Saltatu nabigazioa

Ezagutzak partekatzen ditugu

Gure proiektua amaitzeko modurik onena izango da egin eta ikasi dugun guztia kontatzea gure lagunei, ikaskideei, senideei eta, jakina, aitona-amonei. Horrela, askoz hobeto ezagutuko dute zer egiten dugun eskolan, eta gurekin batera ikasiko dute.

Emanaldira etortzeko aukera izan badute, sekuentzia honetan ikasitakoari buruz egin duzuen laburpenaz gozatu ahal izan dute. Baina hala ez bada, eta osatzeko, sarrera bat argitaratuko dugu ikasgelako edo ikastetxeko blogean, ikuskizunaren grabazioekin, dokumentuekin eta egindako lanaren ondorioekin. Halaber, erreportaje bat ere idatz dezakegu eskolako aldizkarian, edo honen kopiak egin eta ikaskideei eman, ikasgelan.

Atalez atal…

Gure lana partekatzeko erabiliko dugun baliabidea ikasgelako edo ikastetxeko blogean sarrera bat sortzea izango da. Ziur gaude gure esperientzia leku askotan ezagutuko dutela horrela, ikastetxeko hormetatik eta auzoko edo hiriko kaleetatik harantz.

Ikasitakoa eta egindako lana jendaurrean agerraraziko duen sarrera bat egingo dugu. Hiruzpalau laguneko taldeetan egingo dugu lan. Talde bakoitzak sarrera bat prestatuko du, "Zuri-beltzean bizi zirenean" proiektuan egindako lana kontuan hartuta.

Blogeko argitalpenaren bidez, sekuentzian egindako lanaren berri emango dugu. Era berean, ikaskideen, senideen, lagunen eta abarren iruzkinak ere jaso ahal izango ditugu.

Jarraibide orokorrak

  • Sarrerak elementu hauek izan behar ditu: izenburua, artikuluaren testua, estekak, txertatutako multimedia-elementuak eta etiketak.
  • Hartzailea hartuko dugu kontuan. Nork irakurriko du gure sarrera? Gure familiak, gelako eta ikastetxeko ikaskideek… eta mundu guztiak! Interneten egongo baita. Asko zaindu behar dira estiloa eta ortografia, eta dena oso ondo azalduta egon behar da!
  • Idazten duguna eta idazteko modua zaindu behar dira (ortografia, adierazpenak…). Horregatik, komeni da zirriborroa prestatzea eta tutorearen oniritzia jasotzea argitaratu aurretik.

Errubrika bat erabiliko dugu blogeko sarrera ebaluatzeko (odt eta pdf). Errubrikak sarrera behar bezala egiten lagunduko digu, eta, gainera, sarrera ebaluatzeko eta gure ordenagailuan gordetzeko ere erabiliko dugu. Hartara, Interneteko konexiorik ez dagoenean ere izango dugu eskura.

Bi minutu pentsatzeko: azken hausnarketa

Bidaiaren amaierara iritsi gara. Amaitu da Zuri-beltzean bizi zirenean sekuentzia.

Gure hausnarketen egunerokoa irekiko dugu. Ikasgelako koadernoan idatz dezakegu, edo Google Driveko dokumentu batean, edo ordenagailuan gordetzen dugun testu-dokumentu batean.

Bi-hiru minutu hartuko ditugu gure ikas-prozesuari buruz pentsatzeko, banaka. Hau da, azken hausnarketa egiteko. Horixe izan daiteke, hain zuzen, egunerokoaren gure seigarren eta azken sarreraren izenburua.

Erakutsi feedbacka botoia sakatuta, orientabide batzuk ikusiko ditugu sarrera hori egiteko.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)