Saltatu nabigazioa

Errusiar panpina

Taxonomiaren zientziak organismoak identifikatzen ditu, eta, horretarako, zenbait mailatako gako dikotomikoak erabiltzen ditu. Maila bakoitzari “taxon” deritzo. Taxon bat ezaugarri berdinak dituzten izaki bizidunen talde bat da; beste batzuk barne hartzen ditu, eta hierarkiaren arabera ordenatzen dira, goitik behera, geroz eta gehiago murrizten taldearen barruko organismoen kopurua, bakar batera heldu arte: espeziea. Hierarkia- eta sailkapen-sistema hori  errusiar panpinen antzekoa da. Taxon baten barruan beste bat dago, bata bestearen segidan.

Matrioxka
manuel m. v.. Matrioxka (CC BY)

Gainera, sistema taxonomiko horrek izendatzeko modu espezifiko bat erabiltzen du, nomenklatura binomial izenekoa. Nomenklatura hori izaki bizidunen espezieak izendatzeko modu estandarizatua da, bi izen konbinatuta; adibidez, guk ere izen-abizenak erabiltzen ditugu besteengandik bereizteko eta identifikatzeko orduan akatsik ez egiteko. 

Lehen izenak erreferentzia egiten dio generoari, eta letra larriz idazten da. Bigarrena deskribatzaile espezifikoa da; espeziea izendatzen du, eta letra xehez idazten da. Beraz, biek osatzen dute espeziearen izen zientifikoa. Sistemak espeziearen izena nabarmentzeko betebeharra ezartzen du; idatzizko testuetan, hori letra etzanaren (Homo sapiens) edo lodiaren (Homo sapiens) bidez egiten da. Adibidez, txolarrea Passer domesticus izango litzateke, eta olagarroa Octopus vulgaris.

Beste urrats bat egingo dugu: taxon nagusiak ezagutuko ditugu, bereziki erreinua eta izendatzeko modua. 

Ataza: Taxonak

Iraupena:
2 saio
Taldekatze:
Taldeak: Laukoak

Taxon bat ezaugarri berdinak dituzten izaki bizidunen talde bat da; beste batzuk barne hartzen ditu, eta hierarkiaren arabera ordenatzen dira, goitik behera. Gaur egun, eskema honetako kategoria taxonomikoak daude:

Categorías taxonómicas
Xvazquez. Taxonak (CC BY). Moldaketa
Domeinua. Kategoria handiena da, eta izaki bizidunak bereizten ditu zelula-ezaugarrien arabera.
Erreinua. Kategoria honek izaki bizidunak banatzen ditu sei taldetan, zelula motaren eta elikadura motaren arabera.
Filum edo dibisioa. Kategoria honek izaki bizidunak biltzen ditu antolakuntza-sistema beraren arabera.
Klasea. Antzeko ezaugarriak dituzten organismoak biltzen ditu.
Ordena. Aurreko klaseetan gidalerro komunak dituzten izaki bizidunak biltzen ditu.
Familia. Ordenaren barruan ezaugarri komunak dituzten izaki bizidunak biltzen ditu.
Generoa. Elkarren artean lotutako espezieak biltzen ditu.
Espeziea. Oinarrizko kategoria da. Ezaugarri berberak dituzten norbanakoen talde bat izendatzeko erabiltzen da. 

Adibidea: azeriaren izen zientifikoa Vulpes vulpes da. Hau da taxonomia:

Azeriaren taxonomia

Annina Breen . Azeriaren taxonomía  (CC BY-SA)

Domeinua. Eukariotoak. Nukleoa duten zelulak.
Erreinua. Animalia. Nukleoa duten zelulak eta elikadura heterotrofoa.
Filum edo dibisioa. Kordatuak. Bizkarrezurra dute
Klasea. Ugaztunak. Emeek ugatzak dituzte.
Ordena. Haragijaleak. Elikadura haragijalea.
Familia. Kanidoak. Barne hartzen ditu otsoak, txakurrak, azeriak, koioteak eta txakalak.
Generoa. Vulpes. Barne hartzen ditu azeri-espezieak (azeri arrunta, Bengalakoa, tibetarra...).
EspezieaVulpes vulpes. Azeri arrunta..

