Saltatu nabigazioa

Dikotomiak

Taxonomia izaki bizidunak sailkatzeko zientzia da, eta haren funtsezko tresnak dira gako dikotomikoak. Gako dikotomikoak tresna zientifikoak dira, eta organismoak identifikatzeko erabiltzen dira, ezaugarri behagarrietan oinarrituta. Gako horien bidez, sailkatu nahi dugun izaki biziduna aukeraketa-sistema batean sartuko dugu, ezaugarrien arabera, eta urrats bakoitzean bi aukera egongo dira, fluxu-diagrama baten moduan. Aukera horietako bakoitzari deitzen zaio dikotomia. Aukera bat edo bestea aukeratu ahala, gakoak zenbait dikotomiatara eramango gaitu, organismoa erabat isolatu arte; horrela, zuzen identifikatu ahal izango da.

Hostoak
Jozefm84. Hostoak (Jabari publikoa)

Gako dikotomikoak ulertzeko, lehenik simulazioak egingo ditugu objektu eta argazkiekin, eta ondoren organismoak in situ sailkatuko ditugu.

Ataza: Botoiak sailkatzen

Iraupena:
2 saio
Taldekatze:
Taldeak: Laukoak

Gako dikotomikoen funtzionamendua ulertzeko, lehenik bat prestatzen ikasiko dugu, urratsez urrats, eguneroko objektu batekin: botoiak. Taldetan banatuko gara material honekin lan egiteko:

  • 10 botoi ezberdin
  • A3 tamainako kartoi mehe handi bat
  • Errotuladore koloredunak
  • Telefono mugikorra

1. urratsa: Irizpideak zehaztea

Gako dikotomiko bat eraikitzeko, lehenik irizpide batzuk finkatu behar ditugu. Botoien kasuan, forma, kolorea, tamaina, materiala, distira edo bereizteko interesgarritzat jotzen dugun beste edozein izan daiteke. Minutu batzuk emango ditugu horretan pentsatzen.

2. urratsa: Lehen dikotomia

Botoiak 1
Pilar Etxebarria . Botoiak 1 (CC BY-SA)

Irizpide orokorrena aukeratuko dugu eta botoiak sailkatzen hasiko gara A3 kartoi mehean, irizpide horren arabera: lehen bi bloke handiak egingo ditugu. Adibidez, tamaina aukeratu badugu, botoi txiki eta handiak bereizten hasiko gara.

3. urratsa: Hurrengo dikotomiak

Botoiak 2
Pilar Etxebarria . Botoiak 2 (CC BY-SA)

Orain, beste irizpide bat aplikatuko dugu bloke bakoitzean, eta beste bi bloketan banatuko dugu. Adibidez, botoi handien taldean, tamaina aukera dezakegu berriro, edo kolorea, materiala, etab

4. urratsa: Fluxu-diagrama

Horrela jarraituko dugu, botoi guztiak banan-banan sailkatu arte. Zirkulu bat egingo dugu botoi bakoitzean. Bi bloketan binaka banatu ahala, errotuladoreekin fluxu-diagrama bat egingo dugu.

Fluxu-diagrama
Pilar Etxebarria . Fluxu-diagrama (CC BY-SA)

5. urratsa: Dikotomiak zenbakituko ditugu

Diagrama egin ondoren, bidebanatze bakoitzean zenbakiak jarriko ditugu, eta mugikorrarekin argazkia aterako diogu gure gakoari. Horrez gain, botoiak A3 kartoi mehean itsatsi eta poster gisa utz dezakegu. 

