Saltatu nabigazioa

Legamia izaki biziduna da?

Legamia substantzia bat da, eta sukaldaritzan erabiltzen da ogiaren eta pastelen masak “igoarazteko”. Lehen begiratuan, irina edo masa bat dirudi, baina, izaki biziduna da?

Levadura
Hellahulla . Levadura (CC BY-NC-SA)

Zer ezaugarrik definitu eta bereizten gaitu beste objektu eta elementu batzuetatik? Gaur egun, hiru hauek dira ezaugarri onartuenak:

  1. Gure osaera kimikoa antzekoa da
  2. Zelulaz osatuta gaude
  3. Hiru bizi-funtzioak egiten ditugu (elikadura, harremana eta ugalketa)

Ikertuko dugu pizza gozoak egiteko balio duen masa itxuragabe hori izaki biziduna den ala ez.

Ataza: Metodo zientifikoa

Iraupena:
Saio 1
Taldekatze
Taldeak: laukoak

Galderari erantzun ahal izateko, ezinbestekoa da lehenik zientziaren metodoarekin lan egiten jakitea, hau da, metodo zientifikoarekin. Taldetan, urratsak arretaz irakurriko ditugu eta ezagutzen dugun adibide bat jartzen saiatuko gara. 

 Metodo zientifikoa
Pilar Etxebarria. Metodo zientifikoa (Jabari publikoa)

Ondoren, taldean ere, legamia izaki biziduna den ala ez jakiteko modua eztabaidatuko dugu. Izaki bizidunen ezaugarrietatik abiatuta eta metodo zientifikoari jarraituz, hori egiaztatzeko bururatzen zaizkigun praktikak idatziko ditugu. 

  • Zer ikertu nahi dugu?
  • Zein da gure hipotesia? Zer ikertu behar dugu hura egiaztatzeko?
  • Esperimentu bat edo gehiago diseina ditzakegu? Zer material behar ditugu? Zein izango lirateke urratsak?
  • Nola erregistratzen ditugu emaitzak?
  • Nola jakinaraziko ditugu emaitzak?

Azkenik, gainerako taldeekin bateratuko dugu.

Ataza: Gure legamiaren etiketak ikertzen

Iraupena:
1/2 saio
Taldekatze
Taldeak: laukoak

Oso ondo! Dagoeneko ezagutzen ditugu izaki bizidun batek izan behar dituen ezaugarriak eta horiek aztertzeko modua. Praktikan jarriko dugu ikasi duguna, eta bi legamia mota landuko ditugu, okin-legamia eta legamia kimikoa (hauts altxagarria)

Talde bakoitzak okin-legamiaren eta kimikoaren lagin bana ikertuko ditu. 

Biomolekulei buruzko informazioarekin, bi legamien etiketak aztertuko ditugu eta osaera kimikoa idatziko dugu taula honetan:

Legamia
Osaera kimikoa

Okin-legamia

Kimikoa

Gure ondorioak: 

Ataza: Legamiak zelulak ditu?

Iraupena:
1/2 saio
Taldekatze
Binaka

Izaki bizidunak definitzen dituen beste ezaugarrietako bat zelulaz osatuta egotea da; beraz, hurrengo urratsa da hori legamiekin egiaztatzea.

Observando células
Victoria Art. Estudio microscopio (Pixabay)

Zelulen presentzia aztertzeko, esperimentu hau egin eta mikroskopio batekin egiaztatuko dugu.

Materialak

. Mikroskopio optikoa
. Legamia-pastilla fresko bat
. Legamia kimikoaren zorro bat
. Ura
. 50 mL-ko bi hauspeakin-ontzi
. Irabiagailua
. Tanta-kontagailua
. Bi porta
. Bi estalki
. Bi zotz

Prozedura

1. 50 gramo legamia botako ditugu 25 mL uretan, eta indarrez irabiatuko dugu. Gauza bera egingo dugu legamia kimikoarekin.
2. Legamia bakoitzaren disoluzio-tanta bat ipiniko dugu portan, ondo zabalduko dugu zotzarekin eta kontu handiz estaliko dugu estalkiarekin.
3. Laginak aztertuko ditugu mikroskopioan. Lehenik, 10x objektiboarekin lokalizatuko ditugu, eta, ondoren, 40x objektibora eta azkenik 100x objektibora aldatuko dugu.
4. Mugikorrarekin, argazkia aterako diogu lagin bakoitzari.

