Saltar la navegación

Aztarna hidrikoa

Aztarna hidrikoaren kontzeptua 2002an sortu zen, Arjen Hoekstra UNESCOko IHE institutuko adituaren eskutik. Aztarna hidrikoaz ari garenean, ekoizpen-jarduera guztiek kontsumitzen duten urez ari gara. Hau da, pizza bat jaten dugun edo galtzak janzten ditugun bakoitzean ur-kontsumoa sortzen ari gara; izan ere, produktu horiek sortzeko, baliabide hidrikoaren kopuru jakin bat kontsumitu da.

Clker-Free-Vector-Images. Ura (Lizentzia Pixabay)

Banakako ur-kontsumoaz, garbigailua jartzean edo tangatik tira egitean gure etxeetan egiten den gastu zuzenaz gain, ez dugu ahaztu behar baliabide horrek baduela beste zeharkako gastu bat ere gure egunerokoan: gure elikagaien ekoizpenak eta banaketak, jantziek, garraioak, etxetresna elektrikoek eragiten duten gastua, eta horri, gainera, ekintza horiek kutsatzen duten ura gehitu behar zaio. Zeharkako gastua uraren zuzeneko kontsumoa baino handiagoa da beti.

Testuinguru horretan sortu zen “arrasto hidrikoa” terminoa, pertsona batek kontsumitzen dituen ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko erabiltzen duen ur gezaren gastu-bolumena neurtzeko edo ezagutzeko, eta, horrela, ura modu jasangarrian eta ekologikoan kontsumitzeko beharraz sentsibilizatzen laguntzeko.

Kalkula dezagun gure aztarna hidrikoa!

Ataza: Gure aztarna hidrikoa kalkulatuko dugu

Iraupena:
2 saio
Taldea:
Banaka eta taldean

Gure aztarna hidrikoa banaka kalkulatuko dugu; ondoren, lortutako emaitzak partekatu, eta grafiko batean adieraziko ditugu. Txosten batean ondorioak jasoko ditugu.

Aztarna hidrikoari bideo honen bidez helduko diogu: Norberaren aztarna hidrikoa

CICESEciencia. Banakako ur-aztarna(Lizentzia Youtube)

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  •  Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?
     
     

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)