Saltatu nabigazioa

Kondairazko jatorria

Taldeak antolatu al ditugu dagoeneko? Are gehiago, sortu al dugu logotipo bat gure taldearen irudi izateko? Talde-irudi horrek erromatarren munduarekin izan dezake zerikusia, edo, akaso, mundu horren jatorriarekin.

Zibilizazio guztiek sortu izan dituzte kontakizun mitologiko jakin batzuk, eta, horien bidez azalpena ematen zaio beldurtzen gaituen, harritzen gaituen edo axola digun guztiari. Inguruan dugun guztia —ilunsenti eder batetik hasi eta lurrikara baten ondorio suntsitzaileenetaraino— ulertzeko beharraren eraginez sortzen dira kontakizunok. Era berean, hiri batzuen jatorri berezia azaltzeko ere kontakizunak asmatu zituen gizakiak. Erromaren jatorriaren berri emateko, adibidez, gizakien eta jainkoen arteko harremanak oinarritzat hartuta, jeloskortasunez, maitasunez eta heriotzaz betetako kondaira sortu zen.

Rómulo y Remo
F. J. Pulido para Cedec. Rómulo y Remo (CC BY-SA)

Atal honetan, Erromaren jatorriari buruzko probak sortuko ditugu gure mahai-jokorako. Horretarako:

  • Erromaren jatorriari buruz ikertuko dugu.
  • Iturriak aztertzen eta fidagarriak diren ala ez bereizten ikasiko dugu.
  • Sarrera bat idatziko dugu gure blogean.
  • Eta ezagutza-probak egingo ditugu gure mahai-jokorako.

Guardar

Talde-lana antolatzea

Erromari buruzko gure proiektuak ikerketa eta informazio asko lortzeko aukera emango digu. Webgunean bilaketak egin eta testu, irudi, audio edo bideo formatuko datuak bildu ahal izango ditugu.

Hasi baino lehen lortuko dugun informazio guztia nola gorde dugun pentsatu eta adostu egin beharko dugu. Agian, proiektu honen bloga ireki nahi izango dugu edo ikasgelako blogean sarrerak idaztea nahiago izango dugu. Hau da, gure lanaren antolaketaren inguruan erabakiak hartu beharko ditugu.

»Talde-lanak nola antolatu

Zereginak antolatzeko taula bat erabil dezakegu. 

Taula-ereduaren kopia bat (formatu editagarrian, odt eta pdf) erabiliko dugu  edo guk geuk egingo dugu bat A2 paper batean, taula bat talde bakoitzeko edo bakarra klase guztiarentzat. Ohar itsasgarriak erabiliko ditugu zereginak biltzeko eta lehen zutabean joango gara jartzen.

Gure taldeko kideei zereginak esleitu ondoren, “esleitutakoak” zutabean jarriko ditugu eta eginda daudenean, “amaitutakoak” zutabera eramango ditugu. Zereginen bat ezin bada egin edo hura egiteko materialik ez badaukagu, “eragotziak” zutabean jarriko ditugu. Irakasleak esango digu Kanban metodoa izena duen sistema hau nola erabili. 

»Nola gorde, partekatu eta aztertu informazioa

Dokumentuak, lanak, etab. antolatzeko modu asko dago. Taldeko karpeta bat presta dezakegu kartulina batzuekin, azala egingo diogu eta hor sartuko ditugu taldeko material guztiak.

Ikastetxean Google apps-en kontua badaukagu edo klasean gmail kontu bat badaukagu, ”taldeko karpeta digital” bat presta dezakegu. Aukera horrek abantaila asko ditu arrazoi hauengatik:

  • Taldekide guztiak sar gaitezke karpetan, baita ikasgelan ez gaudenean ere.

  • Zeregin baterako prestatzen ari garen dokumentuak batera ireki ditzakegu, eta elkarlanean landu.

  • Tresna digitalak erabiltzen ikasiko dugu.

  • Irakasleek gure aurrerapenak ikusi ahal izango dituzte eta iradokizunak egin edo laguntza eman.

