Saltatu nabigazioa

- Gida didaktikoa -

Proiektuaren canvas-a

Proiektuaren canvas-a

EDIA proiektua Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleei zuzenduta dago. Diziplina anitzekoa denez, ikasketa-eremu bat baino gehiago lantzen ditu. 

GPSa sekuentzia didaktikoaren edukiek Lehen Hezkuntzan Matematika, Arte Hezkuntza, Gizarte Zientziak eta Hizkuntza arloetarako ezarrita dagoen curriculuma garatzen dute, bai eta Bloom-en hezkuntza-helburuak ere, alegia, Bloom-en taxonomia, aro digitalera eguneratuta.

Plangintza didaktikoa

HEZKUNTZA-HELBURUA

Sekuentzia hau espazio- eta denbora-orientazioaren ikaskuntzan oinarritzen da.

Ingurune hurbilenaren ezagutzatik abiatuta, ikasleek ibilbideak irudikatzeko tresnak erabiltzeko trebetasunak eskuratzea lortu nahi da: planoak eta mapak irakurtzeko eta ingurune hurbileneko leku baten GPS koordenatuak ezartzeko, esaterako. Gainera, informazioa bilatu eta hautatzeko, Gmapsekin mapak egiteko eta planoen bidez orientatzeko lanak ere egingo dira, beste trebetasun batzuk ere garatzeko. 

Claves para la planificación
Cedec. Plangintzarako gakoak (CC BY-SA)

Hezkuntza-baliabide ireki honen diseinuan, konpetentzia digitalaren bi maila hartu dira kontuan: irakasleena eta ikasleena.

Proposatutako zeregin guztiak tresna eta baliabide digitalak edo bestelakoak erabiliz gauzatu daitezke (ikasgelako koadernoa, horma-irudiak…). Tresna digitalak zenbateraino erabili ikasgelako errealitatearen arabera erabakiko dugu, kontuan hartuta ikasleen eta irakasleen erabilera- eta trebetasun-maila eta eskura dauden baliabide material eta teknikoak.

Jarraian, sekuentzia didaktikoaren egiturari eta zereginei buruzko informazio guztia agertzen da.

Curriculumaren plangintza

HELBURUAK

  • Gizarte- eta kultura-jarduerak ulertzea, eta ahoz zein idatziz behar bezala adieraztea.
  • Hizkuntza erabiltzea gizarte- eta kultura-jardueretan behar bezala erlazionatzeko eta adierazteko, errespetuzko eta lankidetzarako jarrera hartuz, norberaren sentimendu eta ideiez jabetzeko eta norberaren jokabidea kontrolatzeko.
  • Hizkuntza modu eraginkorrean erabiltzea eskola-jardueran, bai informazioa bilatzeko, biltzeko eta prozesatzeko, bai esparru akademikoko testuak idazteko.
  • Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu nagusiak identifikatzea, horien antolamendua, ezaugarriak eta elkarreraginak aztertuz, eta aurrera eginez gero eta konplexuagoak diren espazio-eremuen ezagueran.
  • Natura-, gizarte- eta kultura-inguruneko gertaerak, kontzeptuak eta prozesuak interpretatzea, adieraztea eta irudikatzea, zenbaki-kodeen, kode grafikoen, kode kartografikoen eta bestelakoen bidez.
  • Buru-kalkuluko eta neurketako tresna eta estrategia pertsonalak landu eta erabiltzea, baita orientazio espazialeko prozedurak ere, arazoak ebazteko testuinguruetan.
  • Talde-jardueretan parte hartzea, arduraz, gogo onez eta elkartasunez jokatuta, eta funtzionamendu demokratikoaren oinarrizko printzipioak errespetatuz.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa lortzeko, ikasteko eta ezagutzak partekatzeko, eta aintzat hartzea lagungarri direla pertsona guztien bizi-baldintzak hobetzeko.