Pentsatu eta gure koadernoan idatziko dugu:

  • ¿Zer ezaugarri komun ditu “erreinua” taxonak?
  • Aurreko taxonaren zer ezaugarri sartzen dira?
  • Eta “filumak”?
  • Nolakoak dira ugaztunen zelulak?
  • Ugaztun guztiak kanidoak dira?
  • Sailkapen-mailak gogoratzeko arau mnemotekniko bat pentsatuko dugu.
  • Gure ezaugarri taxonomikoak bilatuko ditugu Wikipediako esteka honetan, eta taula hau beteko dugu:

Domeinua:.................................

Erreinua:.....................................

Filum /dibisioa..........................

Klasea: ......................................

Ordena: ....................................

Familia:.....................................

Generoa:.....................................

Espeziea: ...................................

Homo sapiensGregory MaxwellGizakia (Jabetza publikoa)

Wikipediako esteka hauetan hauen taxonomia bilatuko dugu: gorila eta papioia . Zer maila taxonomikotan bereizten dira Homo sapiens espezietik?

Dagoeneko badakigunez ondo erabiltzen kategoria taxonomikoak, lauko taldeak osatuko ditugu eta ataza hauetako bat aukeratuko dugu, gure interesen arabera. Lana banatuko dugu taldekideen artean.

  1. Aurrekoen moduko fitxak egingo ditugu, nahi ditugun lau espezieren diagramekin. Fitxa bakoitza A4 formatuan.
  2. Lau espezie desberdinen “errusiar panpinak” egingo ditugu, plastikozko ontziekin: ontzi bakoitzean irudi bat eta haren deskripzio taxonomikoa jarriko ditugu, eta ontziak bata bestearen barruan sartuko ditugu, espeziera heldu arte. Soilik erreinua, klasea, ordena, familia, generoa eta espeziea landuko ditugu.
  3. Liburuxka bat egingo dugu lau espezie desberdinekin, A2 formatuan, sailkapen-mailak azaltzeko. Adibide bat
  4. A4 formatuko txartel didaktikoak egingo ditugu, gako-termino berriak gogoratzeko, kontzeptuaren definizioarekin eta adibide batekin. Soilik erreinua, klasea, ordena, familia, generoa eta espeziea landuko ditugu. 

Amaieran, lan guztiak erakutsiko dira ikastetxeko korridore batean.

Horrez gain, balorazio-fitxa txiki bat ere egin dezakegu, emotikonoekin, bisitarien iritzia jasotzeko.  

Ataza: Erreinuekin jolasten

Iraupena:
2 saio
Taldekatze:
Tadeak: Seikoa

Kristo aurreko IV. mendean, Aristot Aristótelesek izaki bizidunak animalia eta landaretan sailkatu zituen, eta horrela sortu ziren lehen bi erreinuak. XIX. mendean beste bat gehitu zen, protistoen erreinua, eta barne hartu zituen zelula bakarreko organismo mikroskopikoak. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, R. H. Whittaker estatubatuarrak proposatu zuen izaki bizidunak bost erreinutan sailkatzea, honako hauen arabera:

  • Zelula-antolakuntza: zelula bakarrekoa edo anitzekoa.
  • Zelula mota: eukariotoa (nukleo definituarekin) edo prokariotoa (nukleo definiturik gabe).
  • Ugalketa: sexuala edo asexuala.
  • Elikadura: heterotrofoa (beste organismo batzuek sortutako konposatuak) edo autotrofoa (organismoak berak sortutako konposatuak).
  • Lokomozioa: mugikorra edo mugiezina.
  • Arnasketa: aerobikoa (oxigenoarekin) edo anaerobikoa (oxigenorik gabe).

Hauek dira liburu gehienetan topa ditzakegun bost erreinu klasikoak: animaliak, landareak, onddoak, protistoak eta moneroak. Hala ere, sailkapen hori berriro definitu dute genetika eta eboluzioaren arloko aurkikuntza berrien harira, eta 26 erreinuko sistemak ere proposatu dituzte!