Talde bakoitzak bere karpeta irekiko du. Horren barruan, beste karpeta bat irekiko dugu zeregin bakoitzerako eta barruan gordeko ditugu lanerako txantiloien kopiak edo sortu ditugun dokumentuak. Komeni da karpetak eta dokumentuak irakaslearekin eta taldekide bakoitzarekin partekatzea.

Sekuentzian estekatutako txantiloiak ireki ahal izateko, gmail kontu baten barruan egon behar dugu, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartuta eduki behar ditugu. Txantiloia aurrean dugula, “fitxategian” sakatuko dugu eta gero “kopia bat egin”. Orain, dokumentu horretan idatzi eta gure taldeko karpetan gorde dezakegu.

Sekuentzia honetan ikertu eta informazio asko eskuratuko dugu. Web-orrian bilaketak egingo ditugu eta datuak bildu testu-, irudi-, audio- edo bideo-formatuetan. Informazioa fidagarria den jakiteko, Iturri fidagarrien eredu hau erabil dezakegu (odt eta pdf)

»Nola hedatu sarean

Irakaslearen oharrak jarraituta, blog bat irekiko dugu sekuentzia honetako produktuak hedatzeko. Gelako bloga badaukagu lehendik, ez dugu berri bat sortuko. Gure talde-lanak formatu digitalean daudenez, oso erraz estekatuko edo txertatuko ditugu blog-sarreretan. Horrela, mundu guztiak ikusi ahal izango du ikasten ari garena eta iritzia eman ere gure blogeko iruzkinen atalean!

Blog batean sarrerak egiteko errubrika (odt eta pdfizango da sarrera bakoitza idazteko izango dugun erreferentzia. Deskargatu eta gure ekipoko dokumentuen artean eduki ahal izango dugu eskura.

Bloga idazteko gomendioak

Blog batean edo beste edozein leku publikotan idazteak agerian uzten gaitu, besteen “begien bistan” uzten gaitu, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko arau batzuk betetzea:

Orientabide horiek gure blogaren irudi onari eusten lagunduko digute baita gure lana ezagutarazten ere.

GuardarGuardar

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Ab initio

Hasieratik: «ab initio». Hori zen Tito Livio idazlearen asmoa, Erromaren historia kontatzea, hiria sortu zenetik aurrera, K.a. VIII. mendetik aurrera, alegia. Horretarako, Romulo eta Remoren kondaira erabili zuen.

Ikus dezagun Erromaren jatorriaren berri ematen duen bideo bat. Ikuspegi... historikoa edo kondairazkoa erabiltzen da? Hasi aurretik, eta aurreko ataleko argibideei jarraituz, lantalde bakoitzak «Kondairazko jatorria» karpeta sortuko du Driven, eta taldekideekin partekatuko du. Han, zeregin honetan bilduko dugun informazioa gordeko dugu.

Ab initio
F. J. Pulido para Cedec. Ab initio (CC BY-SA)

Gure zereginak

Ikasi bideoa ikusita

Antolatzaile grafiko hau erabil dezakegu «ikusten duguna», «pentsatzen duguna» eta geure buruari egiten dizkiogun «galderak» jasotzeko. Banaka egingo dugu, eta ondoren, taldearekin partekatuko dugu (odt eta pdf). Talde bakoitzeko bozeramaileak atal guztiak azalduko dizkie ikaskideei, eta, denon artean, zalantzak argituko ditugu, eta «gertakaria ala kondaira al da?» galderari zer erantzun eman dakiokeen eztabaidatuko dugu.

Halaber, web-tresnak erabil ditzakegu informazioa biltzeko. Pinterestek aukera ematen digu irudiak, web-orriak, bideoak eta abar oso modu bisualean gordetzeko. Gainera, aurkitutako baliabideak komenta ditzakegu, gero errazago erabili ahal izateko. Horrez gain, bada beste tresna oso erabilgarri bat ere, Padlet izenekoa. Kasu honetan, taula bat izango dugu, seguru asko ikasgelako hormaren batean izango duguna bezalakoa, eta han «eseki»ko dugu aurkitutakoa. Bi kasuetan, sortu dugun taula edo «horma» taldekideekin parteka dezakegu, eta aurkitzen dugun informazio guztia han bildu.