EDUKIAK

  • Ahozko eta idatzizko testuak ulertzea eta sortzea, ikasteko, informatzeko zein komunikatzeko, bai helburu didaktikoarekin sortutakoak, bai eguneroko erabilerakoak (jarraibideak, azalpenak, deskribapenak, argudioak…), bai informalak (berdinen arteko eta lantaldeko elkarrizketak), bai formaltasun-maila handiagokoak (elkarrizketak, ikasgelan egindako aurkezpenak…).
  • Komunikazio-trukerako estrategiak eta arauak: parte-hartzea; azalpen argia ematea; diskurtsoa antolatzea; entzutea; hitz egiteko txanda errespetatzea; moderatzailearen eginkizuna aintzat hartzea; intonazio egokia erabiltzea, besteen sentimenduak, esperientziak, ideiak, iritziak eta ezagutzak errespetatzea. Ahozko iruzkina eta iritzi pertsonala.
  • Esparru akademikoko testuak idaztea, informazioa lortzeko, antolatzeko eta komunikatzeko (azalpenak, argudioak, jarraibideak, narrazioak…).
  • Hitzezko eta hitzik gabeko lengoaia erabiliz, testuak sortzea, informatzea helburu izanik.
  • Testuak sortzeko arauak eta estrategiak: plangintza, berrikuspena eta hobekuntza.
  • Lankidetzarako gogoa eta errespetuzko jarrera izatea besteren batekin ikasteko garaian.
  • Taldearen kohesioa eta lankidetza sustatzeko estrategia egokiak erabiltzea.
  • Zereginak planifikatzea eta kudeatzea, helburuak lortzeko asmoz. Ekimen sortzailea.
  • Lurraren irudikapena. Espazioan orientatzea.
  • Kartografia, planoak eta mapak. Eskalak.
  • Natura-, gizarte- eta kultura-ingurunearen elementu bereizgarrienak identifikatzea.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, bai informazioa bilatu eta hautatzeko, prozesuak simulatzeko eta ondorioak aurkezteko, bai produktu bat sortzeko.

    Ikaskuntza-ingurunea

    Lankidetzan eta interakzioan oinarritutako sekuentzia bat garatzeko, hau bezalakoxea, ikasteko ingurune egokia behar da ikasgelan.

    Ingurune egoki hori sortzeak ikaskuntza hobetzeko balio du, sekuentzia honetako eta ikasturte osoko jarduera eta ikaskuntza-une guztietan. Aldi berean, ikasleengan beren bizitza pertsonal eta akademikorako oinarrizko trebetasunak, jarrerak eta gaitasunak garatzen ditu.

    Ikaskuntza-ingurune hori sortzeak eta mantentzeak bi jarduera-ildo nagusi eskatzen ditu:

    Ikasle bakoitza eta haren ikasteko estiloa ezagutzea

    Lehenengo urratsa da jakitea zer indar eta ahulezia dituen ikasle bakoitzak, zer ikasteko modu duen, zer erantzun emozional izaten duen eta gainerakoekin eta inguruarekin nola erlazionatzen den. Horretarako, kontuan hartuko ditugu:

    • Ikasteko estiloak.
    • Era askotako adimenak.
    • Bloom-en helburu kognitiboak.

    Hiru premisa horiek kontuan hartuta, gidatu egin behar da ikasle bakoitza, motibatuz eta haren indarrak hartuta autoestimua bultzatuz, taldeari bere onena eskaini diezaion, eta, aldi berean, bere ahuleziak konpentsatu eta garatu ditzan, taldekideekiko elkarreraginez.

    Ikasgela ikuspegi kooperatiboarekin antolatzea

    Ikasleak beren ikaskuntzaren eragile aktiboak direnez, hori errazteko moduan antolatu behar da ikasgela. Ezinbestekoa da erronka bat planteatzea, lankidetzaren bidez lortuko dena.

    Ikasleek, ezinbestean, banakako prozesuak egin behar dituzte, baina ikaskuntza, funtsean, soziala da, beste batzuekin elkarreraginean, gurasoekin, helduekin edo ikasgelatik kanpoko eragileekin. Ez dezagun ahaztu bizitzan interakzio soziala dela pertsonalki eta profesionalki garatzeko modurik ohikoena.

    Jarduera horiek, eta horiekin batera beste batzuek, ikaskuntza kooperatiboko ibilbide bat eratu dezakete, hala nola ikasgela kohesionatzeko 15 jarduera izenekoak.

    Ebaluazioa

    EBALUATZEKO TEKNIKAK ETA TRESNAK

    Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren gidaritza hartzea bada, funtsezkoa da haien aurrerapenak ahalik eta objektiboen balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar du bere ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko jarrerak ebaluatzeko, eta ikas-taldearekiko eta irakasleekiko elkarreraginak ebaluatzeko.

    Analisiaren eta hausnarketaren egunerokotasunetik ikasiko du erabakiak hartzen, bere aukerak doitzen, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatzen... Azken batean, "Ikasten ikasi" gaitasuna garatuko du.

    Irakasleei dagokie unitatean bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikazioa jartzea, eta erabakiak hartzea. Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere hartu behar dute parte ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.

