Saltatu nabigazioa

Emozionatu egiten naiz, emozionatu egiten zara, emozionatu egiten gara?

Zer moduz “photocall-ean”? Konplikatua izan al da? Edo erraza, agian? Gozatu egin dugu edo deseroso sentitu gara gure gorputza adierazpen-tresna gisa baliatuta? Aurreko zereginetan ikusi dugu emozioek zerikusi handia dutela giza gorputzaren berezko funtzionamenduarekin eta burmuinak, bere aldetik, zerikusi handia duela emozioekin. Era berean, ikusi dugu egoerek emozioak eragiten dituztela eta, seguruenik, zereginak ikaskideekin komentatu ditugunean, ohartu gara egoera berberak ez duela beti emozio bera eragiten pertsona guztiengan.

Niños saltando
USAGI_POST. children-asian-man-1256840 (CC BY-SA)

Bigarren atal honetan, gutako bakoitzaren emozioei buruz pentsatu eta ikertuko dugu. Zientziaren ikuspuntuari buruz dakigunarekin eta hiztegi emozionala definitzeko osatzen ari garen glosarioaren laguntzarekin, datuak bildu eta aztertuko ditugu eta bakoitzaren mundu emozionalari buruz hausnartuko dugu. Ez gara bakarrik egongo, taldea eta gela ispilu ona izango dira gure ikerketak kontrastatzeko.

 

Guardar

Guardar

Emozioa-erreakzioa

Emozio bat, erreakzio bat. Hau da, zerbait egiten dugu emozio bat sentitu eta berehala. Bikote hori beti elkarrekin doala ikasi dugu. “Emozioen laborategia” izeneko atalean landutako material batek xehetasunez azaldu zigun emozio bakoitzak eragiten dituen erreakzioak. Horrez gain, intentsitate-graduak daudela irakurri dugu eta horren adierazle diren hitzak sartu ditugu glosarioan.

Aztertu eta sakondu egingo dugu gure emozioetan eta gure erreakzioetan.

1.jarduera. Nola emozionatzen naiz?

Sekuentziaren hasierako bideoan Riley-k dituen bezalako biziak al dira gure erreakzioak? Edo ez hain bizia? Egoera berberak emozio bat eragiten digu bakoitzari, intentsitate desberdinekoa pertsonaren arabera. Frogatuko dugu?

Hurrengo fitxan Nola emozionatzen naiz? (formatu editagarrian, odt-an, edo pdf-n), norbera hobeto ezagutzeko banakako test  txiki bat egingo dugu. Gero, taldearekin komentatu ahal izango ditugu erantzunak.

Lan-fitxa
Cedec. Nola emozionatzen naiz? (CC BY-SA)
2.jarduera. Emozio-neurgailua

Egunean zehar zenbat aldiz egon gara hiran? Eta alaitasunean? Eta nazkan? Eta beldurrean? Iritsi da gure emozioen erregistro pertsonala hasteko unea. Horretarako, emozio-neurgailua (formatu editagarrian, odt-an, edo pdf-n) erabiliko dugu. Bertan jasoko ditugu egunean zehar eta aste betean zehar dauzkagun emozioak. Eta emozioen intentsitatea era zehaztuko ditugu.

Lan-fitxa
Cedec. Emozioen neurgailua (CC BY-SA)

Aste amaieran emaitzak aztertuko ditugu. Zein da gehien errepikatzen den emozioa? Intentsitatea aldatu egiten da edo beti da antzekoa? Gure erreakzioa, hau da, egoeraren aurrean izan dugun erreakzioa egokia izan dela uste dugu?

3.jarduera.  Soinua eta emozioak

Analisi horretaz gain, estimulu oso interesgarri batekin zer gertatzen den ikertuko dugu: soinua. Alarma baten soinua entzuten dugunean, zer erreakzio dugu? Eta trumoi-ekaitzaren soinua entzuten dugunean? Estimulu horietako bakoitzak, seguruenik, bizi izandako edo imajinatutako egoera eta arriskuak ekarriko dizkigu gogora. “Emozioa ete burmuina” atalean ikusitako bideoan emozio bakoitzak musika bat zeukan. Orain, beste bideo bat ikusiko dugu:

Jesús C. Guillén. Música, emociones y cerebro

EMOTRAILERRA-4. Musika hautaketa

Gure EMOTRAILERrerako musika aukeratzeko ordua iritsi da. Taldeka, eta guztien iritziak kontuan hartuta, estilo desberdinetako musika bilatuko dugu emozio hauetako bakoitza irudikatzeko: poza, haserrea, beldurra, higuina eta sorpresa. Gure bideoan sartuko ditugun egokien iruditzen zaizkigunak. Hautatutako musika gordeko dugu, erabiliko dugun audio-pistaren minutu zehatza idatzita.

Metaemozioa

Emozio bakoitzak funtzio bat dauka. Funtzio hori ezagutzeak eta gure emozioak nola kudeatzen/gobernatzen ditugun jakiteak gero eta oreka emozional handiagoa izaten lagunduko digu. Oso ondo dago azalduta Emozioen funtzioa bideoan.

 

Edufame. La Función de las Emociones

Orain badakigu emozioak ez direla ez onak ez txarrak. Denak dira beharrezkoak eta baliagarriak gizakientzat.

