Saltatu nabigazioa

Creative Commons lizentziak

Ikusi dugunez, legeriak epe bat ezartzen du obra baten ustiapen eskubide guztiak egilearenak edo titularrarenak soilik izan daitezen. Obra babestu hori legeak zehaztutako salbuespen eta mugetara egokitzen ez diren helburuetarako erabili nahi izanez gero, baimena eskatu behar diogu egileari edo eskubide horien titularrari.

Hala ere, pertsona eta erakunde asko daude beren obrak ustiatzeko eskubide batzuk edo guztiak publiko orokorrari lagatzeko prest, hala eskatzen duten erabiltzaile guztiei banaka baimendu beharrik izan gabe. Creative Commons lizentzia irekiek premia horri erantzuteko oso sistema sinplea eskaintzen dute.

Creative Commons lizentziak

Creative Commons (CC) lizentziek oso sistema erraza osatzen dute, eta gure materiala beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera ematen digute, horretarako baimenik eskatu edo ordaindu beharrik izan gabe. Lizentzia horietako bat obra batean sartze hutsarekin, egileak bere lana lizentzia zehatz horren baldintzetan erabiltzeko baimena ematen dio edozein erabiltzaileri. Beraz, erabiltzaile batek CC markaz lizentziatutako material bat aurkitzen duenean, badaki legez eta doan erabil dezakeela baimenik eskatu beharrik gabe, betiere adierazitako baldintzak betetzen baditu.

Ez da egile eskubideen alternatiba bat, baizik eta legeria horretan oinarritzen da ezagutza irekia sustatzeko.

CC lizentzien ezaugarriak
Creative Commons lizentzien ezaugarriak izenburua duen Nafarroako Gobernuaren lan hau (itzulpena, Euskarabideko itzulpen Atala; maketazioa, EIBZ), CEDECen Características de las licencias Creative Commons infografiaren itzulpena da eta Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko lizentzia baten mende dago.

CC lizentziak nazioartean aitortutako legezko tresnak dira, doakoak, ez esklusiboak eta ezeztaezinak, eta ustiapen eskubide batzuk publikoki lagatzea ahalbidetzen dute, beste pertsona batzuek erabili ahal izan ditzaten. Egileak erabakitzen du, erabiltzen duen lizentzia zehatzaren bidez, zer eskubide laga nahi dituen eta zer baldintzatan. Nolanahi ere, beharrezkoa da beti erabiliko den obraren egilea eta iturria adieraztea.

OHARRA

Creative Commons lizentziak jabetza intelektualaren legeetan oinarritzen dira, eta, beraz, CC markaz lizentziatutako obrei ere eragiten diete JILn zehaztutako mugek eta salbuespenek. 

egile eskubideak dituzten obretan baino ez dira operatiboak, lizentziek JILn definitutako ustiapen eskubideetako batzuk modu publikoan lagatzen baitituzte. Ezin zaizkie aplikatu jabari publikoko obrei.

Baldintzak

CC lizentzien sistemak obra baten ustiapen eskubideak lagatzeko 4 baldintza ditu oinarrian:

Atribución

Aitortu

(Attribution - BY)

Obraren egiletza egoki identifikatu behar da.

No comercial

EzKomertziala

(NonCommercial - NC)

Obra ezin da helburu komertzialetarako erabili.

Sin obra derivada

LanEratorririkGabe

(NoDerivatives - ND)

Ezin da obra horretan oinarritutako obra eratorririk banatu.

compartir igual

PartekatuBerdin

(ShareAlike - SA)

Obra eratorri bat sortzen bada, jatorrizko obraren lizentzia bera izan behar du.

CC lizentziak

Lau baldintza horiek uztartuta sei lizentzia sortzen dira, ondorengo bideoan azaltzen direnak:

"Ikustekoak dira... lizentziak". Cedec-en "Hay que ver...las licencias" jatorrizko bideoaren EIBZk egindako itzulpena (CC BY-SA)

Infografia honetan, lizentzien eskema bat ageri da.