Bilatu informazioa

Zer iruditu zaizu bideoa? Ziurrenik, Romulo eta Remoren kondairari buruzko zerbait entzunda edo irakurrita izango genuen. Izenak ahaztuta izango zenituen beharbada, baina agian zerbait gogoratuko duzu biki horiei jaio eta berehala gertatu zitzaienari buruz. Baliteke informazioa bilatzeko unea izatea, kondaira osoa berreskuratzeko.

Erromaren jatorriari buruzko galdera-sorta erabil dezakegu, gure informazio-bilaketa baliagarria izan dadin. Lehenik eta behin, galderei erantzuteko datu egokiak bilatu beharko ditugu. Ondoren, talde bakoitzak aldez aurretik adostu duen erantzunaz beteko du formularioa. Azkenik, emaitzak ikaskideen aurrean agertuko dira, eta talde bakoitzeko bozeramaileak erantzuna azalduko du, eta erabilitako informazio-iturriaren berri emango du.

Talde guztiak bat al datoz erantzunetan? Web-orri berberak kontsultatu al dituzte? Aurkitutako informazioa egiazkoa al da?

Aztertu gure iturriak

Askotan, bideoetara, web-orrietara edo blogetara jotzen dugu, datuak edo informazioa bilatzeko. Gure ustez, aurkitzen dugun guztia fidagarria al da? Hau da, informazioa egiazkoa al da edo baliteke zehatza ez izatea? Nola bereiz ditzakegu iturri egokiak eta desegokiak?

Iturriaren kalitatearen berri izateko, iturriak ebaluatzeko kontrol-zerrenda hau erabil dezakegu. (odt eta pdf)

Oso garrantzitsua da informazio-iturri fidagarriak zein diren antzematen ikastea. Romulo eta Remori buruzko ikerketarako iturri fidagarriak aurkitzerik lortu ez badugu, hona hemen zenbait aukera:

Bideo formatuan:

Testu formatuan (ingelesez):

GuardarGuardar

Romanae litterae: idatzi blogean

Erromari buruzko kondaira interesgarri bat aurkitu dugu. Ezagutzen al dugu beste kondairarik? Lurralde bakoitzak bereak ditu. Ziur asko, greziar kondaira batzuen berri izango dugu, hala nola Hektor eta Akiles protagonista dituenaren berri.

Ba al dago gure hiriari buruzko kondairarik? Kondaira fantastiko mitologiko bat asmatuko dugu, gure hiria nola sortu zen azaltzeko. Proiektuaren gure bloga inauguratzeko erabil dezakegu. Romanae litterae izena jar diezaiokegu blogari; izan ere, erromatarren mundura egin dugun bidaiaren kontakizuna jasoko dugu han.

Prestatu sarrera

 

Binaka

Lehenik eta behin, taldekideak bikoteka banatuko gara, kontakizuna elkarrekin pentsatu eta idatziko dugu-eta. Ondoren, pertsonaia batzuk asmatuko ditugu, izena jarriko diegu, eta kontakizuna erromatarren garaian girotuko dugu. Hirugarrenik, historiaren zirriborro bat egingo dugu; hiru atal izango ditu: hasiera, korapiloa eta amaiera. Azkenik, testua berrirakurriko dugu, eta egiaztatuko dugu ulergarria dela, eta puntuazio-markak, paragrafokako banaketa, ortografia eta abar kontuan hartu ditugula. Testua planifikatzen ari garela alderdi garrantzitsurik ahaztu ez dezagun, testu bat idazteko eta berrikusteko kontrol-zerrenda erabil dezakegu (odt eta pdf).

Blogera!

Falta zaigun bakarra gure kondairarekin zerikusia duen irudi bat aurkitzea edo sortzea da. Bi elementuok gure blogeko sarrera batean txertatuko ditugu.