Ondorioak:

Bideo honetan ikus dezakegu nolakoak diren legamiaren zelulak, zenbait handipenekin.

Sci- Inspi. Baker's Yeast under the Microscope (Youtube standar)

Ataza: Legamiaren bizi-funtzioak ikertuko ditugu

Iraupena:
Saio bat
Taldekatze:
Taldeak: Laukoak

Bai! Legamiaren zelulak ikusi ditugu, eta egiaztatu dugu legamia kimikoak zelularik ez duela. Orain egiaztatu behar dugu izaki bizidunen bizi-funtzioren bat betetzen duen. Elikadura aukeratuko dugu, ikusteko errazena baita.

Izaki bizidunek elikadura-funtzioa erabiltzen dute energia eta materialak lortzeko. Legamiak azukretik lortzen du, eta, ondorioz, hartzidura alkoholikoa izeneko erreakzio kimiko bat sortzen da: horrela sortzen da CO2 gasa. Gas horren ondorioz puzten da ogiaren masa.

Masa puzteko karbono dioxidoa lortzeko beste modu bat legamia kimikoa erabiltzea da. Berez, “legamia” hori konposatu kimiko bat da, sodio bikarbonatoa, eta ura ukitzean duen erreakzioak CO2 gasa sortzen du.

Legamia freskoaren eta kimikoaren bidez gasa (karbono dioxidoa) sortzeko modua alderatuko dugu, honela:

Materiala

 100 mL-ko 2 hauspeakin-ontzi
. 4 saio-hodi zenbakidun
. Hodientzako tentegailua
. Hagaxka irabiatzaileak
. 4 globo
. Pipetak
. Balantza
. Koilarak
. Legamia freskoa eta kimikoa
. Ur epela (istripuak ekiditeko, komeni da irakasleak berotzea)
. Azukrea

Prozedura

1. Hauspeakin-ontzi batean 25 g legamia fresko eta 100 mL ur nahastuko ditugu.
2. Beste ontzi batean, 20 g azukre eta 100 mL ur nahastuko ditugu. Hagaxkak ontzi edo hodi batean sartu aurretik garbitu behar dira beti.
3. Hasteko, 1. eta 2. hodiak prestatuko ditugu, taulan adierazten den moduan. Hodi bakoitza irabiatuko dugu hagaxkarekin, eta globoak ipiniko ditugu hodiaren ahoan. Ordua apuntatu eta itxaron egingo dugu globoak puztu arte, hau da, CO2-a askatu arte.
4. 3. eta 4. hodiak prestatuko ditugu, eta, aurreko kasuaren moduan, globoak ipiniko ditugu, ordua apuntatu eta itxaron egingo dugu..

Informazioa antolatzeko taulak

Terminoaren definizioa

Hodia 1 2 3 4
Ur epela 10 mL   20 mL    
Legamia-esekidura 10 mL 10 mL
Azukre-esekidura 10 mL    20 mL
Legamia kimikoa 2 g 2 g

 Emaitzak aztertu eta taula honetan jasoko ditugu:

Hodia 1 2 3 4

Puztu da? (Bai edo ez)

Denbora (minutuak, ordu-erdi, ordubete baino gehiago...)

Ondorioak:

Ataza: Gure ikerketaren emaitzak jakinaraziko ditugu

Iraupena:
Saio bat
Taldekatze:
Taldeak: Laukoak

Iritsi da gure ikerketaren emaitzak jakinarazteko ordua. Hiru esperimentuen ondorioekin txosten bat idatziko dugu, metodo zientifikoaren urratsei jarraituz, hau da:

  1. Izenburua eta egilea.
  2. Zer ikertu dugu?
  3. Zein izan da gure hipotesia?
  4. Zer esperientzia egin ditugu hipotesia egiaztatzeko? Egindako esperimentuen deskripzioa.
  5. Zein izan dira esperientzia horien emaitzak? Taula eta argazkiekin dokumentatuko dugu.
  6. Zer ondorio atera ditugu?

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zabaltzeko proposamenak

Gaia zabaltzeko zenbait jarduera proposatzen ditugu:

  • