Saltatu nabigazioa

- Gida didaktikoa -

Proiektuaren canvas-a

Proiektuaren CANVA

«Erromatar erara» sekuentzia didaktikoa lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzenduta dago. Diziplina anitzekoa denez, ikaskuntza-eremu bat baino gehiago hartzen ditu. Eremu hauetako helburuak eta estandarrak hartzen dira kontuan: matematika, arte-hezkuntza, gizarte-zientziak eta hizkuntza.

Ikasketa-prozesuaren oinarrizko baliabideak honako hauek dira: Bloom-en taxonomia, adimen anizkoitzaren teoria eta ikaskuntza kooperatiboa. Ikus bideoa

Guardar

Guardar

Guardar

Proposamen didaktikoa

HEZKUNTZA-HELBURUA

Proiektu honen helburua da erromatarren garaian oinarritutako joko bat planifikatzea, sortzea eta erabiltzea. Jokoan, hautatutako edukien «gamifikazioa» erabiliko da.

Ikasleek kontsumitzaile gisa ezagutzen dituzten prozesuak baliatu dira (rol-jokoak, kontsola-jokoak…), baina, oraingoan, joko horien sortzaile bilakatuko dira ikasleak; rol pasiboa alde batera utziz eta rol aktiboa hartuz, erabakiak hartu eta ezagutzak zabalduko dituzte. Etengabeko esperimentaziotik abiatuta, hezkuntza-produktu bat sortuko dute ikastetxeko kideentzat.

AZKEN PRODUKTUA

Antzinako Erromari buruz ikasitakoa aplikatzeko mahai-joko bat sortzea.

EGITURA

Hasierako zereginak

"Erromatar erara"

  • Sarrera eta erronkaren azalpena. Sekuentziaren aurkezpena.
  • Elkarrekin apartak izan gaitezke! Zeregina talde kooperatiboka antolatzeko proposamena.

«Kondairazko jatorria»

  • Hasierako testua. Informazioa bilatzeko eta hura bildu eta antolatzeko euskarri bat adosteko beharraren berri ematea.
  • Antolatu lana. Taldearen materialak Driveko karpetetan antolatzeko proposamena. Blog bat sortzeko aukera.
    • Quadrifariam. Lehenengo ezagutza-probak, Romulo eta Remoren kondairan oinarrituak, prestatu.
    • Bi minutu... pentsatzeko. Sekuentziaren atal honi buruzko hausnarketa-metakognizioa.

    Garapen-zereginak

    «Erromak historia luzea du»

    • Hasierako testua. Erromako historiari buruz ikertzeko eta Erromako historian oinarritutako jokoaren elementuak prestatzeko atalaren aurkezpena.
    • Hamar mendeko historia. Informazioa, irakurtzeko.
    • Romanae Litterae: laburbildu historia. Idatzi sarrera bat blogean, aldi historiko horiei buruz ikasitakoa laburbilduz.
    • Enperadore artean. Enperadore erromatarrei eta horien ekintza positibo eta negatiboei buruzko ikerketa. Haien ekintzen inguruko eztabaida. Enperadoreak eta haien inperioa txantiloia.
    • Joko-taulako zigor-laukiak. Ekintza oso negatiboak egin zituzten lau enperadore hautatu.
    • Bi minutu pentsatzeko. Sekuentziaren atal honi buruzko hausnarketa-metakognizioa. 

    «In Roma habitamus»

    • Hasierako testua. Erromatarren garaiko gizartearen, gizarte-taldeen, ohituren eta abarren azterketari buruzko atalaren sarrera.
    • Askatasunak bananduta. Antzinako Erromako gizarte-banaketari buruzko azalpena.
    • Suum cuique tribuere. Gizarte-taldeak aztertu eta datuak bildu. Gizarte-egitura horri buruzko iritzia eman, eztabaida piztu eta, taldeka, ondorioak atera. Horretarako, «talde izenduna» teknika kooperatiboa erabiliko da. Bakoitzari berea txantiloia.
    • Romanae Litterae: eman iritzia blogean. Idatzi iritzi-artikulu bat emandako eskema oinarri hartuta.
    • Modus vivendi. Antzinako Erromako eguneroko bizitzari, usadioei eta ohiturei buruzko ikerketa. Buru-hausgarria teknika kooperatiboa.
    • Ezagutza-proben laukiak prestatzeko ideiak proposatu, eta dagokion Driveko karpetan gorde.
    • Bi minutu pentsatzeko. Sekuentziaren atal honi buruzko hausnarketa-metakognizioa.

