Saltatu nabigazioa

Satelite bidez

Zenbat datu aztertzeko! Ziur ahaleginak egin behar izan ditugula gure analisian ondorioak ateratzeko!

Web-orrietan edo gure gailu mugikorretako web edo aplikazioetan nabigatzen badugu, erraz-erraz aurkitzen dugu informazioa, munduko edozein lekutara joan gaitezke… modu birtualean bada ere.

Caminé por la Luna
PIRO4D. Astronauta (CC0)

Gaur egun ditugun aurrerabide teknologikoak hain egunerokoak iruditzen zaizkigu, beti egon direla uste baitezakegu. Hala eta guztiz ere, erabiltzen dugun teknologiak berrogeita hamar urte ditu ozta-ozta. 

Alan Bean cumplió su sueño… izeneko sustapen-bideoan, Alan Bean entzun dezakegu. Apolo 12 ilargi-moduluko pilotua izan zen, eta duela 46 urte Ilargia zapaldu zuten astronautetako bat.

Ez zegoen ez Google Earth, ez GPSrik… eta ezezagunerantz bidaiatzeko ametsa izan zuten. Bidaia hori eta gizateriaren beste bidaia epiko batzuk egiteko ikertu zen guztia izan zen jatorria gaur egun erabiltzen ditugun tresna sofistikatuak eta, aldi berean, sinpleak sortzeko: smarthphoneak, tabletak, GPS nabigatzaileak…

Erabiltzen al ditugu GPSa duten gailuak?

Gailu mugikorrek aukera ematen digute datuak eskuratzeko, komunikatuta mantentzen gaituzte eta orientazioa, bidaien plangintza eta antzekoak errazten dizkigute.

Nola erabiltzen ditugu asmakizun horiek gure bidaietan? Gure senideek gailu mugikorren GPSa erabiltzen al dute autoz bidaiatzen dugunean?

Senide eta lagunei galdetuko diegu, tresna horiek nola eta zergatik erabiltzen dituzten jakiteko. Lortu dugun informazioa taldean partekatuko dugu. Horretarako, hiru minutuko azalpen bat prestatuko dugu, eta taldean azalduko dugu.

Taldeko idazkariak guztion ideiak eta ekarpenak jasoko ditu. Ohar horiekin, ideia eta esperientzia komunak bilduko dituen laburpen bat egin beharko dugu. Ondoren, ahoz aurkez dezakegu taldekideen eta ikaskideen aurrean, eta sarrera bat idatz dezakegu blogean.

Hemendik hara… erabili Gmaps

Zer planifikatu ahal izango lukete Alan Bean-en garaian Google Earth edo GMaps tresnak izango balituzte?

Zein erraza izango zaigun edozein tokitara bidaiatzea! Leku hauek kokatuko ditugu Googleko mapa batean: Gesaltza Añanako Gatz Harana, Bilboko Guggenheim museoa eta Donostiako aquariuma. 

Geolokalizatzen

Gure lehenengo mapa sortuko dugu Gmaps erabiliz; gero, editatu eta taldeak Googlen daukan karpetan gordeko dugu. “Lana egiteko antolatuko gara” izeneko atalean, Google Driven gure karpeta nola sortu eta antolatu ikasteko informazioa aurkituko dugu.

Cedec. Tutorial (CC BY-SA)

Mapa bat sortzeko, lehenik eta behin, My maps aplikaziora sartuko gara taldeka. Gure Google kontuko erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko ditugu. Aurreko bideoan ditugu zeregin hau egin ahal izateko azalpenak.

Bideoan ikusi dugunez, Gmapsen lokalizatutako leku guztiak geolokalizatu gisa agertzen dira. Horrek esan nahi du badakigula zein den objektuaren kokaleku zehatza, Lurraren inguruan biraka dabiltzan sateliteek eskaintzen dituzten koordenadei esker.

Gure eskolatik… edonora!

Orain, teknika bera erabil dezakegu maiz joaten garen lekuak kokatzeko. Horretarako, beste mapa bat sortu eta editatuko dugu Gmapsen. Komeni da banaka egitea, aplikazioa guztiok behar bezala erabiltzen dugula ziurtatzeko

Planos y graffiti
Cedec. Planoak eta grafitia  (CC BY-SA)

Ibilaldi bat egin dezakegu ikastetxearen inguruan, eta geolokalizatuko ditugun lekuen argazkiak egiteko aprobetxatu. Material hori baliagarria izan daiteke leku bakoitzari buruz ematen dugun informazioa osatzeko. Egiten ditugun argazkiak web zerbitzu batera igo beharko ditugu, esate baterako Flickr zerbitzura. Irakaslearen laguntzarekin, doako kontu bat ireki dezakegu eta argazkiak bertan gorde. Argazkiak erabili ezin baditugu, Interneten bila dezakegu beste irudiren bat.

