Saltatu nabigazioa

Material askeak aurkitzea

Badakigu zer material erabil dezakegun eta zer baldintzatan. Agerian geratu da ikasgelan edo gure hezkuntza baliabideak sortzeko garaian material libreak (irudiak, bideoak edo sekuentzia didaktikoak) erabiltzeko aukerak sustatu egiten duela edukiak zilegi den eran erabiltzeko joera; era berean, agerian geratu da, halaber, egile eskubideak errespetatzen dituela eta baliabideak guztion mesedetan eskura izatea sustatzen duela. Hala ere, lizentzia irekiak dituzten material horiek aurkitzea izan daiteke gainditu beharreko arazoetako bat. 

Atal honetan hainbat orrialde eta zerbitzu eskaintzen ditugu; bertan ageri dira bai irudi edo bideoak, bai sekuentzia didaktiko oso aske eta doakoak, bere horretan erabiltzeko nahiz norberaren materialetan txertatzeko. 

Nolanahi ere, gogorarazi nahi dugu ezinbestekoa dela egiaztatzea txertatzen ditugun materialen lizentzia eta sortzen ari garen baliabidearena bateragarriak direla.

Bilatzaile orokorrak

Bilatzaile orokorrek hainbat tresna eskaintzen dituzte eduki libreak bilatzeko. 

Bilatzaile espezifikoak

Bilatzaile espezifikoetan ere aurki ditzakegu material askeak, hala nola honako hauetan:

  • Wikipedia. Lankidetzan oinarrituta editatzen den entziklopedia askea da. Edukiak CC BY-SA lizentzia dauka.
  • Wikimedia Commons. Jabari publikoko eta GNU, CC BY edo CC BY-SA lizentziak dituzten multimedia fitxategien biltegia da.
  • Creative Commons Search. Materialak bilatzeko plataforma (irudiak, bideoak, 3D ereduak, musika...). CC lizentziak dituztenak bilatzen ditu, hainbat bilatzailetan.
  • Procomún. Hezkuntza baliabide irekien gordailu ofiziala eta sare soziala da (INTEF - Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa). Unibertsitate aurretiko irakaskuntzetan erabiltzeko hezkuntza materialak, Creative Commons lizentzia dutenak.

Gainera, Espainiako Liburutegi Nazionalaren Jabari publikoko egileei buruzko informazio zerbitzuan, adibidez, jabari publikora igaro diren obrak dituzten egile espainiarrak kontsulta daitezke.

HBIak sortzeko proiektu instituzionalak

Jarraian adierazita dauden HBIak sortzeko proiektuek argitaratutako sekuentzia didaktikoak eXeLearning bidez sortuak dira. Software askeko egile tresna bat da eXeLearning, doakoa, eta baliabideen zatiak edo baliabide osoak berrerabiltzeko, moldatzeko, nahasteko eta banatzeko aukera errazten du.

Multimedia baliabideen bankuak

Jarraian eskaintzen ditugu gure baliabideetan txertatzeko multimedia baliabideen hainbat banku. Informazio hau Cedecen "Bancos gratuitos de imágenes, música, iconos, vídeos y sonidos" artikulutik atera da (CC BY-SA).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)