    Proiektuaren ikasketen ebaluazioa

    Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren gidaritza hartzea bada, funtsezkoa da haien aurrerapenak ahalik eta objektiboen balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar du bere ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko jarrerak ebaluatzeko, eta ikas-taldearekiko eta irakasleekiko elkarreraginak ebaluatzeko.

    Analisiaren eta hausnarketaren egunerokotasunetik ikasiko du erabakiak hartzen, bere aukerak doitzen, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatzen... Azken batean, "Ikasten ikasi" gaitasuna garatuko du.

    Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere hartu behar dute parte ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.

    Nork ebaluatzen du?

    Alde batetik, ikasleen ebaluazio-estandarretan "ebaluatu" edo "erabakiak hartu" aditzak aipatzen direnez, ezinbestekoa da ikasleak bere burua ebaluatzea, taldea eta ikaskideak ebaluatzea eta irakaslea ere ebaluatzeko gai izatea.

    Beste alde batetik, irakasleak bere ikasleen heteroebaluazioa egin, eta, gainera, ikasleek bezala, bere burua ere ebaluatu behar du. Esteka honetan, Irakaslearen autoebaluazioa egiteko txantiloi bat eskaintzen da, eta plangintzaz, garapenaz eta irakasleak egindakoaren emaitzaz hausnartzeko balio du. Hiru une proposatzen dira kontrol-orria egiteko:

    • Sekuentzia planifikatzean.

    • Sekuentzia garatzean: analisia.

    • Amaitzean: ebaluazioa.

    Taula bat gehitzen da, ikasleek beren iritziak eman ditzaten eta ikasleen eta irakasleen arteko ebaluazioa egin dadin.

    Ebaluazioa egiteko tresnak eskaintzen dira sekuentzia osoan.

    Nola ebaluatzen da?

    Egin beharreko zeregina nolakoa den, lortu beharreko lorpen-adierazleak nolakoak diren eta nolako maila kognitiboa garatzen duten ere adierazten digute estandarrek. Oso garrantzitsua da zer aditzek definitzen dituzten aintzat hartzea eta horrek zer esan nahi duen hausnartzea.

    Ezagutu, aztertu, identifikatu... bezalako aditzekin izendatzen diren estandarrak Bloom-en taxonomiaren beheko mailan kokatzen dira, eta proba tradizionalen bidez neur daitezke. Hala ere, estandar gehienek maila kognitibo ertaineko edo handiagoko ekintzak dituzte, eta tresna egokiagoak eskatuko dituzte, hala nola errubrikak, kontrol-orriak, ikasketa-egunerokoa, portafolioa eta abar, formatu, iturri eta testuinguru gehiagotako datuak biltzea eskatzen dutelako.

    Prozesuaren eta produktuaren balorazioa egitea jasotzen da planteatzen den ebaluazioan, baita norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa egitea ere. Horretarako, ezinbestekoa da zenbait teknika erabiltzea, hala nola behaketa zuzena, eztabaidak, elkarrizketak, dokumentazioa eta idatzizko edo ahozko proba objektiboak.

    Desberdindu egiten dira ebaluazioa eta kalifikatzekoa. Lehenak bigarrena egiteko datuak emango dizkigu. Irakasleei dagokie sekuentzian bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikatzea eta erabakiak hartzea. Jarraian, ebaluaziorako orientabideak eta tresnak aurkezten dira.

    Hezkuntza-portafolioa

    • Ikasketa-prozesuaren gidari izan behar dute ikasleek. Horretarako, norberaren hezkuntza-portafolioa erabiltzea proposatzen da. Portafolioan gordeko dira proiektu baterako, ikasturte baterako ikasketa-helburu pertsonalak. Gainera, ikaslearen ikasketa-ebidentziak ere jasoko dira hor: bereziki harro sentiarazi duten egindako lanak eta zirriborroak. Gogoeta metakognitiboak ("Emoegunkaria") ere jaso daitezke; izan ere, “Ikasten ikasi” gaitasuna garatzen lagunduko diote.

    • Portafolio digitalak sortzea aholkatzen da. Txantiloi hau erabil daiteke horretarako. Dena den, beste formatu bat ere erabil daiteke: karpeta bat ordenagailuan edo disko gogor birtual batean, karpeta analogiko bat...

    • EduSapiens gidan (136. orrialdetik 146.era), portafolioak egiteko jarraibideak eta tresnak ditugu.

