Saltatu nabigazioa

Erromak historia luzea du

Zer iruditu zaizu Erromaren jatorriari buruzko kondaira? Zure ustez, baliteke hori horrela gertatu izana?

Egin dezagun aurrera. Izan ere, Erromari buruzko gure jokoan ez gara haren jatorriaz bakarrik arituko, ezta? Hobeto ezagutu nahi dugu haren historia, nola antolatzen ziren, nola bizi eta nola hiltzen ziren eta abar.

General romano
F. J. Pulido para Cedec. General romano (CC BY-SA)

Hurrengo ataletan, haren historiaren alderdi garrantzitsu bat aztertuko dugu, eta, horrez gain, jokorako zenbait elementu eskuratuko ditugu. Zehazki, proiektuaren zati honetan, hauxe egingo dugu:

  • Erromako historiari buruzko ideografiak egingo ditugu.
  • Haren hedapenaren mapa eta denbora-lerroa egingo ditugu.
  • Sarrera bat idatziko dugu gure blogean.
  • Enperadoreei buruzko informazioa hautatu eta sailkatu egingo dugu.
  • Jokoaren laukiak prestatuko ditugu, bai zigor-laukiak, bai ezagutza-probenak.

Guardar

Guardar

Hamar mendeko historia

Antzinako Erromaren historia K.a. VIII. mendean hasi zen. eta K.o. V. mendean amaitu. Hamar mende horietan, Erroma, hasieran artzainen egonleku txiki bat bazen ere, Europako, Afrikako eta Asiako zenbait lurralde gobernatzen zituen hiri bilakatu zen.

Datak, letrak eta mapak

Antzinako Erromak ia mila urtez iraun zuen, eta aldi hori hiru etapatan banatzen da. Etapa horietako bakoitzean erabili zen gobernu motaren arabera egiten da banaketa hori.

Lehen etapan, monarkia izan zen gobernu mota. Hiru mende geroago, errepublika ezarri zen, eta K.a. I. mendearen amaieran, hirugarren etapa hasi zen, inperioa, alegia.

Rómulo y Remo
F. J. Pulido para Cedec. Letras y fechas (CC BY-SA)

Zure ustez, zer esan nahi dute hitz horiek? Jasotako informazioa ulertzeko, hitz horien esanahia zehatz-mehatz ezagutu behar da. Horixe izango da hurrengo jardueren helburua. Informazio-iturri gisa, Erromaren hedapena (ArteHistoria) esteka erabil dezakegu.

Jarduerak

Sortu ideografiak

Hiru taldetan banatuta (A, B eta C), egokitu zaizkigun hitzen esanahia bilatuko dugu, eta hitz bakoitzerako ideografia bana sortuko dugu. Ideografiak landutako hitzak ikasten lagunduko digu.

Lehenik eta behin, hitzak idatziko ditugu letra argiz eta handiz, eta, ondoren, hitz bakoitza haren esanahia eta ortografia egokia hobeto ulertzen lagunduko digun irudi batekin erlazionatuko dugu. Hona hemen adibide bat.

Zeregin hau Ideografiak txantiloian egingo dugu. (odt eta pdf).

Erromako mapa

Ondoren, lantalde beretan banatuta gaudela, esleitu dizkiguten mendeetan Erromak zuen hedapen geografikoaren berri ematen duen mapa bat gehituko dugu, baita azalpen labur bat ere. Zeregin honetarako, hedapen-mapen txantiloia erabiliko dugu. (odt eta pdf) 

Jarduera hau amaitzeko, egindako lanaren berri emango diogu elkarri. Horretarako, denbora-lerro bat egingo dugu.(odt eta pdf)). Ideografiak eta mapak dagokien etaparen arabera sailkatuko ditugu, euskarri digitala edo ikasgelako hormaren gainean jarritako paper jarraitua erabiliz, eta behar diren azalpenak emango ditugu, ondo uler daitezen.

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Romanae litterae: laburbildu blogean

Blogean sarrera berri bat idatziko dugu, eta aztertutako historiaren etapak laburbilduko ditugu, banan-banan, etapa bakoitzeko bi ideia erabiliz.

Enperadore artean

Ikasi dugunez, inperioaren garaian Erroma eta haren lurraldeak gobernatzeko aginpide gorena zuen pertsona zen enperadorea. Lau mendez baino gehiagoz enperadore asko egon ziren. Batzuk ondo gobernatu zutelako dira ospetsuak; beste batzuk, berriz, beren gehiegikeriengatik eta akatsengatik.

Rómulo y Remo
F. J. Pulido para Cedec. Entre emperadores (CC BY-SA)

Lau lantalde antolatuko ditugu, eta esleitu dizkiguten enperadoreei buruzko informazioa bilatuko dugu, gobernuan egin zituzten urteetatik hasita, eta, ondoren, egin zutena aintzat hartuta, honela sailkatuko ditugu: positiboak (bizikidetza eta bizi-kalitatea bultzatzeko interesa agerian uzten duten ekintzak azaldu) edo negatiboak (kudeaketa politiko eta sozial txarra agerian uzten duten ekintzak edo erabakiak azaldu). Datuok Enperadoreak eta haien inperioa txantiloian jasoko ditugu (odt eta pdf).

Jarduera hau amaitzeko, egindako lanaren berri emango diogu elkarri. Gainera, talde bakoitzak gainerako taldeek aztertu dituzten enperadoreei buruzko datuak jasoko ditu.

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Guardar

Guardar

Gure jokoa: taulako laukiak

Zigor-laukiak

Behin enperadore erromatarren gobernatzeko modua ezagututa, taldekideen iritziz ekintza negatibo bereziki odoltsu edo bidegabeak egin zituzten lau enperadore hauta ditzakegu. Haien aurpegiak jarriko ditugu jokoaren lau laukitan, eta horietan erortzen denari «zigorra» edo penalizazioa ezarriko zaio.

Ezagutza-proben laukiak

Ideografien bidez irudikatu ditugun hitzak baliagarriak izango zaizkigu ezagutza-probetarako txartelak egiteko. Hona hemen ideia batzuk:

  • Idatzi definizioa txartelean, eta jokalariak hitza asmatu beharko du.
  • Deskribatu egoera ekonomikoa, politikoa eta soziala, eta jokalariak erromatarren zein garairi dagokion asmatu beharko du (monarkia, errepublika edo inperioa).

Prest ditugu taulako proba gehiago!

Proba horiek «Erromak historia luzea du» karpetan gordeko ditugu.

Bi minutu... pentsatzeko

Orain arte egin duguna berrikusteko eta ikasi dugunaz jabetzeko unea da. Baita konpondu behar izan ditugun arazoak aztertzekoa ere.

Rómulo y Remo
F. J. Pulido para Cedec. Dos minutos para pensar (CC BY-SA)

Gure Hausnarketa-egunerokoko bigarren sarrera honek «Erromak historia luzea du» atalaren izenburu bera izango du. Gogora dezagun bigarren zati honetan Erromatar Inperioaren historia luzea ezagutu dugula, bai eta historia horretan zehar izandako gobernu motak ere. Gainera, enperadore erromatarren bizitza eta ekintzak ikertu ditugu (batzuk oso positiboak; beste batzuk, berriz, oso negatiboak).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)