Saltatu nabigazioa

Hala bazan edo ez bazan, hona hemen utzi zutena

Gizakiak bere existentziaren aztarnak utzi ditu Historiaurretik. «Aztarna» horiei behatuta eta haiek aztertuta, gizakien bizimodura eta pentsamoldera, hots, haien «historietara», hurbiltzea izango dugu, eta, horrela, hobeto ulertuko dugu geure historia.

Honezkero, ziur ohartuko ginela zer-nolako herentzia utzi zuten erromatarrek Europan. Mila urteko inperioaren ondoren, denok dugu haiengandik hartutako zerbait. Gainera, haien zibilizazioaren ebidentzia fisikoak daude leku askotan. Ezagutzen al dugu gure hiri edo herritik gertu dagoen erromatarren garaiko aztarnarik? Akueduktu bat bisitatu edo galtzada erromatar bat zapaldu al dugu inoiz?

Explorando ruinas
F. J. Pulido para Cedec. Explorando ruinas (CC BY-SA)

Sinestezina dirudi milaka urteren ondoren oraindik ere eraiki zituzten eraikuntzak gozatu ahal izateak! Zibilizazio erromatarra duela mende asko desagertu bazen ere, zibilizazio horrek —hirigintzan eta hizkuntzetan bereziki— izan zuen presentzia eta eragina gogorarazten dizkiguten zenbait aztarna aurkitu ditzakegu oraindik ere.

Sekuentziaren azken zati honetan, erromatarren garaiko arkitekturari eta hizkuntzari buruzko probak egingo ditugu. Proba horiek eginda, amaitutzat joko dugu edukia, eta joko-taula prestatzeari ekingo dugu. Dagoeneko imajina dezakegu nolakoa izan daitekeen, hau da, zer forma izango duen? Zehazki, hauxe egingo dugu gure proiektuaren atal honetan:

  • Erromatarren garaiko arkitekturako eraikinak ikertuko ditugu.
  • Latinismoekin eta zenbaki erromatarrekin jolastuko gara.
  • Sarrera bat idatziko dugu blogean.
  • Gure jokoaren laukiak egingo ditugu: ezagutza-, trebetasun- eta sari-laukiak.

Guardar

Guardar

Bat, bi eta hiru: argazkia!

Orain, errepara diezaiogun Antzinako Erromako arkitekturari, eraikin eta eraikuntzei nola esaten zieten eta zertarako erabiltzen ziren ikasteko.

Explorando ruinas
F. J. Pulido para CedeCc. Un, dos, tres, foto(CC BY-SA)

Zeregin honetan, gai honi buruz dakiguna berrikusiko dugu, eta gure dedukzio-gaitasuna baliatuko dugu. Gainera, gure jokorako oso erabilgarriak izango diren baliabideak (irudiak eta datuak) eskuratuko ditugu.

Zereginaren urratsak

I.urratsa. Elkarrekin ikertu

Hasteko, beste monumentu batzuen artean aztarna erromatarrak dituen hiririk ezagutzen dugun edo bisitatu dugun komenta dezakegu talde handian. Gure esperientzien kontakizuna borobiltzeko, Interneten aurkitutako informazio osagarria erabil dezakegu.

Ondoren, komeni da jarraian ageri diren azalpen-bideoetako batzuk ikustea, eraikin horiei buruzko datu zehatzagoak izateko.

    II.urratsa. Ondorioztatu eta eztabaidatu

    Orain, gure logika- eta mimika-trebetasunak probatu ditzakegu. Nor bere gorputza erabiliz, Bat, bi eta hiru: argazkia!-ren aurkezpenean (odp eta pdf) ageri diren elementuak antzezten saiatu beharko dugu.

    Lehenik eta behin, taldeka banatu beharko dugu, eta egokitu zaizkigun hitzak lokalizatu beharko ditugu (3. diapositiba). Ondoren, letrak ordenatuko ditugu, zein monumentu edo eraikuntza erromatar den jakiteko. Gero, dagozkion informazioa eta irudiak bilatuko ditugu. Amaitzeko, monumentu horiek gorputzarekin nola antzeztu adostuko dugu, eta argazki bat egingo dugu.

    Irudi horiek ezagutza-proba baten parte izango dira, edo trebetasun-probetarako ere balio dezakete (hitzak ordenan jartzea eta eraikuntzaren marrazkia egitea).

    GuardarGuardar

    GuardarGuardar

    GuardarGuardar

    GuardarGuardar

    GuardarGuardarGuardar

    GuardarGuardar

    GuardarGuardar

    Latinez esaten dugu

    Zer hizkuntzatan aritzen ziren erromatarrak? Ulertuko al genieke orain gure ikastetxean agertuko balira?

    Erromatar Inperioaren gainbehera hasi zenean, inperioak mendean izandako lurraldeak beste era batera banatu ziren. Antzeko zerbait gertatu zen inperioaren hizkuntzarekin, latinarekin, alegia. Pixkanaka-pixkanaka, latinetik hizkuntza berriak sortzen hasi ziren (frantsesa, galiziera, italiera, errumaniera, katalana...). Latinetik eratorritako hizkuntza horiei hizkuntza erromaniko esaten diegu.

    Latinak komunikazio-hizkuntza izateari utzi arren, haren presentziari eutsi zion zenbait hitz eta esamoldetan; hitz eta esamolde horiei latinismo deritze.

