Saltatu nabigazioa

Autotxokeak

Talkak aztertzen

Autotxokeak atrakzio arruntak dira jai edo ferietan. Zenbatetan ibili gara autotxokeetan? 

Autotxokeen talkek aukera ematen digute Newtonen bigarren eta hirugarren legeak modu dibertigarrian ezagutzeko. 

Autos de choque
stanvpetersen, Pixabay. Autotxokeak (CC0)

Talkak gauza arrunta dira eguneroko bizitzan. Ikusi besterik ez dago zer gertatzen den ikastetxeko korridoreetan txirrinak jotzen duenean... Nolakoak dira talka horiek? Berdinak al dira denak? Zer ondorio dituzte? Kausa-ondorio erlazioak aztertuko ditugu, talka-prozesuen inguruko informazioa lortzeko.

Talka-istorioak

Iraupena:
30 minutu
Taldekatzea:
3 edo 4 pertsona

Talken ondorioak aztertuko ditugu, baina, hasteko, horri buruzko hausnarketa egingo dugu. Hiruzpalau pertsonako taldetan, talken inguruko egoerak eta istorioak partekatuko ditugu (eskiatzen, zuhaitz baten aurka talka egin genuenekoa; motorrean gindoazela horma baten aurka jo genuenekoa, etab.).

Guztion artean eztabaidatuko dugu:

  1. Zergatik da mingarriagoa objektu batzuekin talka egitea, beste batzuekin baino? 
  2. Nola eragiten du azelerazioak gorputzaren gaineko indarrean?
  3. Jotzen duzun objektuaren masak aldatzen al du zuk ematen duzun kolpearen indarra?

Bideo hau ikus dezakegu galderei erantzuteko.  

Izugarrizko atrakzioak. . Autotxokeen autobidea. (Jabari publikoa)

Ziur aski, gure ondorioak Newtonek atera zituenen antzekoak izango dira.

Sir Isaac Newtonek (1642-1727) hiru legetan laburbildu zituen indarren eta horien eragin dinamikoen arteko erlazioak. Lege horiek ikertzen jarraituko dugu. 

Masak objektu baten azelerazioari nola eragiten dion ikertzen

Iraupena:
1 ordu
Taldekatzea:
3 edo 4 pertsona

Masak objektu baten azelerazioari nola eragiten dion ikertuko dugu. Kasu honetan, zenbait jolasetarako fitxak erabiliko ditugu, irudikoen antzekoak.

Fichas
Pxhere. Fitxak (Jabari publikoa)

Urrats hauei jarraituko diegu:

Egin hipotesia

Laguntza moduan, esaldi hau osatuko dugu:

Masa ---------------------- denean, azelerazioa ---------------------- (deskribatu zer gertatuko den), zeren ---------------------- (deskribatu arrazoiak).

Prozedura

Materialak

  • Zinta metrikoa edo erregela
  • 8 jolas-fitxa 
  • Zinta itsasgarria

Pentsatu pixka bat:

  • Esperimentu honetan, zein da aldagai independentea?
  • Zein da mendeko aldagaia?
  • Zer neurtuko dut nire aldagai independenteak ondorio edo eraginik duen ikusteko?

Egin esperimentua

  1.  Fitxa bat jarriko dugu «0 cm» markan. 
  2. Marra batez markatuko dugu mahaiaren edozein puntu, eta beste fitxa bat jarriko dugu bertan. 
  3. Lehen fitxa mahaiaren gainetik irristaraziko dugu bigarren fitxarekin talka egiteko.
  4. Bigarren fitxa geratzen denean, zer distantzia egin duen neurtuko dugu.
  5. Urrats horiek hiru aldiz errepikatuko ditugu.
  6. Batez besteko distantzia kalkulatuko dugu.
  7. Esperimentua errepikatuko dugu beste fitxa-konbinazio batzuekin (zinta itsaskorra erabiliko dugu jaurtigaiaren eta jo beharreko higikariaren masak aldatzen joateko).

Jaso datuak taula honetan 

Jaurtigaiaren fitxak

Jo beharreko fitxak

  1. saiakera

Distantzia (cm)

  1. saiakera

Distantzia (cm)

  1. saiakera

Distantzia (cm)

Batezbestekoa

Distantzia (cm)

1

1

1

2

1

3

2

2

2

3

Aztertu eta atera ondorioak

  • Bat egiten al dute emaitzek gure hipotesiarekin? 
  • Zergatik bai edo zergatik ez?

Jakinarazi emaitzak

Talde bakoitzak poster zientifiko bat egin beharko du, ikerketaren emaitzak aurkezteko.  Posterrak korridorean edo ikasgelan jarriko dira. 

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une aproposa da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk: 

  • Zer ikasi dut?
  • Zerk harritu nau gehien prozesuan? Zergatik?
  • Aurretik neukan ideiaren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa 

Zeregina zientziari buruzko poster baten balioespen-eskala  ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)