Edozein herritan aurkituko ditugu, ziurrenik, jarraian adierazi ditugun lekuak. Laugarren bat ere gehitu dezakegu, baldin eta leku esanguratsuren bat badugu gure inguruan.

Gure eskolatik… edonora!

  • jolasten garen lekura
  • sendagaiak erosten ditugun lekura
  • freskagarriak edaten ditugun lekura
  • etab.

Gmaps aplikazioa erabiliko dugu, berriz ere, aipatu ditugun lekuak geolokalizatzeko. "Hemendik hara… erabili Gmaps" ataleko tutoriala erabiliko dugu horretarako.

Azkenik, sarrera bat idatziko dugu blogean, planoa nola egin dugun azaltzeko. Gure Gmapsak txertatu edo estekatuko ditugu.

Planoak eta iparrorratzak

Puntu kardinalak artikulu honetan, oso modu errazean dago azalduta nola kokatzen diren puntu kardinalak mapa edo plano batean. Planorik ez dugunean edo orientatzen ez dakigunean, iparrorratz bat erabil dezakegu.

Iparrorratzak orratz imantatu bat dauka, eta Lurraren iparralde magnetikoa seinalatzen du horrek beti. Gure iparrorratza egin dezakegu, oso material errazak erabiliz. Iparrorratz bat egiten erakusten duen bideo honetako jarraibideak bete baino ez dugu egin behar.

Planoa eskuan

Planoa eginda daukagunez, inprimatu egingo dugu. Orientazio espaziala praktikatuko dugu horrela, hau da, jakin non gauden eta nola irits gaitezkeen beste leku batera argibideei jarraituz.  

Lehenengo eta behin, planoa laukituko dugu. Bi aukera ditugu:

  • Driven lan egin. Planoa kopiatu eta lerro kartesiarrak txertatu beharko ditugu. Hurrengo aurkezpenean ditugu zeregina egiteko jarraibideak.
  • Planoa inprimatu. Erregela batekin marraztu beharko ditugu lerro kartesiarrak.

Bakoitzak duen planoan, gutxienez lau leku daude lokalizatuta (eskola, parkea, farmazia eta kafetegia). Beste lan bat proposatuko dizuegu: banaka, beste hiru leku gehitu (gure etxea, senide batena, liburutegia, udaletxea…). Lauki-sarean planoko leku bat aukeratuko dugu, eta haren kokapena adieraziko dugu, puntu kardinalak erreferentziatzat hartuta.

Cedec. Jarraibideak (CC BY-SA)

Bakoitzak ibilbide bat pentsatuko du, eta partekatutako dokumentu batean idatziko dugu, Googleren diapositiba-aurkezpen batean, adibidez. Eredu gisa, Diapositiba-aurkezpena egiteko txantiloiko 4. eta 5. diapositibak erabil ditzakegu. Planoa eskuan txantiloian idatz dezakegu (odt eta pdf).

Erkatze-zerrenda hau erabil dezakegu testua egiteko, eta, hala, ibilbidearen jarraibideak behar bezala eginda dauden egiaztatu ahal izango dugu. Horretarako, Testu bat idazteko eta berrikusteko kontrol-zerrenda dugu (odt eta pdf).

Prestatutako bide guztiak aurkezpen komun batean gordeko dira. Blogeko sarrera batean ere txerta ditzakegu, ikastetxeko gainerako ikasleak ere guk deskribatutako ibilbidea jarraitzen jolas daitezen.

Behin ibilbidea prestatuta dagoenean, binaka elkartuko gara lan-talde bakoitzaren barruan. Lehenik eta behin, bikotekideari azalduko diogu deskribatutako ibilbidea. Gure bikotekidea, jarraibideak entzun ahala, planoan begiratuz eta errotuladore bat erabiliz, proposatutako helmugara iristen saiatuko da

Ondoren, jarduera errepikatuko dugu, baina alderantziz.

Bi minutu pentsatzeko

Orain arte egin duguna berrikusteko eta ikasi dugunaz jabetzeko unea da. Baita konpondu behar izan ditugun arazoak aztertzekoa ere. Sarrera bat idatziko dugu gure hausnarketen egunerokoan. Atal honen izenburu bera izango du: Satelite bidez.

Bigarren sarrera ikasgelako koadernoan idatz dezakegu, edo Google Driveko dokumentu batean, edo ordenagailuan gordeko dugun testu-dokumentu batean.

Gogoetarako gida botoia sakatuta, orientabide batzuk ikusiko ditugu egunerokoaren sarrera egiteko

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)