Gaur egun, nahiz eta protistoen erreinuaren barruan desberdintasun asko dauden, horrela onartzen jarraitzen dute. Bestetik, monero terminoa ez da erabiltzen, eta barne hartzen ditu ondo bereizitako bi talde: egungo archaea eta bacteria. Egungo eredua Carl Woese-k proposatu zuen, eta sei erreinuk osatzen dute, bi superreinutan banatuta: eukariotoak eta prokariotoak. Lehenengo taldean sartzen dira animaliak, landareak, onddoak eta protistoak, eta, bigarrenean, bacteria eta archaea erreinuak (lehen moneroen taldean zeudenak)

ANIMALIA PLANTAE FUNGI PROTISTA BACTERIA ARCHAEA
Animaliak Landareak Onddoak, legamiak eta lizunak Protozooak, algak, onddo lirdingatsuak Bakterioak Bakterio zaharrak

Eukariotoak

Eukariotoak

Eukariotoak

Eukariotoak (salbuespenekin)

Prokariotoak

Prokariotoak

Zelula anitzekoak Zelula anitzekoak Zelula bakarrekoak eta anitzekoak Zelula bakarrekoak Zelula bakarrekoak Zelula bakarrekoak
Heterotrofoak Autotrofoak Heterotrofoak Autotrofoak eta heterotrofoak Autotrofoak eta heterotrofoak

Autotrofoak eta heterotrofoak

U. sexuala (salbuespenekin) U. sexual edo asexuala U. sexual edo asexuala esporen bidez U. sexual edo asexuala  U. asexuala fisio bitarraren bidez

U. asexuala fisio bitarraren bidez

Mugikorrak Mugiezinak Mugikorrak eta mugiezinak Mugikorrak eta mugiezinak Mugikorrak

Mugikorrak

Aerobikoak Aerobikoak Aerobikoak Aerobiko edo anaerobikoak Aerobiko edo anaerobikoak

Aerobiko edo anaerobikoak

Irudiak: Animalia (Stemonitis, CC BY-SA 2.5), Plantae (Rkitko, CC BY-SA 4.0), Fungi ( BorgQueen, CC BY-SA 2.5), Protista (WCommons, CC BY-SA 3.0), Bacteria (Rocky Mountain Laboratories, public domain), Archae (Maulucioni , CC BY-SA 4.0)

Taulari begira eta adibideak bilatzen, “Familiak” karta-jokoaren antzeko bat egingo dugu sei erreinuekin:  

Seiko taldetan banatuko gara. Taldekide bakoitzak sei karta egingo ditu, erreinu bakoitzeko bat. Karta bakoitzean, alde batetik, izaki bizidunaren argazkia jarriko da, eta, bestetik, haren ezaugarriak, erreinuaren barruan sailkatzeko. Beraz, talde bakoitzak guztira 36 karta izango ditu. Ondoren, taldearen barruan zenbait partida jokatuko ditugu.

Jokoaren arauak:

  1. Bakoitzari sei karta banatuko zaizkio, eta banatu dituena hasiko da. Zirkuluan jokatzen da.
  2. Hasten denak eskuineko taldekideari osatu nahi duen erreinuaren karta bat eskatuko dio, adibidez: “emadazu protisto bat”.
  3. Besteak eskatutako erreinuaren karta badu, eman egingo dio. Jasotzen duenak besteei jakinaraziko dizkie izaki biziduna eta haren ezaugarriak, eta beste karta bat eskatuko dio bigarren taldekide bati.
  4. Norbaitek ez badu eskatutako erreinuaren karta, txanda galduko da, eta hurrengo taldekideari galdetuko dio.
  5. Hori izango da prozedura norbaitek erreinu bereko sei kartak lortu arte.

Harnasketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zabaltzeko proposamena

  • “Nor da nor” estiloko joko bat egitea sei erreinuetako izaki bizidunekin. 
  • Menu bat osatzea 5 erreinutako elikagaiekin, izaki bizidun bakoitzaren ezaugarriak azalduz.
  • Aurkezpen bat egitea diapositiba, irudi eta bideoekin, “asmatu nor naizen” jokoaren antzera.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)