Saltatu nabigazioa

Bidea prestatzen

Leku berriak ezagutzeko, informazioa behar dugu, eta hainbat modutan aurki dezakegu informazio hori. Era berean, ibilbide bat prestatu nahi badugu gure hirian barrena, behar bezala informatu beharko dugu.

Beraz, ahalik eta ondoen ulertu eta interpretatu behar dugu aurkitzen dugun informazioa. Hiriren bat bisitatu al dugu, adibidez, oporretan? Zer informazio behar izan genuen? Non lortu genuen? Zer izango litzaiguke baliagarria baina ez genuen lortu?

Lau paragrafoko testu txiki bat idatziko dugu. Paragrafo bakoitzean, galdera horietako bati erantzungo diogu. Ondoren, hiruzpalau laguneko taldeetan bilduko gara. Ikaskideei irakurriko dizkiegu gure testuak, ideiak eta zuzenketak iradoki diezazkiguten. 

Globo terráqueo
                 John Tornow. Globe (CC BY-SA)

Bidaiari gisa ditugun esperientziak partekatu ondoren, zerrenda bat egin beharko dugu gure hiria bisitatzera datorren batentzat ezinbestekotzat jotzen dugun informazio guztiarekin.

Hori guztia elkarrekin egingo dugu, eta, beraz, taldeka antolatu beharko dugu. Lehenik eta behin, taldeko karpetak prestatuko ditugu Google Driven eta, gero, ikasgelako blog bat irekiko dugu, halakorik ez badugu. Bi tresnak erabiliko ditugu zereginak gauzatzeko.

Lan egiteko antolatuko gara

Hasi baino lehen lortuko dugun informazio guztia eta sortuko ditugun produktuak nola gorde dugun pentsatu eta adostu egin beharko dugu. Agian, proiektu honen bloga ireki nahi izango dugu edo ikasgelako blogean sarrerak idaztea nahiago izango dugu. Hau da, gure lanaren antolaketaren inguruan erabakiak hartu beharko ditugu.

Talde-lanak nola antolatu

Zereginak antolatzeko taula bat erabil dezakegu. 

Taula-ereduaren kopia bat (odt eta pdf) erabiliko dugu edo guk geuk egingo dugu bat A2 paper batean, taula bat talde bakoitzeko edo bakarra klase guztiarentzat. Ohar itsasgarriak erabiliko ditugu zereginak biltzeko eta lehen zutabean joango gara jartzen.

Gure taldeko kideei zereginak esleitu ondoren, esleitutakoak zutabean jarriko ditugu eta eginda daudenean, amaitutakoak zutabera eramango ditugu. Zereginen bat ezin bada egin edo hura egiteko materialik ez badaukagu, eragozpenak zutabean jarriko ditugu. Irakasleak esango digu Kanban metodoa izena duen sistema hau nola erabili.

Nola gorde, partekatu eta aztertu informazioa

Dokumentuak, lanak, etab. antolatzeko modu asko dago. Taldeko karpeta bat presta dezakegu kartulina batzuekin, azala egingo diogu eta hor sartuko ditugu taldeko material guztiak.

Ikastetxean Google Suiten kontua badaukagu edo klasean gmail kontu bat badaukagu, taldeko karpeta digital bat presta dezakegu. Aukera horrek abantaila asko ditu arrazoi hauengatik:

  • Taldekide guztiak sar gaitezke karpetan, baita ikasgelan ez gaudenean ere.

  • Zeregin baterako prestatzen ari garen dokumentuak batera ireki ditzakegu, eta elkarlanean landu.

  • Tresna digitalak erabiltzen ikasiko dugu.

  • Irakasleek gure aurrerapenak ikusi ahal izango dituzte eta iradokizunak egin edo laguntza eman.

Talde bakoitzak bere karpeta irekiko du. Horren barruan, beste karpeta bat irekiko dugu zeregin bakoitzerako eta barruan gordeko ditugu lanerako txantiloien kopiak edo sortu ditugun dokumentuak. Komeni da karpetak eta dokumentuak irakaslearekin eta taldekide bakoitzarekin partekatzea.

Sekuentzian estekatutako txantiloiak ireki ahal izateko, gmail kontu baten barruan egon behar dugu, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartuta eduki behar ditugu. Txantiloia aurrean dugula, fitxategian sakatuko dugu eta gero kopia bat egin. Orain, dokumentu horretan idatzi eta gure taldeko karpetan gorde dezakegu.

Sekuentzia honetan ikertu eta informazio asko eskuratuko dugu. Web-orrian bilaketak egingo ditugu eta datuak bildu testu-, irudi-, audio- edo bideo-formatuetan. Informazioa fidagarria den jakiteko, Iturri fidagarrien eredu hau erabil dezakegu (formatu editagarria, odt, nahiz pdf)

Nola hedatu sarean

Irakaslearen oharrak jarraituta, blog bat irekiko dugu sekuentzia honetako produktuak hedatzeko. Gelako bloga badaukagu lehendik, ez dugu berri bat sortuko. Gure talde-lanak formatu digitalean daudenez, oso erraz estekatuko edo txertatuko ditugu blog-sarreretan. Horrela, mundu guztiak ikusi ahal izango du ikasten ari garena eta iritzia eman ere gure blogeko iruzkinen atalean!

Blog batean sarrerak egiteko errubrika (formatu editagarria, odt nahiz pdfizango da sarrera bakoitza idazteko izango dugun erreferentzia. Deskargatu eta gure ekipoko dokumentuen artean eduki ahal izango dugu eskura.

Bloga idazteko gomendioak

Blog batean edo beste edozein leku publikotan idazteak agerian uzten gaitu, besteen begien bistan uzten gaitu, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko arau batzuk betetzea:

Orientabide horiek gure blogaren irudi onari eusten lagunduko digute baita gure lana ezagutarazten ere.