    «Hala bazan edo ez bazan, hona hemen utzi zutena»

    • Hasierako testua. Zibilizazio erromatarraren ondarearen hiru alderdi (arkitektura, hizkuntza eta zenbaki erromatarrak) ikertzeko atalaren sarrera.
    • Bat, bi eta hiru: argazkia! Eraikin eta bestelako eraikuntza erromatarren funtzioei buruzko ikerketa. Horietako bakoitza gorputzarekin nola adierazi eta haien argazki-erregistroa. Bat, bi eta hiru: argazkia!»ren aurkezpena.
    • Latinez esaten dugu. Hizkuntza erromanikoen jatorriari buruzko azalpena.
    • Romanae Litterae: Erromari buruzko kronika. Idatzi eraikuntza erromatarrei buruzko sarrera bat blogean.
    • Ezagutza-proben laukiak prestatzeko ideiak proposatu, eta dagokion Driveko karpetan gorde.

    Bi minutu pentsatzeko. Sekuentziaren atal honi buruzko hausnarketa-metakognizioa.

    Azken zereginak

    «Assem habeas, assem valeas»

    • Hasierako testua. Jokoa sortzeko atalaren sarrera.
    • Isil-poltsan txanponik bai? Asen eta intsignien mekanika azaldu. Jokoaren bidez ikasitakoa probatzeko eskatu.
    • Romanae Litterae: zabaldu «Erromatar erara» sekuentzia. Idatzi sarrera bat blogean, eta, haren bidez, aurkeztu jokoa, eta eman jokoa sortzeko prozesuaren berri.
    • Bi minutu pentsatzeko. Azken hausnarketa.

      ZABALKUNDEA-KOMUNIKAZIOA

      Ikasgelako lanaren zabalkundea zenbait unetan egitea proposatzen da, sekuentzia didaktikoak iraun bitartean. Tresna bat baino gehiago erabil daiteke baliabidearen zabalkunderako.

      • Blog batean sarrerak idaztea: bai ikasgelako blogean, bai proiekturako berariaz sor daitekeen beste batean. Ikasgelako bloga erabiltzen bada, proiektuak iraun bitartean sarrera bat baino gehiago egitea gomendatzen dugu. Talde bakoitza sarrera bat edo batzuk egiteaz arduratu daiteke, edo, bestela, talde guztiek beren sarrerak idatz ditzakete gai berari buruz. Lan hori errubrika baten bidez ebaluatu ahal izango da. Atal bakoitzean blogean sarrera bat idazteko ideia bana iradoki da.
      • Ikastetxean: sortutako jokoaren aurkezpena, «ikasgelen arteko txapelketa» edo «familien arteko txapelketa» antolatzea...

      Guardar

      GuardarGuardar

      Curriculumaren plangintza

      Hau da "Erromatar erara" sekuentziaren plangintza.

      Helburuak

          • Gizarte- eta kultura-jardueretan ahoz zein idatziz behar bezala ulertzea eta adieraztea.
          • Hizkuntza erabiltzea gizarte- eta kultura-jardueretan behar bezala erlazionatzeko eta adierazteko, errespetuzko eta lankidetzarako jarrera hartuz, norberaren sentimendu eta ideiez jabetzeko eta norberaren jokabidea kontrolatzeko.
          • Lankidetzan arituz ekoiztea, zenbait funtzio norbereganatuz eta azaltzen diren arazoak konpontzen lagunduz, azken produktua egokia izan dadin.
          • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko eta ikasteko eta ezagutzak partekatzeko tresna gisa, eta teknologia horiek pertsona guztien bizi-baldintzak hobetzeari dagokionez egiten duten ekarpena baloratzea.
          • Iraganeko prozesu eta gertaera garrantzitsuak identifikatzea eta denboran eta espazioan kokatzea, eta horiek utzitako ondare historiko, kultural eta artistikoa baloratzea eta errespetatzea.
          • Ezagutza matematikoak aplikatzea jokoak eta zorizko egoerak sortzean

