Saltatu nabigazioa

Izaki bizidunen sailkapena

Washington DC hiriko (AEB) Kongresuko liburutegia 1800. urtean sortu zen, eta munduko liburutegi handiena da; izan ere, 164 milioi obra jasotzen ditu. Obra bat bilatzea ezinezkoa izango litzateke ordenatuta ez baleude. Gainera, ordenatzeko modua garrantzitsua da... Ez da gauza bera liburu bat kolorearen, koadernaketa motaren, tamainaren, edo antzinatasunaren arabera ala izenburuaren, egilearen edo literatura-generoaren arabera sailkatzea.    

Gaur egun, uste da 1,9 milioi espezie daudela izaki bizidunen artean. Biodibertsitate handi horrek ere espezie bakoitza ordenatu, sailkatu eta identifikatzeko sistema bat behar du, eta, gainera, komunitate zientifiko osoarentzat baliozkoak izango diren irizpideak erabili.  

Biodiversidad
Pilar Etxebarria (Jabari  Publikoa)

Taxonomia deritzo horretaz arduratzen den zientzia-arloari. Izen hori Carl von Linné (1707‐1788) naturalista suediarrak ipini zuen; izaki bizidunak ordenatzeko lehen sailkapen-sistema ezarri zuen, forma- eta egitura-antzekotasunen arabera, talde edo taxonatan. Gainera, espezie bakoitza izendatzeko bi hitzeko sistema bat sortu zuen, nomenklatura binomial izenekoa. Baietz "Homo sapiens" ezaguna egiten zaigun!

Horregatik guztiagatik, Linné “taxonomiaren aitatzat” jotzen da, eta Elisabeth alabak aitaren lanarekin jarraitu zuen. Garai hartatik gaur egun arte, izaki bizidunen sailkapen-sistemak egokitu dira zientziak aurrera egin ahala, genetikaren, eboluzioaren, biokimikaren, anatomiaren eta fisiologiaren arloetako ezagutza berriekin.   

Hezkuntza-baliabide ireki (HBI) honetan zenbait erronka proposatuko ditugu, apurka-apurka eta modu ordenatuan sailkapenaren mundu zirraragarrian sartzeko, eta, betiko moduan, “ikertzen”.

 “Gauzen izena ahazten baduzu, horiei buruz dakizuna ere desagertuko da.“ —  Carl von Linné 


CC BY SA

EDIA proiektuaren hezkuntza-baliabide irekia, (Cedec)
Biologia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako
Egileak: Mª Elvira González Aguado eta Pilar Etxebarria Rotaetxe

Honen bidez argitaratutako lana: Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 4.0 lizentzia..

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)