Saltar la navegación

Hidrosfera ikertzen

Hidrosfera

Itsasoz, lakuz, ibaiz, lurrazpiko urez eta abarrez inguratuta gaude, baina ez dugu haien garrantzia baloratzen faltan sumatzen ditugun arte. Hidrosferan, hau da, Lurra inguratzen duen ur-geruzan, sortu zen bizia; hidrosfera, gaur egun ere, funtsezkoa da izaki bizidun guztiontzat. Urak, bere hiru egoeretan, etengabe zirkulatzen du planetan zehar, prozesu ezberdinak sortuz; prozesu horiek uraren zikloa edo ziklo hidrologikoa osatzen dute.

Lurraren gainazalaren hiru laurden urak hartzen du. Hala ere, banaketa desberdina da; izan ere, % 97 ur gazia da, eta itsasoak eta ozeanoak sortzen ditu; gainerako % 3a, berriz, ur geza da, eta atmosferan eta kontinenteen gainean banatzen da. Ur-kantitate horretatik, % 1 baino ez da giza kontsumorako; egoera hori larriago bihurtzen da zenbait fenomeno direla eta, hala nola lehorteak, klima-aldaketak, populazioaren hazkundeak eta abar. Horrek erronka handi baten aurrean jartzen du planeta: “uraren arazoa”. 

qimono. Ura (Licencia de Pixabay)

Hidrosfera baliabide aparta da, funtsezko funtzioak baititu planetak behar bezala funtziona dezan. Gizakiontzat ezinbestekoa izateaz gain, Lurraren tenperatura erregulatzen du, higadurari esker inguruneak moldatu eta eraldatzen ditu, izotzak ur gainean flotatzen du eta disolbatzaile unibertsala da; baina, halaber, ingurumenean duen eragina ere baloratu behar dugu, bai eta nola eragiten duen gizakiak uraren gainean eta ura kontserbatzeko beharra ere.

HBI honetan, hidrosferaren munduan murgilduko gara, eta, ikasitakoa proiektu praktikoetan aplikatuta, aztertuko dugu zer garrantzi duen eta zer ezaugarri dituen gure planetako urak, eta nola eragiten dion ingurumenari. Gainera, ikusiko dugu zer garrantzi zientifiko, kultural, sozial nahiz ekonomikoa duen geodibertsitateak.

Ura da naturaren indar eragilea.

Leonardo Da Vinci

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)