proposatzen dira kontrol-orria egiteko:

  • Sekuentzia planifikatzean.

  • Sekuentzia garatzean: analisia.

  • Amaitzean: ebaluazioa.

Taula bat gehitzen da, ikasleek beren iritziak eman ditzaten eta ikasleen eta irakasleen arteko ebaluazioa egin dadin.

Ebaluazioa egiteko tresnak eskaintzen dira sekuentzia osoan.

Nola ebaluatzen da?

Egin beharreko zeregina nolakoa den, lortu beharreko lorpen-adierazleak nolakoak diren eta nolako maila kognitiboa garatzen duten ere adierazten digute estandarrek. Oso garrantzitsua da zer aditzek definitzen dituzten aintzat hartzea eta horrek zer esan nahi duen hausnartzea.

Ezagutu, aztertu, identifikatu... bezalako aditzekin izendatzen diren estandarrak Bloom-en taxonomiaren beheko mailan kokatzen dira, eta proba tradizionalen bidez neur daitezke. Hala ere, estandar gehienek maila kognitibo ertaineko edo handiagoko ekintzak dituzte, eta tresna egokiagoak eskatuko dituzte, hala nola errubrikak, kontrol-orriak, ikasketa-egunerokoa, portafolioa eta abar, formatu, iturri eta testuinguru gehiagotako datuak biltzea eskatzen dutelako.

Prozesuaren eta produktuaren balorazioa egitea jasotzen da planteatzen den ebaluazioan, baita norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa egitea ere. Horretarako, ezinbestekoa da zenbait teknika erabiltzea, hala nola behaketa zuzena, eztabaidak, elkarrizketak, dokumentazioa eta idatzizko edo ahozko proba objektiboak.

Desberdindu egiten dira ebaluazioa eta kalifikatzekoa. Lehenak bigarrena egiteko datuak emango dizkigu. Irakasleei dagokie sekuentzian bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikatzea eta erabakiak hartzea. Jarraian, ebaluaziorako orientabideak eta tresnak aurkezten dira.

Hezkuntza-portafolioa

  • Ikasketa-prozesuaren gidari izan behar dute ikasleek. Horretarako, norberaren hezkuntza-portafolioa erabiltzea proposatzen da. Portafolioan gordeko dira proiektu baterako, ikasturte baterako ikasketa-helburu pertsonalak. Gainera, ikaslearen ikasketa-ebidentziak ere jasoko dira hor: bereziki harro sentiarazi duten egindako lanak eta zirriborroak. Gogoeta metakognitiboak ("Emoegunkaria") ere jaso daitezke; izan ere, “Ikasten ikasi” gaitasuna garatzen lagunduko diote.

  • Portafolio digitalak sortzea aholkatzen da. Txantiloi hau erabil daiteke horretarako. Dena den, beste formatu bat ere erabil daiteke: karpeta bat ordenagailuan edo disko gogor birtual batean, karpeta analogiko bat...

  • EduSapiens gidan (136. orrialdetik 146.era), portafolioak egiteko jarraibideak eta tresnak ditugu.

Errubrikak

Errubrika irizpide eta estandar multzo bat da, oro har ikaskuntza-helburuekin lotutakoa, eta jarduera-maila bat edo zeregin bat ebaluatzeko erabiltzen da. Alde batetik, ebaluatu beharreko irizpideak edo estandarrak zerrendatzen dira (ardatz bertikala) eta, bestetik, gauzatze-balorazioa edo -kalitatea ezartzen da (ardatz horizontala). Biak gurutzatuta deskribatzen da jarduera-maila zein den.

Gainera, errubrikak autoebaluazio-, hausnarketa- eta berrikuspen-esparrua ematen die ikasleei eta irakasleei. Esteka honetan errubrikak egiteko tresna bat daukagu; lehendik dauden beste batzuk ditu oinarri. Hainbat zereginekin lotutako adibide batzuk:

Zeharkako gaitasunak ebaluatzea, hala nola jarrerak, banako erantzukizuna, talde-lana eta abar. Garrantzitsua da esplizituki ebaluatzea.

Kontrol-zerrendak

Prozesu, trebetasun, kontzeptu edo jarrera bat gauzatzean edo aplikatzean espero diren ezaugarrien edo jokabideen zerrenda. Ebidentziak behatuz jasotzen da informazioa, eta erkaketa-marka baten bidez erregistratzen da absentzia edo presentzia.

Beste tresna batzuk

  • Talde bakoitzeko kideen arteko elkarreragina behatzea.

  • Hausnarketa-egunerokoa:  zeregin bat edo zeregin-multzo bat amaitutakoan ikasleak egiten duen hausnarketa; taldeko gainerako kideekin partekatu eta kontrastatu dezake, bai eta tutorearekin ere banakako tutoretza-saioetan.

Ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioa

Denbora-banaketa

Proposamen didaktiko hau hemeretzi eskola-saiotan garatzeko pentsatua dago. Hizkuntza, Matematika, Plastika, Gizarte-zientzia, Natur-zientzia, musika eta arte-hezkuntza arloko saioak erabiltzea proposatzen da.

Jakina, denbora-banaketa hau gutxi gorabeherako orientabidea da. Proiektuaren sakontasunak, ikasleen beharrizanek eta garapenean arlo ezberdinak integratzeko moduak baldintzatuko dute denbora-banaketa.

Irakasleentzako baliabideak

Egitura kooperatiboak

    • "9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo. Pere Pujolàs. Liburuaren laburpena da hau; material horren egileek egin dute. Taldeen kudeaketari, rolei, teknikei eta abarri buruzko informazioa eskaintzen digu.
    • Erreferentziazko egileetako batzuk dira:

      • Johnson & Johnson ("La evaluación en el aprendizaje cooperativo", SM argitaletxea, 2014)
      • Pere Pujolàs ("9 ideas claves. El aprendizaje cooperativo", Graó argitaletxea 2008)
      • David Durán ("Aprenseñar", Narcea argitaletxea, 2014).
    • Ikasgelako baliabideei buruz:

    Trebetasun emozionalak eta sozialak

    Lantalde bakoitzeko kideek beren interakzioak, harremanak eta emozioak kudeatzen ikas dezakete, irakasleen esku-hartze didaktikoaren laguntzaz. Esku-hartze didaktikoa zuzenean edo teknika hauen bidez egin daiteke:

    • 9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo liburuaren A eremurako jarduerak (talde-kohesioa).

    Pentsamendu errutinak

    • Aprender y enseñar a pensar. Carmen Gonzálezen aurkezpena; funtsezko ideiak laburtzen ditu modu entretenigarrian.

    • Herramientas para aprender a aprender. Ikasgelan planifikatzen eta hausnartzen ikasteko jarduerak eta teknikak (Ana Basterra Cossio).

    • Guía EduSapiens. Escuela Creativas, Fundación Telefónica. Rutinas y destrezas de pensamiento: 68. orrialdetik 119.era. Otras herramientas para pensar: 120. orrialdetik 131.era.

    Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadak: dokumentazio historikoa

    • "Los años 50". Berrogeita hamarreko hamarkadako bizimoduari buruzko bideoa, garaiko ohiturei buruzko argazkiekin.

    Diapositiba-aurkezpenak egiteko aipatutako web-programa edo -aplikazioak

    Cedec-en Proyecto EDIAaren Hezkuntza Baliabide Irekia.
    Lehen Hezkuntzarako diziplina arteko baliabidea.
    Egileak: Susana López, Begoña Marqués eta Berta Martínez.

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)