    Errubrikak

    Errubrika irizpide eta estandar multzo bat da, oro har ikaskuntza-helburuekin lotutakoa, eta jarduera-maila bat edo zeregin bat ebaluatzeko erabiltzen da. Alde batetik, ebaluatu beharreko irizpideak edo estandarrak zerrendatzen dira (ardatz bertikala) eta, bestetik, gauzatze-balorazioa edo -kalitatea ezartzen da (ardatz horizontala). Biak gurutzatuta deskribatzen da jarduera-maila zein den.

    Gainera, errubrikak autoebaluazio-, hausnarketa- eta berrikuspen-esparrua ematen die ikasleei eta irakasleei. Esteka honetan errubrikak egiteko tresna bat daukagu; lehendik dauden beste batzuk ditu oinarri. Hainbat zereginekin lotutako adibide batzuk:

    Zeharkako gaitasunak ebaluatzea, hala nola jarrerak, banako erantzukizuna, talde-lana eta abar. Garrantzitsua da esplizituki ebaluatzea.

    Kontrol-zerrendak

    Prozesu, trebetasun, kontzeptu edo jarrera bat gauzatzean edo aplikatzean espero diren ezaugarrien edo jokabideen zerrenda. Ebidentziak behatuz jasotzen da informazioa, eta erkaketa-marka baten bidez erregistratzen da absentzia edo presentzia.

    Beste tresna batzuk

    • Talde bakoitzeko kideen arteko elkarreragina behatzea.

    • Hausnarketa-egunerokoa:  zeregin bat edo zeregin-multzo bat amaitutakoan ikasleak egiten duen hausnarketa; taldeko gainerako kideekin partekatu eta kontrastatu dezake, bai eta tutorearekin ere banakako tutoretza-saioetan.

    Ikaskuntza kooperatiboaren ebaluazioa

    Denbora-banaketa

    Proposamen didaktiko hau hogeita bost eskola-saiotan garatzeko pentsatuta dago. Matematika, Plastika, Musika, Hizkuntza eta Gizarte Zientziak arloetako saioak erabiltzea proposatzen dugu.

    Jakina, denbora-aurreikuspen hori gutxi gorabeherakoa da. Luzeagoa edo laburragoa izan daiteke faktore hauen arabera: proiektua zer sakontasunekin lantzen den, ikasleengan zein behar sortzen diren eta proiektua garatze aldera zenbait arlo nola integratzen diren.

    Irakasleentzako baliabideak

    Egitura kooperatiboak

      • "9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo. Pere Pujolàs. Liburuaren laburpena da hau; material horren egileek egin dute. Taldeen kudeaketari, rolei, teknikei eta abarri buruzko informazioa eskaintzen digu.
      • Erreferentziazko egileetako batzuk dira:

        • Johnson & Johnson ("La evaluación en el aprendizaje cooperativo", SM argitaletxea, 2014)
        • Pere Pujolàs ("9 ideas claves. El aprendizaje cooperativo", Graó argitaletxea 2008)
        • David Durán ("Aprenseñar", Narcea argitaletxea, 2014).
      • Ikasgelako baliabideei buruz:

      Trebetasun emozionalak eta sozialak

      Lantalde bakoitzeko kideek beren interakzioak, harremanak eta emozioak kudeatzen ikas dezakete, irakasleen esku-hartze didaktikoaren laguntzaz. Esku-hartze didaktikoa zuzenean edo teknika hauen bidez egin daiteke:

      • 9 ideas clave. El aprendizaje cooperativo liburuaren A eremurako jarduerak (talde-kohesioa).

      Pentsamendu errutinak

      • Aprender y enseñar a pensar. Carmen Gonzálezen aurkezpena; funtsezko ideiak laburtzen ditu modu entretenigarrian.

      • Herramientas para aprender a aprender. Ikasgelan planifikatzen eta hausnartzen ikasteko jarduerak eta teknikak (Ana Basterra Cossio).

      • Guía EduSapiens. Escuela Creativas, Fundación Telefónica. Rutinas y destrezas de pensamiento: 68. orrialdetik 119.era. Otras herramientas para pensar: 120. orrialdetik 131.era.

      Sekuentzia didaktikoan laguntzeko

      Eduloc:

      • Raúl Diegok Eduloc-i buruz egindako tutoriala.
      • Proiektua aurkezteko bideoa.

      Mapak Gmapsekin:

      QR kodeak hezkuntzan:

      • Marta eta Sara Reina Herreraren ideia batzuk  QR-ak ikasgelan erabiltzeko.

      Critical Friends:

        Creado con eXeLearning (Ventana nueva)