Saltatu nabigazioa

Koazerbatuak simulatzen

Gizakiaren interes zientifiko zaharrenetako bat bizia nola sortu zen jakitea da. Azalpen bat aurkitzeko bide horretan, gizadiaren historian zehar zenbait teoria proposatu dira: magikoak, erlijiosoak, mitologikoak eta berrienak, ikerketa zientifikoetan oinarrituta.

Biziaren jatorria edo “abiogenesia” azaltzeko, gaur egun hipotesi kimikoa edo “zopa primitiboaren teoria” delakoa onartzen da. Teoria horren arabera, bizia duela 4.000 milioi urte inguru sortu zen ozeanoetan, tenperatura-baldintza eta baldintza atmosferiko egokiak baitzeuden uretan molekula sinpleak sortzeko, elementu kimiko inorganikoetatik abiatuta, eta, ondoren, horiek bat egiteko eta konposatu konplexuago batzuk osatzeko zopa edo salda moduko batean, zelulak sortu arte. 

 Millerren esperimentua

Ruperto Miller. Millerren esperimentua (Jabari publikoa)

Teoriaren egileak izan ziren A. I. Oparin  biokimikari errusiarra eta J. B. Haldane  genetikari ingelesa: modu independentean egin zuten lan XX. mendearen hasieran. Lehen molekula horiei “koazerbatu” izena jarri zieten; sistema koloidal horiek garatzea lortu zuten lehen izaki bizidunak bihurtu arte. Urte batzuk geroago, Stanley L. Miller y Harold C. Urey, egileek, Chicagoko Unibertsitatean, berrogeita hamarreko hamarkadan egindako esperimentu aitzindarietan, molekula organikoak sortzea lortu zuten substantzia inorganikoetatik abiatuta.

Simulatuko dugu koazerbatuen sorrera laborategian? Aurrera!

Ataza: Koazerbatuak simulatzen laborategian

Iraupena
Saio 1
Taldekatze:
Taldeak: Laukoak

Zaila da Miller eta Ureyren esperimentuak errepikatzea eskolako laborategi batean, baina simulazio bat egin dezakegu materiaren antolatzeko konpetentzia frogatzeko, koazerbatuak sortzen diren moduan, eta modu sinplean irudika dezakegu nola sortu ziren lehen zelula-mintzak.

Koazerbatuak
Simon Villeneuve . Koazerbatuak (CC BY-SA)

Esperimentuan erabiliko ditugun substantziak molekulen arteko indar elektrostatikoen bidez taldekatzen dira. Organismo primitiboen mintz lipidikoak simulatzen dituzten egiturak ikus daitezke.

Materialak
  • Grenetina (zaporerik gabeko gelatina)
  • Goma arabigoa (ez bada lortzen, guar-goma edo xantano goma erabil daiteke)
  • Ura
  • 250 mL-ko bi hauspeakin-ontzi
  • Lupa edo mikroskopio optiko bat
  • Irabiagailu edo koilara bat
  • Tanta-kontagailua
  • 1 porta
  • 1 estalki
Prozedura
  1. Hauspeakin-ontzi batean grenetina koilarakada bat jarriko dugu, eta bestean goma arabigo koilarakada bat (1 gramo inguru).
  2. 100 mL ur botako ditugu (ahal izanez gero epela) ontzi bakoitzean, bi soluzioak garden eta homogeneoak izan arte.
  3. Bi soluzioak nahastuko ditugu eta baten edukia bestean botako dugu; nahasketa berehala bihurtuko da opakua eta grisaxka. Koazerbatuak sortu dira!
  4. Nahasketaren tanta bat hartuko dugu eta porta batean jarriko dugu; jarraian, estalki batekin estaliko dugu. Lupa edo mikroskopioaren laguntzaz (10x) formazio koloidalak ikusiko ditugu.
  5. Mugikorrarekin argazki bat aterako dugu.

Jarraian, laginarekin proba gehiago egingo ditugu, zenbait ingurunetan gertatzen dena ikusteko.

Materialak
  • Aurretik prestatutako nahasketa
  • Ur-disoluzioak gatzarekin, azukrearekin, xaboiarekin, limoi-zukuarekin eta koloratzailearekin, 100 mL-ko 5 hauspeakin-ontzitan (50 mL ur inguru osagai bakoitzaren koilarakada batekin)
  • Saio-hodiak eta tentegailua
  • Pipetak
  • Koilarak
  • Tanta-kontagailua
  • Lupa edo mikroskopio optiko bat
  • Porta eta estalkia
Prozedura
  1. Disoluzioak egingo ditugu hauspeakin-ontzi bakoitzean, eta bakoitzean 50 mL ur botako ditugu. Ontzietan, berriz, osagai bakoitzaren koilarakada bat botako dugu (azukrea, gatza, xaboia, limoi-zukua eta koloratzailea).
  2. Pipetekin disoluzio bakoitzaren 5 mL sartuko ditugu saio-hodietan.
  3. Saio-hodi bakoitzean grenetina eta goma arabigoaren nahasketaren 5 mL sartuko ditugu.
  4. Tanta-kontagailuarekin nahasketa bakoitzaren zatitxo bat hartu, portan jarri eta estalkiarekin estaliko dugu.
  5. Mikroskopioarekin aztertuko dugu eta argazkiak aterako ditugu edo marraztu egingo dugu.
  6. Emaitzak taula honetan ipiniko ditugu, baina A3 formatuan. Zer ingurunetan osatzen dira hobeto gure “koazerbatuak”?

Informazioa antolatzeko taula:

Lagina Irudia mikroskopioan

¿Zer gertatzen da hasierako nahasketan?

Zer gertatu da soluzioekin nahastean? Txikitu egin dira? Handitu egin dira? Suntsitu egin dira? 

Grenetina eta goma arabigoaren nahasketa
Nahasketa + ura eta gatzaren soluzioa
Nahasketa + ura eta azukrearen soluzioa
Nahasketa + soluzioa koloratzailearekin 
Nahasketa + soluzioa xaboiarekin
Nahasketa + soluzioa limoiarekin

Ondorioak:

Emaitzak jakinaraziko ditugu

  1. Talde bakoitzak emaitzak azalduko dizkie gainerakoei, eta taula ikasgelako horman ipiniko da, jakinarazpen zientifiko sinple gisa. 
  2. Emaitzak desberdinak badira, eztabaida bat egingo dugu. 

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)