Saltatu nabigazioa

Ikusi makusi, zein ikuspegi?

Sekuentzia didaktiko honetan, badakigunez, publizitate-kanpaina bat diseinatzea da gure helburua. Gogoan izango ditugu publizitate-paneletan, aldizkarietan, telebistan, Interneten eta antzekoetan ikusten ditugun kanpainak.

Askotan desengainua hartu dugu ikusi dugunean iragartzen dutena ez datorrela bat iragarri digutenarekin. Ez al zaigu inoiz gertatu jostailu bat eskuetan dugunean konturatu garela ez dela publizitatea ikustean imajinatu genuenaren antzekoa?

Hala ere, batzuetan, ziur iragarki eta publizitate-kanpaina ikusgarriak ikusi ditugula, engainagarriak ez direnak eta oso mezu positiboak edo sormen handikoak dituztenak.

Hasierako zeregin honetan, publizistek nola lan egiten duten eta kanpaina bat sortzeko orduan zer gako erabiltzen dituzten jakingo dugu. Informazio hori oso baliagarria izango da gure proiekturako.

Lead India tree

Lead India tree bideoan, gure adineko haur baten istorioa kontatzen da. Publizitateari buruz gehiago ikasteko erabiliko dugu.

Arretaz ikusiko dugu, eta alderdi hauei buruz hausnartu: entzuten den musika-mota, eszena eta pertsonaien portaerak. Era berean, iradoki dizkigun sentsazioak, emozioak eta pentsamenduak ere aipatuko ditugu.

The Times of India. Lead India (Youtube estandar)

Banaka, galdetegi honetako galderei erantzungo diegu. Hona hemen jarraitu beharreko urratsak:

  • Banaka erantzungo diegu galdetegiko galderei.

  • Ikasgela osoaren erantzunen emaitzak ikusiko ditugu, eta talde handian komentatuko ditugu bideoak eragin dizkigun sentsazio eta hausnarketen arteko bat-etortzeak eta desberdintasunak.

  • Zereginekin jarraitu aurretik, berriro irakurriko dugu taldeentzako lan-proposamena. Hau da, gogoratu egingo dugu zer rol hartuko duen bakoitzak, "Elkarrekin apartak izan gaitezke!" atalean agertzen den bezala.

Lan egiteko antolatuko gara

Hasi baino lehen lortuko dugun informazio guztia eta sortuko ditugun produktuak nola gorde dugun pentsatu eta adostu egin beharko dugu. Agian, proiektu honen bloga ireki nahi izango dugu edo ikasgelako blogean sarrerak idaztea nahiago izango dugu. Hau da, gure lanaren antolaketaren inguruan erabakiak hartu beharko ditugu.

Talde-lanak nola antolatu

Zereginak antolatzeko taula bat erabil dezakegu. 

Taula-ereduaren kopia bat (odt eta pdf) erabiliko dugu edo guk geuk egingo dugu bat A2 paper batean, taula bat talde bakoitzeko edo bakarra klase guztiarentzat. Ohar itsasgarriak erabiliko ditugu zereginak biltzeko eta lehen zutabean joango gara jartzen.

Gure taldeko kideei zereginak esleitu ondoren, esleitutakoak zutabean jarriko ditugu eta eginda daudenean, amaitutakoak zutabera eramango ditugu. Zereginen bat ezin bada egin edo hura egiteko materialik ez badaukagu, eragozpenak zutabean jarriko ditugu. Irakasleak esango digu Kanban metodoa izena duen sistema hau nola erabili.

Nola gorde, partekatu eta aztertu informazioa

Dokumentuak, lanak, etab. antolatzeko modu asko dago. Taldeko karpeta bat presta dezakegu kartulina batzuekin, azala egingo diogu eta hor sartuko ditugu taldeko material guztiak.

Ikastetxean Google Suiten kontua badaukagu edo klasean gmail kontu bat badaukagu, taldeko karpeta digital bat presta dezakegu. Aukera horrek abantaila asko ditu arrazoi hauengatik:

  • Taldekide guztiak sar gaitezke karpetan, baita ikasgelan ez gaudenean ere.

  • Zeregin baterako prestatzen ari garen dokumentuak batera ireki ditzakegu, eta elkarlanean landu.

  • Tresna digitalak erabiltzen ikasiko dugu.

  • Irakasleek gure aurrerapenak ikusi ahal izango dituzte eta iradokizunak egin edo laguntza eman.

Talde bakoitzak bere karpeta irekiko du. Horren barruan, beste karpeta bat irekiko dugu zeregin bakoitzerako eta barruan gordeko ditugu lanerako txantiloien kopiak edo sortu ditugun dokumentuak. Komeni da karpetak eta dokumentuak irakaslearekin eta taldekide bakoitzarekin partekatzea.

Sekuentzian estekatutako txantiloiak ireki ahal izateko, gmail kontu baten barruan egon behar dugu, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartuta eduki behar ditugu. Txantiloia aurrean dugula, fitxategian sakatuko dugu eta gero kopia bat egin. Orain, dokumentu horretan idatzi eta gure taldeko karpetan gorde dezakegu.

Sekuentzia honetan ikertu eta informazio asko eskuratuko dugu. Web-orrian bilaketak egingo ditugu eta datuak bildu testu-, irudi-, audio- edo bideo-formatuetan. Informazioa fidagarria den jakiteko, Iturri fidagarriak ebaluatzeko txantiloia erabil dezakegu (odt eta pdf)

Nola hedatu sarean

Irakaslearen oharrak jarraituta, blog bat irekiko dugu sekuentzia honetako produktuak hedatzeko. Gelako bloga badaukagu lehendik, ez dugu berri bat sortuko. Gure talde-lanak formatu digitalean daudenez, oso erraz estekatuko edo txertatuko ditugu blog-sarreretan. Horrela, mundu guztiak ikusi ahal izango du ikasten ari garena eta iritzia eman ere gure blogeko iruzkinen atalean!

Blog batean sarrerak egiteko errubrika (formatu editagarria, odt nahiz pdfizango da sarrera bakoitza idazteko izango dugun erreferentzia. Deskargatu eta gure ekipoko dokumentuen artean eduki ahal izango dugu eskura.

Bloga idazteko gomendioak

Blog batean edo beste edozein leku publikotan idazteak agerian uzten gaitu, besteen begien bistan uzten gaitu, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko arau batzuk betetzea:

Orientabide horiek gure blogaren irudi onari eusten lagunduko digute baita gure lana ezagutarazten ere.

Bi minutu pentsatzeko

Sekuentzia didaktikoan zehar egindako lana berrikusteko tresna gure hausnarketen egunerokoa izango da. Ikasgelako koadernoan idatz dezakegu, edo Google Driveko dokumentu batean, edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Proiektuaren atal bakoitza amaitzean, sarrera bat irekiko dugu hausnarketen egunerokoan, izenburua jarriko diogu eta bertan idatziko ditugu gure hausnarketak. Hitz solteak soilik ere idatz ditzakegu, edota marrazkiren bat egin.

Orain, lehenengo sarrera idatziko dugu gure Hausnarketen egunerokoan. Atal honen izenburu bera izango du: Ikusi makusi, zein ikuspegi?

Gogoetarako gida botoia sakatuta, orientabide batzuk ikusiko ditugu egunerokoaren lehenengo sarrera egiteko.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)