Creative commons lizentziak
Creative Commons lizentziak izenburua duen Nafarroako Gobernuaren lan hau (itzulpena, Euskarabideko itzulpen Atala; maketazioa, EIBZ), CEDECen Licencias Creative Commons infografiaren itzulpena da eta Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko lizentzia baten mende dago.

Creative Commonsek beste bi ikur ere eskaintzen ditu jabari publikoko obretarako. Ez dira lizentziak, berez, horrelako obrak identifikatzeko marka hutsa baino ez dira, baina ezberdintasun bat daukate:

dominio público  Egile eskubideen (ustiapen eskubideen) bidez babestuta ez dauden eta, ondorioz, jabari publikokoak diren obrak identifikatzeko erabiltzen da.
cc dominio público Sorkuntza berrien egileek marka hori eman diezaiekete beren lanei, haren gaineko eskubide orori uko egiten diotela adierazteko; hau da, jabari publikoko obren tratamendu berdina jaso dezan.

CC lizentzia guztiek al dute irekitasun maila bera?

Aurretik ikusi dugunez, egile eskubideek egilearentzat gordetzen dituzte obra baten ustiapen eskubide guztiak, jabari publikoan ez dago erreserbatutako ustiapen eskubiderik, eta CC lizentziek aukera ematen diote egileari erabakitzeko zer ustiapen eskubide lagatzen dituen eta zer baldintzatan. Horri esker, honako "lizentzien semaforo" hau marraztu dezakegu; bertan ordenatuta daude lizentziak, murriztaileenetik hasi eta libreeneraino. Irudian adierazten den bezala, CC BY-SA, CC BY eta jabari publikoa dira "kultura askeko obra" baten baldintzak betetzen dituzten lizentziak, eta, beraz, hezkuntza baliabide irekiak sortzeko gomendatzen direnak, obra eta, beraz, ezagutza ahalik eta gehien zabaltzeko eta aukera ematen dutelako.

Lizentzien semaforoaLizentzien semaforoa izenburua duen Nafarroako Gobernuaren lan hau (itzulpena, Euskarabideko itzulpen Atala; maketazioa, EIBZ), CEDECen Semáforo de licencias infografiaren itzulpena da eta Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioarteko lizentzia baten mende dago. (Jabari publikoko “CC Traffic Light” obratik abiatuta)

Errepasoa

Galdera 1

1. Creative Commons lizentziak egile eskubideen kontrakoak dira.

Galdera 2

2. Ustiapen eskubideen titularrak soilik eman diezaioke CC lizentzia bat obrari.

Galdera 3

3. CC BY-SA lizentzia duen obra bat (Aitortu - Partekatu berdin) erabili, erreproduzitu eta banatu daiteke, egileari erreferentzia eginda, baina ezin da haren aldaketarik banatu.

Galdera 4

4. CC lizentzia guztiek barne hartzen dute obraren egiletza aitortzeko baldintza.

Galdera 5

5. Sei CC lizentzietatik, hezkuntza baliabide irekiak sortzeko orduan CC BY eta CC BY-SA soilik erabiltzea komeni da. 

Galdera 6

6. Nik sortutako irudi bati CC BY-NC-SA lizentzia ematen badiot, norbaitek erabiltzen ahalko luke helburu komertzialak izanen dituen liburu batean txertatzeko, baldin eta aipamen eskubidea argudiatuta egiten badu.

Galdera 7

7. CC BY-NC-SA lizentzia duen material bat moldatzen badut, nire obra eratorria banatzen ahalko dut, betiere helburu komertzialik ez badu, egilearen izena adierazten badut, jatorrizko materialaren esteka txertatzen badut eta nire obrari CC BY-NC-SA lizentzia ezartzen badiot.

Galdera 8

8. Ezin dut CC BY-ND lizentzia duen material baten formatua aldatu, ezta inprimatu ere, horrek obra aldatzea dakarrelako.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)