Saltatu nabigazioa

Konpresio- eta tortsio-indarrak ikertzen

Konpresio- eta tortsio-indarrak ikertzeko esperimentuak

Inoiz galdetu diozu zeure buruari zergatik ez diren erortzen etxe orratzak? Zubiak zergatik ez dira erortzen ibaien gainean edo zergatik daude hainbeste bizikleta, tamaina eta forma diferentetakoak? Eraikin batzuk zergatik egin dira egurrez eta beste batzuk altzairuz eta beiraz? Hori erraza da!! Hala egiten dira, ezta?

Archibaldo. Torres Business Area (Jabetza publikoa)

Gauzen diseinatzaileek nola jakin dezakete zein den erabili behar den materialik onena? edo zer altuera izan ahal duen eraikin batek? edo zein den tokirik egokiena zubi bat eraikitzeko? Ingeniariek egiturak diseinatzen dituzte; esate baterako, eraikinak, presak, hegazkinak, automobilak, tunelak, aulkiak, bizikleta-koadroak edo jostailuak, zeinak, apurtu barik, gai izan behar baitute pisuei eusteko eta gainean jartzen zaizkien indarrak jasateko. Zelan egiten dute hori?

Ataza: esperimentu bat diseinatuko dugu

Iraupena:
Saio bat
Taldekatzea:
Taldeka, 3-4naka

Badakigu indarra magnitude bat dela, gorputz bat deforma dezakeena edo haren abiadura alda dezakeena edo mugimenduan jar dezakeena. Ingeniariek zehazten dute zer indarrek eragiten duten egitura baten gainean. Egitura bati kanpoko indarrak aplikatzen bazaizkio, barne-tentsioek (barne-indarrek) erresistentzia bat jartzen diete kanpokoei. Kanpoko eta barneko indarren oposizio horrek mantentzen du osorik egitura. Egituran eragiten duten kargak ezagutu eta gero, barne-tentsioko indar erresultanteak kalkulatu behar dira; gero, egiturako pieza guztiak diseinatu behar dira, egitura behar bezain sendoa izan dadin; hau da, kargei eutsi diezaien eta apur ez dadin.

Columnas del Partenón
Pixabay. Partenoiko zutabeak (CC0)

 

Ondorioz, ingeniaritza-lanetan, oso kontuan izan behar da zer indarrek eragiten duten egituran; hala, diseinua erabaki, eta materialik egokienak aukeratu ahal izango dira. 

Iker dezagun zer diren indar horiek eta nola eragiten dioten egitura bati. Gero, txosten zientifiko baten azalduko ditugu gure ikerketaren emaitzak.

Materialak

  • Kola-barrak (kola-pistola beroetan erabiltzen direnak)
  • Erregelak (neurtzekoak)
  • Errotuladore iraunkorrak, punta fina dutenak (kola-barretan markatzeko)
Barras de pegamento
Elvira Gonzalez. Kola-barrak (Jabetza publikoa)

Prozedura

1. Konpresio-indarrak aditzera ematea

  1. Erregela bat erabiliko dugu, kola-barra batean 10 cm-ko lau marra zuzen markatzeko. Marrak elkarrengandik 90 gradura banatuko ditugu. Bat goialdean jarriko dugu; beste bat, behealdean (horizontalki marraztuta); beste bi marrak, berriz, bertikal jarriko ditugu, kola-barraren alde banatan.
  2. Atzamar batez eta erpuruaz, kola-barrari eutsiko diogu, eta indar egingo dugu kola-barraren erdigunean. Ikusiko dugu nola aldatzen diren lerroen luzerak eta formak.
Barras de pegamento
Elvira González. Kola-barrak (Jabetza publikoa)

2. Tortsio-indarrak aditzera ematera

  1. Erregela bat erabiliko dugu, kola-barran zehar hainbat lerro zuzen markatzeko, aurreko ariketan egin dugun bezala.
  2. Bikoteka, batek kola-barraren mutur bat eutsiko du; aldi berean, besteak ahalik eta gehien okertuko du beste muturra. Begira zer gertatzen den. 

3. Honako ikerketara-galdera hauek erantzungo ditugu

  • Zer gertatzen zaio marrari kola-barrako goialdean (atzamarraz sakatzen den aldean)? Zer gertatzen zaio marrari behealdean?
  • Zer gertatzen zaie marrei kola-barraren alde bietan?
  • Zer da tentsioa? Eta konpresioa?
  • Zer gertatzen zaie marrei kola-barran barra okertzen denean?
  • Zer da tortsioa?

Ataza: Indarrak identifikatuko ditugu

Iraupena:
saio erdi
Taldekatzea:
Bikoteka

Ikasitako guztiarekin, jarduera bi hauek egingo ditugu, eta azken txostenari erantsiko dizkiogu..

1.- Adieraziko dugu zer indar-mota jasaten duten egitura hauek:

2.- Sarean, konpresio- eta tortsio-indarrak adierazten dituzten irudi gehiago bilatuko ditugu. Gogora dezagun aipatu behar dela nor den egilea.

Konpresio-indarrak Tortsio-indarrak

 

Irudiak:

Ataza: testu argumentatiboa lantzea

Iraupena
Saio erdi
Taldekatzea:
Banaka

Hurrengo ataza banaka egin behar da. Artikulua irakurri, eta testu argumentatiboa landuko dugu

Zubia ingeniaritza zibileko ikonoa da. Zubi bat eraikitzeko, hainbat arazo sortzen dira, eta ingeniari batek arazo horiei aurre egin behar die obra baten proiektua egiten duenean. Ondoren, berri bati buruzko artikulu hau irakurriko dugu. 2018ko abuztuaren 15ean, Morandi zubiaren zati bat behera etorri zen A10ean, Genovan (Italian). 2001etik, Europan ez da izan halako istripu larririk.

Puente Morandi
Brunok Wikimedia Commons-erako. Morandi zubia (CC BY-SA)

Artikulu hau irakurriko dugu:   Gutxienez, 38 lagun hil dira autobideko zubi bat erori delako, Genovan 

Ikasleek nork bere testu argumentatiboa landuko dute, oinarritzat hartuta artikulu hori eta bi galdera hauek:

  • Zergatik etorri zen behera Genovako zubia? 
  • Egiturak diseinatzeko fasean, garrantzitsua da jakitea zer-nolako indarrak jasan beharko dituzten? 

Testu argumentatibo bat diskurtso bat da, eta haren helburua da arrazoiak ematea, eta ideia edo iritzi bat defendatzea. Testu argumentatiboaren asmoa, beraz, norbait konbentzitzea da, zerbait egin edo sinets dezan.

Testuak ez du 10 lerro baino gehiago izango. Justifikatu behar du zer inportantea den ezagutzea zer indar-mota izan behar diren kontuan egitura-elementuak eta gailu mekanikoak diseinatzeko orduan, eta zer inportantzia ematen zaion horri graduetan; esaterako, ingeniaritzetan eta Arkitekturan.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik neukan iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluzioa

Zeregin hauek ebaluatzeko, baliatuko dira:

Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Lana Idatzizko txosten zientifiko baten balioespen-eskala honekin baloratuko da (deskargatu odt formatu editegarrian eta pdf formatuan)

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)