Jabetzen al gara gure emozioei buruz ikasten ari garen guztiaz? Lan honek geure burua hobeto ezagutzen eta egoera bakoitzean sentitzen ditugun emozioak antzematen laguntzen digu. Baina, seguru asko, gure emozio-neurgailuaren analisia egin ondoren, ohartuko ginen batzuetan emozio desatseginetan gaudela edo berehalako erreakzioa biziegia izan dela edo ahulegia.

Garrantzitsua da jakitea emozio batek eragiten duen erreakzioa edo akzioa ondo erregulatuta badago eta bizi izandako egoerarako egokia bada, emozioa egokitutakoa dela. Adibidez, tigre bat badaukagu atzetik korrika, beldurra (izua) egoera horretara egokitutako emozioa da, ihes egitera bultzatuko gaitu eta, horrela, bizirik irteteko aukera gehiago izango dugu. Gertuko pertsonaren bat hil bada, tristura da egokitutako emozioa. Aldiz, izututa bagaude azterketa bat dugulako edo oso haserre apetaren bat lortu ez dugulako, ez egokitutako emozioan gaude.

Beraz, saiatuko gara “emozio ona” eta “emozio txarra” bezalako esamoldeak ez erabiltzen, guztiek balio baitute gure oreka eta biziraupena bermatzeko.

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Jarduerak

Zer emozio sentitu dut? Nola erreakzionatu dut?

Har dezagun emozioen asteko erregistroa eta sentitu ditugun emozio horiei eta gure erreakzioei buruzko hausnarketa egingo dugu. Horretarako, emozioa-erreakzioa txantiloia (formatu editagarrian, odt-an, edo pdf-n) erabiliko dugu bakarka.

Gero, taldekoekin partekatuko ditugu gogoetak eta antzeko egoerak bilatuko ditugu gure erregistroetan. Hona lagungarri izan daitezkeen galdera batzuk:

  • Emozio berberak sentitu al ditugu?

  • Berdin erreakzionatu al dugu?

  • Zergatik uste dugu izan dela horrela?

Nire biografia emozionala: emozioen kutxa

Pertsona bakoitzak dauka biografia bat, hori badakigu. Data zehatz batean jaio ginen, familia bat daukagu eta urtez urte gauzak gertatu zaizkigu eta gauza horiek memorian gordetzen joan gara emozio bati lotutako egoeren erregistro gisa. Bakoitzaren biografiak, beste faktore batzuekin batera, baldintzatu egiten du gure emozionatzeko modua. Egin al genezake gure bizitzako 4 edo 5 une emozional garrantzitsu biltzen dituen denboraren lerro bat? Gure biografia emozionala (formatu editagarrian, odt-an, edo pdf-n) egingo dugu eta nola eta zergatik emozionatzen garen hobeto ulertzen lagunduko digu, beharbada.

Orain, egoera bakoitzari buruzko hausnarketa egingo dugu, gure biografia emozionalean markatu dugun mugarri bati buruzko kontaketa idatziko baitugu. Fikziozko kontaketa bat ere egin dezakegu, nahiz eta beti izango den errazagoa bizi izandako egoera deskribatzea. Kontakizun zirraragarri bat idazteko gida (formatu editagarrian, odt-an, edo pdf-n) txantiloian agertzen diren gida-galderak baliatuko ditugu. Gero, zer emoziori buruz idatziko dugun erabakiko dugu.

Beharrezkoak diren elementu guztiak sartu ditugula egiaztatzeko, testu idatzi bat berrikusteko galdera-sorta erabil dezakegu.

Gure kontakizunak anonimoak izango dira eta horretarako sortutako Emozioen kutxan gordeko ditugu. Kutxaren eta kontakizunen baten argazkiak ere egin ditzakegu. Egunero bat aukeratuko dugu, irakurri eta talde handian hausnartuko dugu: Bizi izan al dugu inoiz egoera hori? Egileak kontatzen duen emozio bera sentitu dugu? Hala bada, gure erreakzioa antzekoa izan al da?

EMOTRAILERRA-5. Kontakizunak grabatuko ditugu

Gure emozioen kutxako kontakizunen baten irakurketa graba dezakegu gure bideoan. Voki aplikazioa edota ezagutzen dugun beste bat erabil dezakegu. Kutxaren argazkiak edota kontakizunen batenak ere egin ditzakegu.

Emoegunkaria

Orain arte egin duguna berrikusteko unea da eta ikasi dugunez jabetzeko. Baita ebatzi behar izan ditugun arazoak aztertzeko ere

Nubes y bombilla
Clker-Free-Vector-Images. idea-nube-creo-que-concepto-48100 (CC BY-SA)

Hausnarketen egunerokoaren bigarren sarreran gaude dagoeneko. Atal honen izenburua idatziko dugu: “Emozionatu egiten naiz, emozionatu egiten zara, emozionatu egiten gara?” Gogora dezagun bigarren zati honetan gure emozioen asteroko erregistroa egin dugula eta ohartu gara, egoera beraren aurrean, pertsona bakoitzak duen emozioa ez dela zertan berdina izan behar. Sentitu ditugun emozioei buruzko hausnarketa ere egin dugu, eta izan ditugun erreakzioak horiek eragin dituen estimuluari egokitu zaizkion ala ez. Azkenik, “kontakizun zirraragarriak” ere egin ditugu.

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)