Bideo-bilduma honetan, kondaira ospetsu batzuk ikus ditzakegu.

Kontakizun fantastikoa egin ordez, beste aukera bat da Romulo eta Remoren kondairaren laburpena egitea eta blogean txertatzea

«Antolatu lana» atalean, blog batean sarrerak idazteko errubrika dugu (odt eta pdf); sarrera idazten ari garela nahiz amaitzen dugunean erabiliko dugu, ebaluatzeko.

Quadrifariam

Atal hau izendatzen duen hitzak aho-korapiloa dirudi, baina ez da hala. Quadrifariam ez da beldurrezko film baten izenburua ere. Quadrifariam latinezko hitz bat da, quattuor zenbakitik eratorria. Hitzez hitz itzultzen saiatuko bagina, «lau zatitan» edo «lau modutan» eman genezake. Behin esanahia argituta, jarraian azaltzen den zereginarekin zer zerikusi duen ulertzeko gai izango gara.

Romulo eta Remoren kondairarekin lotutako lau irudi hautatu ditugu. Gure lana hauxe da: lau irudi horiek aztertzea, eta gure jokoan erabiltzea, ezagutza-proba bihurtuta.

Zereginaren urratsak

Quadrifariam-en aurkezpenaren (odp eta pdf) lau diapositibetan Romulo eta Remoren kondairaren eszena bana ageri da. 4 lantaldetan banatuko gara. Taldeek launa proba prestatuko dituzte, 7. diapositibak adierazten duenarekin bat.

Proba horiek 6. diapositiban daude azalduta, eta honako hauek dira:

  • Hiru galdera prestatzea, egunkariko albiste baten izenburu gisa: Zer? Nork? Non? Noiz? Nola? Eta zergatik?
  • Idatzi 3 esaldi egokitu zaigun irudiari lotuta; horietako batek, gutxienez, faltsua izan behar du.
  • Idatzi 3 gertakari, ordena kronologikoan.
  • Idatzi irudiarekin lotutako pertsonaia batek esan litzakeen 3 esaldi.

Zeregin honetarako, informazioa bilatu behar dugu. Aurreko jarduera kontuan hartuta, iturri fidagarriak erabiliko ditugu.

Guardar

Guardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

GuardarGuardar

Gure jokoa: lehenengo proba

Sortu ditugun probak Quadrifariam ezagutza-proban (odt y en pdf) jasoko ditugu, eta, ondoren, ikasgelaren karpetan gordeko ditugu, Kondairazko jatorria atalean.


Lehenengo ezagutza-proba prest dago! Jokoaren proba-txarteletan, «Quadrifariam» zereginean bildu ditugun Romulo eta Remori buruzko galderak erabiliko ditugu.

Bi minutu pentsatzeko

Sekuentzia didaktikoan iraun bitartean egindako lana berrikusteko tresna gure Gogoeta-egunerokoa izango da. Ikasgelaren koadernoan idatz genezake, edo Google Driven, edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Atal bakoitza amaitzean, Hausnarketa-egunerokoko sarrera berri bat idatziko dugu, izenburu bat jarriko diogu eta gure pentsamenduak idatziko ditugu. Hitz solteak soilik ere idatz ditzakegu, edota marrazkiren bat egin, zer adierazi nahi dugun.

Rómulo y Remo
F. J. Pulido para Cedec. Dos minutos para pensar (CC BY-SA)

Orain, gure Hausnarketa-egunerokoko lehenengo sarrera idazten hasiko gara. Atal honen izenburu bera izango du: «Kondairazko jatorria». Gogora dezagun lehen zati honetan Erromaren sorreraren kondairaren berri izan dugula eta informazioa bilatzeko erabiltzen ditugun web-orrien fidagarritasuna aztertu dugula. Gainera, taldeak antolatu ditugu, eta baliteke Google Driven karpeta partekatuak sortu izana ere. Azkenik, gure hiriaren jatorriari buruzko kontakizun mitologiko baten inguruko sarrera bat idatzi dugu blogean.

GuardarGuardar

Guardar

GuardarGuardar

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)