Saltatu nabigazioa

Begirada bat iraganari

Ikus dezagun bideo bat: berrogeita hamarreko hamarkadako umeak agertzen dira bertan. Garai horretan, zuetako batzuen aitona-amonek zuen adina izango lukete, zortzi eta hamar urte bitartean. 

Pentsa dezagun bideoan agertzen diren irudiei buruz: 

  • Oso bestelakoa al da zure gelako haurren bizimodua ikusi dugunarekin alderatuta?
  • Zertan dira antzekoak, zertan desberdin? 

Hurrengo zereginetan, bideoa aztertuko dugu eta bi garai historiko alderatuko ditugu. Eta taldeka egingo dugu. Taldeek dokumentuak eta materialak partekatu behar dituztenez, eta testu beraren gainean lan egin behar dutenez, tresna digitalak erabiltzea komeni da, esaterako Google Driveko karpeta partekatu bat. Hona hemen jarraibide batzuk, nola egin jakiteko.

Lan egiteko antolatuko gara

Hasi baino lehen lortuko dugun informazio guztia eta sortuko ditugun trailerraren produktuak nola gorde dugun pentsatu eta adostu egin beharko dugu. Agian, proiektu honen bloga ireki nahi izango dugu edo ikasgelako blogean sarrerak idaztea nahiago izango dugu. Hau da, gure lanaren antolaketaren inguruan erabakiak hartu beharko ditugu.

Talde-lanak nola antolatu

Zereginak antolatzeko taula bat erabil dezakegu. 

Taula-ereduaren kopia bat (odt eta pdf) erabiliko dugu  edo guk geuk egingo dugu bat A2 paper batean, taula bat talde bakoitzeko edo bakarra klase guztiarentzat. Ohar itsasgarriak erabiliko ditugu zereginak biltzeko eta lehen zutabean joango gara jartzen.

Gure taldeko kideei zereginak esleitu ondoren, “esleitutakoak” zutabean jarriko ditugu eta eginda daudenean, “amaitutakoak” zutabera eramango ditugu. Zereginen bat ezin bada egin edo hura egiteko materialik ez badaukagu, “eragotziak” zutabean jarriko ditugu. Irakasleak esango digu Kanban metodoa izena duen sistema hau nola erabili.

Nola gorde, partekatu eta aztertu informazioa

Dokumentuak, lanak, etab. antolatzeko modu asko dago. Taldeko karpeta bat presta dezakegu kartulina batzuekin, azala egingo diogu eta hor sartuko ditugu taldeko material guztiak.

Ikastetxean Google Suiten kontua badaukagu edo klasean gmail kontu bat badaukagu, ”taldeko karpeta digital” bat presta dezakegu. Aukera horrek abantaila asko ditu arrazoi hauengatik:

  • Taldekide guztiak sar gaitezke karpetan, baita ikasgelan ez gaudenean ere.

  • Zeregin baterako prestatzen ari garen dokumentuak batera ireki ditzakegu, eta elkarlanean landu.

  • Tresna digitalak erabiltzen ikasiko dugu.

  • Irakasleek gure aurrerapenak ikusi ahal izango dituzte eta iradokizunak egin edo laguntza eman.

Talde bakoitzak bere karpeta irekiko du. Horren barruan, beste karpeta bat irekiko dugu zeregin bakoitzerako eta barruan gordeko ditugu lanerako txantiloien kopiak edo sortu ditugun dokumentuak. Komeni da karpetak eta dokumentuak irakaslearekin eta taldekide bakoitzarekin partekatzea.

Sekuentzian estekatutako txantiloiak ireki ahal izateko, gmail kontu baten barruan egon behar dugu, hau da, erabiltzailea eta pasahitza sartuta eduki behar ditugu. Txantiloia aurrean dugula, “fitxategian” sakatuko dugu eta gero “kopia bat egin”. Orain, dokumentu horretan idatzi eta gure taldeko karpetan gorde dezakegu.