Turismo bulegoan

Eskatu nahi dugun informazioa eta egin nahi ditugun galderak idatzi ditugu zerrenda batean, eta gure herriko turismo-bulegora jo dugu. Oso plano interesgarriak eman dizkigute han. Badakigu ikono batzuen esanahia zein den, adibidez, gure eskola irudikatzen duenarena. Baina beste batzuk ez ditugu ezagutzen.

Argazkiak egin dizkiogu planoari, eta, orain, informazioa aztertuko dugu, talde handian lan eginez. Pantaila edo arbel digitala erabil ditzakegu.

Azalpenak dituen planoa
Cedec. Dena dugu planoan (CC BY-SA)

Har ditzagun oharrak gure koadernoetan, eta, ondoren, ikaskideekin partekatuko ditugu galdera hauen erantzunak:

  • Zer irudikatzen du planoak: hiria ala soilik alde turistikoa?
  • Zenbat ikono desberdin agertzen dira? Gure ustez, zer esan nahi du bakoitzak?
  • Ba al dago orientazioa irudikatzen duen ikonorik?

Gure zeregina

Talde bakoitzak Interneten bilatuko ditu planoetan zerbitzuak eta interes bereziko lekuak irudikatzeko erabiltzen diren ikonoak, esaterako hauek irudikatzeko ikonoak: tokiko gastronomia, monumentu historikoak, ostatuak (hotelak eta antzekoak), ospitaleak, liburutegiak, udaletxea, polizia, garraioak, aparkalekuak, turismo-bulegoak, kultura- eta aisialdi-establezimenduak…

Planoetako sinboloak izeneko txantiloiarekin egingo dugu lan (odt eta pdf ). Bertan, leku horiek irudikatzeko modu desberdinak txertatuko ditugu. Deskargatzen badugu, Interneteko konexiorik ez dagoenean ere erabili ahal izango dugu.

Ondoren, pantailan daukagun planoan agertzen diren sinboloekin alderatuko ditugu. Orain, ba al dakigu zer adierazten duen bakoitzak? Sinbolo oso desberdinak aurkitu al ditugu gauza bera adierazteko?

Konturatuko ginen interes bereziko leku edo zerbitzu batzuk berdin irudikatzen direla, horri buruzko nazioarteko akordio bat dagoelako. Aurkitu al dugu horrelako sinbolorik?

Taldekideekin eta ikaskideekin partekatuko ditugu gure ondorio eta iritziak.

Erakutsi feedback-ean agertzen den informazioari esker, askoz gauza gehiago ikasiko ditugu planoei eta erabiltzen diren ikonoei buruz

Turista-bagajea

Gaur egun, oso sarri eta erraz bidaiatzen du gizakiak munduan zehar. Izan ere, milioika pertsona egunero joaten dira beste leku batzuk ezagutzera, batzuetan hurbilera baina, beste batzuetan, beren sorterritik oso urrutira. 

Collage con paisajes y equipaje
Cedec Turista bagajea (CC BY-SA)

Gehienei turista esaten diegu, baina badira munduan barrena dabiltzan beste pertsona mota batzuk ere: beren herrialdeetan hondamendi naturalak edo bestelako hondamendiak pairatzen dituzten pertsonei laguntzeko eta lankidetza eskaintzeko asmoz bidaiatzen duten pertsonak, hain zuzen ere. Kooperanteak dira, GKE batzuetako kideak.

Leku berriak ezagutzeko, informazioa behar dugu, eta hainbat modutan aurki dezakegu informazio hori. Orain, informazioa ahalik eta ondoen ulertu eta interpretatu nahi dugu.

Goazen aurrera!

Web-gunean nabigatuko dugu

Taldeka ipiniko gara, eta zorrotz aztertuko ditugu gure herriari edo inguruei buruzko informazioa ematen duten bi web-orri eta etxean aurkitu dugun edo zentro espezifikoetan eman diguten eta turismo-informazioa jasotzen duten paperezko bi dokumentu.

Turista-bagajea izeneko formularioaren bidez aztertuko dugu aurkitutako informazioa (kopia egiteko txantiloia).

Google Driveko dokumentu batean idatziko ditugu talde bakoitzaren ondorioak. Ondoren, lehenengo taldeak bereak irakurriko ditu. Hurrengo taldeak azaldutakoekin bat ez datozenak soilik irakurriko ditu. Talde bateko idazkari batek guztien ekarpenak jasoko ditu. Gero, ikasgelako edo ikastetxeko blogean, sarrera bat egingo da taldearen eta ikasgelaren hausnarketak azaltzeko. Erabili ditugun baliabideak ere gehituko ditugu.

Bi minutu pentsatzeko

Sekuentzia didaktikoan zehar egindako lana berrikusteko tresna gure hausnarketen egunerokoa izango da. Ikasgelako koadernoan idatz dezakegu, edo Google Driveko dokumentu batean, edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Proiektuaren atal bakoitza amaitzean, sarrera bat irekiko dugu Hausnarketen egunerokoan, izenburua jarriko diogu eta bertan idatziko ditugu gure hausnarketak. Hitz solteak soilik ere idatz ditzakegu, edota marrazkiren bat egin, zer adierazi nahi dugun.

Bi minutu pentsatzeko
Geralt. reloj-tiempo-engranaje-engranajes-64264 (CC BY-SA)

Orain, lehenengo sarrera idatziko dugu gure Hausnarketen egunerokoan. Atal honen izenburu bera izango du: Bidea prestatzen.

Gogoetarako gida botoia sakatuta, orientabide batzuk ikusiko ditugu egunerokoaren sarrera egiteko

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)