Botoi zenbakidunak
Pilar Etxebarria. Botoi zenbakidunak (CC BY-SA)

6. urratsa: Gakoa egitea

Zenbakien eskemarekin, gakoa egingo dugu. Ornodunak sailkatzeko gako sinplearen adibide honetan oinarrituko gara, beste honetatik sinplifikatuta ( Wikipedia): 

1

1a Iledunak

1b Ilerik gabeak

Ugaztunak

Joan 2ra

Gato
2

2a Lumadunak

2b Lumarik gabeak

Hegaztiak

Joan 3ra

3

3a Arrainak 

3b Arrainak ez direnak

Arrainak

Joan 4ra

4

4a Larruazal lehorra, ezkataz estalita

4b Larruazal hezea, ezkatarik gabea

Narrastiak

Anfibioak

Irudiak: Wikimedia Commons: Katua Txoria / Arraina / IguanaIgela /

Botoiak sailkatzeko gure gakoa:

1

1a irizpidea

1b irizpidea

... zenbakira joan

... zenbakira joan
2

2a irizpidea

2b irizpidea

... zenbakira joan

... zenbakira joan
3

3a irizpidea

3b irizpidea

... zenbakira joan

... zenbakira joan
.......

Espeziea: ....... botoia

7. urratsa: Lanak aurkeztea

Talde bakoitzak gainerakoei azalduko die nola egin duten gakoa, zer irizpiderekin. Poster edo argazkiaren eta gakoaren laguntza izango dute. Jarraibide hauek izan ditzakegu kontuan:

  1. Solaskideei hitz egingo diegu, geure burua aurkeztu eta landuko dugun gaia adierazi
  2. Gure aurkezpenaren zatiak azalduko ditugu
  3. Astiro hitz egingo dugu eta garbi ahoskatu
  4. Ez dugu makulu-hitzik erabiliko (bale?, ez da?, etab.)
  5. Azaltzen ari garen zatiak gure A3 kartelean adieraziko ditugu
  6. Aurkezpenak irauten duen bitartean ez gara zentzurik gabe mugituko
  7. Taldekide guztiek hartuko dute parte aurkezpenean
  8. Amaitzeko, agurtu eta arreta eskertuko dugu

Ataza: Dinosauroak sailkatzen

Iraupena
Saio 1
Taldekatze:
Binaka

Gako bat eraikitzen ikasi ondoren, dinosauroen gako dikotomikoaren adibide batekin aplikatuko dugu. Gure gakoa banan-banan egingo dugu, eta ondoren beste ikaskide batekin partekatuko dugu. Gure gakoak azalduko dizkiogu elkarri, eta irizpideak eta prozedura idatziko ditugu beheko orientazio-oinarrian. Amaitzean, gure gakoak hobetzeko gomendioak emango dizkiogu elkarri. 

Irudiak: Brontosauroa (Tom Parker,  CC BY-SA 4.0)/ Pteranodon (DBCLS,  CC BY-SA 4.0)/ Velociraptor (Fred Wierum, CC BY-SA 4.0) / Trizeratops (Nobu Tamura, CC BY 2.5) / T.rex (Steveoc 86, CC BY-SA 4.0) / Iktiosauroa (Nobu Tamura, CC BY 2.5) / Iguanodon (Nobu Tamura, CC BY 2.5) / Estegosauroa (Nobu Tamura, CC BY 2.5)

Dinosauroak sailkatzeko orientazio-oinarria
1. ikaslea:............................................................................ 2. ikaslea:............................................................................

Gakoa egiteko prozedura deskribatuko dut urratsez urrats

1.

2.

3.

….

Gakoa egiteko prozedura deskribatuko dut urratsez urrats

1.

2.

3.

….

Nire ikaskideak emandako hobetzeko gomendioak

Nire ikaskideak emandako hobetzeko gomendioak

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zabaltzeko proposamena

Gustatu zaizu gakoak egitea? Proposatzen dizugu gako bat egitea nahi duzun organismoekin. Hegaztiak, txakurrak, landareak, onddoak, eta abar aukera ditzakezu. Gainera, aplikazio digital hau erabil dezakezu erakargarriagoa egiteko, Aitanaren sinple honen (Gako dikotomikoa) edo @ciencialpajes-en konplexuago honen moduan:  Animaliak sailkatzeko gakoa

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)