          Edukiak

          • Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea, ikasteko, informatzeko, komunikatzeko... Testu horiek helburu didaktikoz sortuak izan daitezke (informazioa lortu, antolatu eta komunikatzeko), edo egunerokoan erabiltzekoak (argibideak, azalpenak, deskribapenak, narrazioak, argudioak…); horrez gain, informalak (maila berekoen arteko edo lantalde barruko elkarrizketak) eta formaltasun-maila handiagokoak (ikasgelan egindako aurkezpenak, esate baterako).
          • Komunikazio-trukerako estrategiak eta arauak: parte-hartzea; azalpen argia; diskurtsoa antolatzea; entzutea; hitz egiteko txanda errespetatzea; moderatzailearen eginkizuna; intonazio egokia, besteen sentimenduak, esperientziak, ideiak, iritziak eta ezagutzak errespetatzea. Ahozko iruzkina eta iritzi pertsonala.
          • Hitzezko hizkuntza eta hitz gabeko hizkuntza erabiliz, testuak sortzea, informatzea helburu izanik.
          • Testuak sortzeko arauak eta estrategiak: plangintza, berrikuspena eta hobekuntza.
          • Lankidetzarako eta errespetuzko jarrera izatea ikaskuntza partekatuko egoeretan.
          • Taldearen kohesioa eta lan kooperatiboa sustatzeko estrategiak erabiltzea.
          • Zereginak planifikatzea eta kudeatzea, helburuak lortzeko. Ekimen ekintzailea.
          • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa bilatzeko eta hautatzeko (iturrien fidagarritasuna), prozesuak simulatzeko eta ondorioen berri emateko.
          • Denbora historikoa nola neurtu. Denbora-lerroak.
          • Erromatarren garaia: gertaera historiko esanguratsuak, ezaugarri sozialak eta kulturalak.
          • Zenbaki erromatarrak.
          • Zoria jokoetan.
          • Bi dimentsioko ekoizpen plastikoak.

            Ebaluazio-adierazleak

            • Modu koherente, argi eta egokian mintzatzen da.
            • Lexiko, hizkuntza-formula, intonazio eta ahoskera egokiak erabiltzen ditu ezagutzak eta iritziak komunikatzeko.
            • Ahozko zein idatzizko ohiko testuen zentzua ulertzen du, eta ideia nagusiak eta bigarren mailakoak bereizten ditu.
            • Pertsonen arteko harremanen esparruko berezko testuak idazten ditu (argibideak, narrazioak…), diskurtsoa antolatuz eta planifikatuz, komunikazioaren egoerara eta premiara egokituz eta dagozkion hizkuntza-baliabideak erabiliz.
            • Idatzizko testuen alderdi formalak zaintzen ditu, dela formatu digitalean, dela paperean, eta lanak modu ordenatu, argi eta garbian aurkezten ditu.
            • Gizarte- eta komunikazio-arauak aplikatzen ditu: entzute aktiboa, txandaren zain egotea, besteen ideiak edo sentimenduak errespetatuz parte hartzea, solaskidearen mintzaldiari eta adeitasun-arau batzuei egokitzea.
            • Informazio garrantzitsua bilatzen, hautatzen eta antolatzen du (testuak, irudiak, ikonoak, mapak, planoak…), eta, ondoren, hura aztertzen du, ondorioak ateratzen ditu, eta ahoz zein idatziz komunikatzen du.
            • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzen ditu (Internet, blogak, sare sozialak…) informatzeko, lanak egiteko, komunikatzeko eta lankidetzan aritzeko.
            • Proiektu bat egiten du, bakarka zein taldean lan eginez, eta azken produktua aurkezten du, paperezko euskarria edo euskarri digitala baliatuz. Proiektua egiteko, informazioa bildu du askotariko iturrietan (iturri zuzenak, liburuak, Internet, bai eta izaera geografiko, sozial eta historikoko iturriak ere), zenbait baliabide erabiliz, eta esperientzia ahoz zein idatziz komunikatuz, irudiak eta testu idatziak oinarri hartuta.
            • Lankidetzarako eta talde-lanerako jarrerak hartzen ditu, besteen ideiak baloratzen ditu eta intuizioz, irekitasunez eta malgutasunez erreakzionatzen du.
            • Talde-lana planifikatzen du, taldeak koordinatzen ditu, erabakiak hartzen ditu, eta erantzukizunak onartzen ditu.
            • Egindako lanari buruz hausnartzen du, lan egiteko duen moduari buruzko ondorioak ateratzen ditu, eta ikasten jarraitzeko estrategiak garatzen ditu.
            • Haren jarrerak erakusten du badituela norbere buruarenganako konfiantza, sen kritikoa, ekimen pertsonala, jakin-mina, interesa, ikaskuntzarako sormena eta espiritu ekintzailea, zeinek aktibo bihurtzen baitute inguruko zirkunstantzien aurrean.
            • Ikasitako hiztegia zorroztasunez eta zehaztasunez baliatzen du landutako gaiari egokitutako terminologia erabiltzea eskatzen duten lanetan.
            • Erromatarren garaia identifikatzen du, badaki zein izan ziren garai horretako une garrantzitsuenak, eta aldi horretako ezaugarri politiko, sozial eta kultural esanguratsuenak adierazten ditu.
            • Erromanizazioaren herentzia kulturala identifikatzen eta balioesten du.
            • Mendea denbora historikoaren neurri-unitatetzat hartzen du, iraganeko gertaerak denboran eta espazioan kokatzen ditu, eta gertaeren iraupena, aldiberekotasuna eta haien arteko harremanak hautematen ditu.
            • Zenbaki erromatarrak identifikatzen ditu, horien inguruko ezagutzak aplikatzen ditu datak ulertzeko, eta zenbaki erromatarrok zenbaki-sistema gisa erabiltzen ditu.
            • Zoria tartean den joko-egoerak sortzen ditu.
            • Bi dimentsioko ekoizpenetako espazioa antolatzen du, oinarrizko zenbait kontzeptu erabiliz, hala nola konposizioa, oreka eta proportzioa.

