Saltatu nabigazioa

Zuri-beltzean bizi zirenean

Inoiz galdetu al diozue zuen buruari ea zuen aitona-amonen garaian telebistarik ote zegoen? Edo zein desberdintasun zegoen haien eskolen eta gureen artean? Bazeukaten kontsola, ordenagailu edo tabletarik jolasteko? Bidaiak egingo zituzten oporretan?

"Zuri-beltzean bizi zirenean"… zer esan nahi izango du esaldi horrek? Atal honetan agertzen den irudian duzue pista bat. 

Como family at home

Proposamen bat egingo dizuegu: egingo al dugu bidaia bat iraganera, zuen aitona-amonak zuen adineko umeak ziren garaira? 

Iragana ikertu eta orainaldiarekin alderatuko dugu. Detektibeak izango gara, informazio-bilatzaileak. Gainera, informazio hori antolatu beharko dugu, eta hausnartu, eta ondorioak atera. 

Lan hau egiteko, oso garrantzitsua izango da bidaia bakarrik ez egitea. Taldeka egingo dugu lan, eta zeregin bakoitza hasi baino lehen antolatuko ditugu taldeak. 

Elkarrekin apartak izan gaitezke!

Proiektu honetako zeregin gehienak egiteko talde-lanean arituko gara eta taldean ikasiko dugu. Talde bateko partaide izango gara sekuentzia osoan. Izen bat jarriko diogu gure taldeari, eta logo edo marrazkiren bat ere egin dezakegu taldea irudikatzeko. Talde kooperatiboetarako oinarrizko gida (odt-n, eta pdf-an) hau ere erabil dezakegu, eta eskueran eduki beti.

Talde bat izatea (kirol-taldeak bezalakoa) ez da “beste hiru-lau lagunekin elkartu eta lana banatzea” soilik. Baldintza batzuk bete behar dira:

  • Taldeek helburu bat dute: denek elkarrekin gehiago eta hobeto ikastea.

  • Taldeko kide guztiek izaten dituzte gaitasun bereziak. Guztiok gara beharrezko.

  • Erabakiak ados jarrita hartuko ditugu.

  • Taldeko kide bakoitzak rol bat izango du. Esate baterako: bat, bozeramailea izan daiteke; beste bat, materialaren arduraduna; hirugarren bat, informazioa bilatzeaz arduratuko dena... Rol horiek txandakatu egingo dira kide guztien artean. Bi edo hiru zereginetan rol bera izango dugu, baina beste batzuetan beste rol batzuk izango ditugu. Horrela, denok ezagutuko ditugu horietako bakoitza zertan datzan eta trebetasun desberdinak garatuko ditugu.

  • Rol bakoitzak ardura bat izango du; gure lana izango da ardura hori betetzea, horren baitan egongo baita talde osoaren arrakasta. Idatzita utz dezakegu, talde-agiri batean, zer konpromiso hartu dugun; elkarlanean aritzeko bete beharko ditugun eginkizunak gogorarazteko balioko digu.

  • Egingo ditugun zereginen artean, bat, talde-lana ebaluatzea izango da, eta beste bat, kide bakoitzaren lana ebaluatzea. Rolen eta funtzioen taula (formatu editagarrian, odt-n, eta pdf-n) erabil dezakegu horretarako.

Lan-ibilbidea

.

Cedec-en Proyecto EDIAaren Hezkuntza Baliabide Irekia.
Lehen Hezkuntzarako diziplina arteko baliabidea.
Egileak: Susana López, Begoña Marqués eta Berta Martínez.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)