    Latina gure hizkuntzetan

    Beraz, ezagutzen eta erabiltzen ditugun hizkuntza gehienak latinetik datoz. Bai interesgarria! Izan ere, gure hizkuntzetan latinezko zenbait termino ageri dira, latinismo izenekoak. Eta ez hori bakarrik. Erromatarrek erabilitako zenbakiak ere datetan (mendeak, esaterako), kaleen izenetan edo zerrendetan ageri dira.

    Explorando ruinas
    F. J. Pulido para Cedec. El latín en nuestros idiomas (CC BY-SA)

    Ondorengo jarduerei esker, oraindik ere gure bizitzetan dauden latinismo eta zenbaki erromatarren berri izango dugu.

    Jarduerak

    Latinismoak

    Gogoan al duzu zer diren latinismoak? Baten bat ezagutzen al duzu? Ezetz uste baduzu ere, jarduera honetan ikusiko duzu bat baino gehiago entzun eta erabili izan duzula.

    Gure dedukzio-gaitasuna probatzeko, Latinez esaten dugu galdera-sortari erantzun diezaiokegu.

    Zer moduzko dedukzio-gaitasuna dugu? Aurreko jarduera adibidetzat hartuta, latinismo gehiago praktikatuko ditugu. Binaka jarrita, proposamen bat egingo dugu, latinismo bakoitzaren esanahiari eta erabilerari buruzko hiru erantzun posible emanez. Latinismoen proba txantiloia erabiliko dugu (odt eta pdf).

    Taulako beste probetako bat osatu dugu! Gainera, sari-laukiak markatzeko erabiliko ditugun latinismoak aukeratuko ditugu.

    Eta zenbaki erromatarrak?

    Ohartu gara entzuten ditugun esamolde asko latinez daudela, baina beste datu interesgarri bat ere ezagutzen dugu: erromatarren garaian zenbakiak nola idazten ziren. Gure jokoaren laukiak zenbakitzeko erabil ditzakegu. Horretarako, nola adierazten diren berrikustea komeni zaigu.

    Esteka hauetan, zenbakiak «erromatar erara» idaztera jolastu gaitezke.

    Zenbaki erromatar horien zerrenda gure taldearen karpetan gordetzea komeni da.

    Gehiago ikasi eta zenbaki erromatarrekin jolastu nahi? Hona hemen zenbait baliabide eskuragarri dituzten esteka bat:

    Roman numbers

    GuardarGuardar

    GuardarGuardar

    Guardar

    GuardarGuardar

    Guardar

    GuardarGuardar

    GuardarGuardar

    Romanae litterae: Erromari buruzko kronika blogean

    Oraingo honetan, ikertu ditugun eraikin erromatarrei buruzko sarrera bat idatz dezakegu blogean, eta eraikin horien benetako itxura eta horiek gorputzarekin nola adierazi jaso. Eraikinen izenak eta funtzioak gehituko ditugu. Artikulua osatzeko, informazio-estekaren bat jar dezakegu.

    Gainera, sarrera horretan bertan jolas bat proposa dezakegu; esaterako, latinismo batzuek zer esan nahi duten galdetu dezakegu. Blogeko sarreran iruzkinak idatziz erantzuteko eskatuko diegu irakurleei.

    Gure jokoa: taulako laukiak

    Trebetasun-proben laukiak

    Hona hemen probetan erabiltzeko zenbait ideia:

    • «Bat, bi eta hiru: argazkia!» jarduerako hitzak erabiliz, 12 txartel presta ditzakegu. Letrak desordenatuta ageriko dira, eta jokalariak ordenan jarri beharko ditu. Ondoren, kasuan kasuko eraikina marraztu beharko du.
    • Beste aukera bat da egindako argazkiak erabiltzea txartelak ilustratzeko. Kasu horretan, jokalariak irudian ageri den eraikuntza zein den asmatu eta hura marraztu beharko du.
    • Zenbaki erromatarrak idazten ikasi dugunez, eragiketa matematiko errazak ebaztera jolastea proposatzen duten txartelak egin ditzakegu.

    Ezagutza-proben laukiak

    • Txartel batzuetan «Latina gure hizkuntzetan» jarduerako latinezko esaldiak idatzita, beste proba bat izango dugu. Jokalariak latinismoak zer esan nahi duen asmatu beharko du.

    Proba horiek «Hala bazan edo ez bazan, hona hemen utzi zutena» karpetan gordeko ditugu.

    Sari-laukiak

    • Hiru latinismo aukeratuko ditugu sari-laukiak markatzeko.

    Bi minutu... pentsatzeko

    Orain arte egin duguna berrikusteko eta ikasi dugunaz jabetzeko unea da. Baita konpondu behar izan ditugun arazoak aztertzekoa ere.

    Rómulo y Remo
    F. J. Pulido para Cedec. Dos minutos para pensar (CC BY-SA)

    Sekuentzia amaitzear gaude, eta gure Hausnarketa-egunerokoko laugarren sarrera da hau. Atal honen izenburua idatziko dugu: «Hala bazan edo ez bazan, hona hemen utzi zutena». Ekar dezagun gogora laugarren zati honetan gaur egun hiri askotan irauten duen erromatarren garaiko monumentu-ondarearen berri izan dugula. Gainera, jakin dugu Erromatar Inperioaren hizkuntza, zeinaren bilakaeraren ondorioz beste hizkuntza asko sortu baitziren, «bizirik» dirauela latinismoetan. Azkenik, zenbakiak notazio erromatarrean nola adierazi ikasi dugu.

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)