Sekuentzia honetan ikertu eta informazio asko eskuratuko dugu. Web-orrian bilaketak egingo ditugu eta datuak bildu testu-, irudi-, audio- edo bideo-formatuetan. Informazioa fidagarria den jakiteko, Iturri fidagarrien eredu hau erabil dezakegu (odt, eta pdf)

Nola hedatu sarean

Irakaslearen oharrak jarraituta, blog bat irekiko dugu sekuentzia honetako produktuak hedatzeko. Gelako bloga badaukagu lehendik, ez dugu berri bat sortuko. Gure talde-lanak formatu digitalean daudenez, oso erraz estekatuko edo txertatuko ditugu blog-sarreretan. Horrela, mundu guztiak ikusi ahal izango du ikasten ari garena eta iritzia eman ere gure blogeko iruzkinen atalean!

Blog batean sarrerak egiteko errubrika (odt, eta pdfizango da sarrera bakoitza idazteko izango dugun erreferentzia. Deskargatu eta gure ekipoko dokumentuen artean eduki ahal izango dugu eskura.

Bloga idazteko gomendioak

Blog batean edo beste edozein leku publikotan idazteak agerian uzten gaitu, besteen “begien bistan” uzten gaitu, eta, beraz, garrantzitsua da oinarrizko arau batzuk betetzea:

Orientabide horiek gure blogaren irudi onari eusten lagunduko digute baita gure lana ezagutarazten ere.

    Bideoko informazioa aztertu eta sailkatuko dugu

    Orain berriro ikusiko dugu bideoa, eta hiru alderdi hauetan jarriko dugu arreta:

    • Paisaia: etxeak, kaleak, lorategiak, parkeak, autoak, lantegiak...
    • Pertsonak: emakumeak, haurrak, adinak, jantziak...
    • Jolasak: partaideak, antolaketa, espazioa...

    Gure ideiak antolatzeko, datuak biltzeko txantiloi bat erabiliko dugu erreferentzia gisa (odt eta pdf ).  

    Hiru koloretako post-it txartelak erabil ditzakegu oharrak hartzeko eta ideiak antolatzen laguntzeko. 

    Koloretako post-it txarteletan jaso dugu hiru alderdi horiei buruzko informazioa. Garrantzitsua da gure taldean gure oharrei buruz hitz egitea; horrela, ideiak kontrastatu eta beste ideia batzuk jasoko baititugu. Ondoren, bateratze-lana egingo dugu ikasgela osoarekin, post-itak gaika sailkatuta.   

    Sailkapen hori egiteko, arbelean jar ditzakegu post-itak, edo paper jarraitua erabili horman. 

    Beste aukera bat, erakargarriagoa, bertsio digitala egitea izango litzateke. Padlet tresna erabil dezakegu horretarako, adibidez. Horrela, jarduerak egiten ditugun bitartean, IKT tresnak erabiltzen ikasiko dugu eta, aldi berean, taldekideekin partekatuko dugu zeregina, dokumentu beraren gainean lan eginez. Esteka honetan ikus daiteke Padlet tresnari buruzko tutorial sinple bat. 

    Alderatu eta kontrastatuko dugu

    Gure aitona-amonetako batzuen haurtzaroa izan zitekeena aztertu ondoren, gure haurtzaroarekin alderatzen saiatuko gara orain. Bi garaien arteko desberdintasunak eta antzekotasunak idatziko ditugu taula batean. Gero, ondorioak aurkeztuko ditugu. 

    Banaka egin dezakegu, baina askoz hobeto egingo dugu lan-taldeetan pentsatzen badugu eta informazioa elkarrekin osatzen badugu. Beraz, orain, guztion artean pentsatu! 

    Botoi hau sakatuta, egiteko behar den informazioa agertuko da. 

    Bi minutu pentsatzeko

    Sekuentzia didaktikoan zehar egindako lana berrikusteko tresna gure “hausnarketen egunerokoa” izango da. Ikasgelako koadernoan idatz dezakegu, edo Google Driveko dokumentu batean, edo ordenagailuan gordetzen dugun testu-dokumentu batean. 

    Proiektuaren atal bakoitza amaitzean, sarrera bat irekiko dugu ikasgelako egunerokoan, izenburua jarriko diogu eta bertan idatziko ditugu gure hausnarketak. 

    Gure ikasgelako egunerokoaren lehenengo sarrerarekin hasiko gara. Atal honen izenburu bera izango du: Begirada bat iraganari. 

    Erakutsi feedbacka botoia sakatuta, orientabide batzuk ikusiko ditugu egunerokoaren lehenengo sarrera egiteko. 

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)