            Ikaskuntza-ingurunea

            Ikaskuntza-ingurune bat sortzeko, gure taldeko ikasle guztiak banan-banan ezagutu behar ditugu. Lehenengo urratsa da jakitea zein indar eta ahulezia dituen ikasle bakoitzak, ikasteko modu nagusia zein duen, zer-nolako erantzun emozionala izaten duen eta gainerakoekin eta inguruarekin nola erlazionatzen den. Horretarako, tresna asko ditugu, baita bibliografia zabala ere.

            Ikasleak beren ikaskuntzaren eragile aktiboak dira, eta hori errazteko moduan antolatu behar da ikasgela. Ezinbestekoa da lankidetzaren bidez lortuko den erronka bat planteatzea.

            Aprender cooperandoCedec. Aprender cooperando (CC BY-SA)

            Ikasleek, ezinbestean, banakako prozesuak egin behar dituzte, baina ikaskuntza, funtsean, soziala da, eta beste batzuekiko interakzioa izatea dakar, izan gurasoekin, helduekin zein ikasgelatik kanpoko beste eragile batzuekin. Ez dezagun ahaztu bizitzan interakzio soziala dela pertsonalki eta profesionalki garatzeko modurik ohikoena.

            Jarduera horiek eta beste batzuk uztartuta, ikaskuntza kooperatiboko ibilbide bat eratu daiteke, hala nola Ikasgela kohesionatzeko 15 jarduera izenekoa.

            Guardar

            GuardarGuardar

            GuardarGuardar

            GuardarGuardar

            Guardar

            Ebaluazioa

            Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren agintea hartzea bada, funtsezkoa da beren aurrerapenak ahalik eta modu objektiboenean balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar dute beren ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko beren jarrerak ebaluatzeko, eta ikasgelarekiko edo taldearekiko eta irakasleekiko interakzioak ebaluatzeko.

            Analisiaren eta hausnarketaren errutinatik abiatuta, erabakiak hartzen ikasiko dute, beren aukerak doituko dituzte, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatuko dituzte... Azken batean, «ikasten ikasteko» gaitasuna garatuko dute.

            Questionsgeralt. Questions (CC0)

            Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere parte hartu behar dute ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.

            Nork ebaluatzen du?

            Alde batetik, ikasleen ebaluazio-estandarretan «ebaluatu» edo «erabaki» aditzak aipatzen direnez, ezinbestekoa da ikasleak bere burua ebaluatzea, taldea eta ikaskideak ebaluatzea eta irakaslea ebaluatzeko gai izatea.

            Beste alde batetik, irakasleak bere ikasleen heteroebaluazioa egin, eta, gainera, ikasleek bezala, bere burua ere ebaluatu behar du. Esteka honetan, «irakaslearen autoebaluazioa» egiteko txantiloi bat eskaintzen da, eta plangintzaz, garapenaz eta irakasleak egindakoaren emaitzaz hausnartzeko balio du. Kontrol-orria hiru unetan betetzea proposatzen da:

            • Sekuentzia planifikatzean.
            • Sekuentzia garatzean: analisia.
            • Amaitzean: ebaluazioa.

            Taula bat gehitzen da —esteka honetan dago eskuragarri—, ikasleek beren iritziak eman ditzaten eta ikasleen eta irakasleen arteko ebaluazioa egin dadin. 

            Ebaluazioa egiteko tresnak eskaintzen dira sekuentzia osoan.

            Nola ebaluatzen da?

            Egin beharreko zeregina nolakoa den, lortu beharreko lorpen-adierazleak nolakoak diren eta nolako maila kognitiboa garatzen duten ere adierazten digute estandarrek. Oso garrantzitsua da zer aditzek definitzen dituzten aintzat hartzea eta horrek zer esan nahi duen hausnartzea. 

            Ezagutu, aztertu, identifikatu... bezalako aditzekin izendatzen diren estandarrak Bloom-en taxonomiaren beheko mailan kokatzen dira, eta proba tradizionalen bidez neur daitezke. Hala ere, estandar gehienek maila kognitibo ertaineko edo handiagoko ekintzak barne hartzen dituzte, eta, horietarako, tresna egokiagoak beharko dira, hala nola errubrikak, kontrol-orriak, ikaskuntza-egunerokoa eta portfolioa, formatu, iturri eta testuinguru gehiagotako datuak biltzea eskatzen dutelako.

            Prozesuaren eta produktuaren balorazioa egitea jasotzen da planteatzen den ebaluazioan, baita norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa egitea ere. Horretarako, ezinbestekoa da zenbait teknika erabiltzea, hala nola behaketa zuzena, eztabaidak, elkarrizketak, dokumentazioa eta idatzizko edo ahozko proba objektiboak.

            Ebaluazioa eta kalifikazioa bereizi egin behar dira. Lehenak bigarrena egiteko datuak emango dizkigu. Irakasleei dagokie sekuentzian bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikatzea eta erabakiak hartzea. Jarraian, ebaluaziorako orientabideak eta tresnak aurkeztuko ditugu.

            Hezkuntza-porfolioa
            • Ikasleek beren ikaskuntza-prozesuaren gidari izan behar dute. Horretarako, norberaren hezkuntza-portafolioa erabiltzea proposatzen da. Portafolioan gordeko dira proiektu baterako edo ikasturte baterako ikaskuntza-helburu pertsonalak. Gainera, ikaslearen ikaskuntza-ebidentziak ere jasoko dira hor: bereziki harro sentiarazi duten lanak eta zirriborroak. Hausnarketa metakognitiboak ere jaso daitezke («Bi minutu pentsatzeko»); izan ere, ikasten ikasteko gaitasuna garatzen lagunduko diote.

              GuardarGuardar

              Guardar

              Guardar

              Guardar

              GuardarGuardarGuardar

              GuardarGuardarGuardar

              GuardarGuardar

              Denbora-banaketa

              Proposamen didaktiko hau hogeita bi eskola-saiotan garatzeko pentsatuta dago. Gaztelania, gizarte-zientziak, plastika eta tutoretza arloetako saioak erabiltzea proposatzen dugu.

              Jakina, denbora-banaketa hori gutxi gorabeherakoa da. Haiek aplikatzeko orduan, kontuan hartuko da proiektua zer sakontasunekin lantzen den, ikasleengan zein behar sortzen diren eta proiektua garatze aldera zenbait arlo nola integratzen diren.

              GuardarGuardar

              Material osagarria

              Ikaskuntza kooperatiboa
              • 9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo. Pere Pujolàs. Liburuaren laburpena da hau; material horren egileek egin dute. Taldeen kudeaketari, rolei, teknikei eta abarri buruzko informazioa eskaintzen digu.
              • Erreferentziazko egileetako batzuk dira:

                • Johnson & Johnson ("La evaluación en el aprendizaje cooperativo", SM argitaletxea, 2014)
                • Pere Pujolàs ("9 ideas claves. El aprendizaje cooperativo", Graó argitaletxea 2008)
                • David Durán ("Aprenseñar", Narcea argitaletxea, 2014).
              • Ikasgelako baliabideei buruz:

              Trebetasun emozionalak eta sozialak

              Lantalde bakoitzeko kideek beren interakzioak, harremanak eta emozioak kudeatzen ikas dezakete, irakasleen esku-hartze didaktikoaren laguntzaz. Esku-hartze didaktikoa zuzenean edo teknika hauen bidez egin daiteke:

              • 9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo liburuaren A eremurako jarduerak (talde-kohesioa).
              Adimen anizkoitzak

              Inteligencias múltiples y TIC. Nuria Alart.

              Errubrikak
              Pentsamendu errutinak
                • Aprender y enseñar a pensar". Carmen Gonzálezen aurkezpena; funtsezko ideiak laburtzen ditu modu entretenigarrian.

                • Herramientas para aprender a aprender. Ikasgelan planifikatzen eta hausnartzen ikasteko jarduerak eta teknikak (Ana Basterra Cossio).

                • Guía EduSapiens. Escuela Creativas, Fundación Telefónica. Rutinas y destrezas de pensamiento: 68. orrialdetik 119.era. Otras herramientas para pensar: 120. orrialdetik 131.era.

                Iturrien fidagarritasuna

                Eduteka weborriaren artikulua.

                Aintzinako Erromari buruzko baliabideak
                Gamifikazioa

                Baliabide orokorrak

                Erabilgarritasuna

                  Creado con eXeLearning (Ventana nueva)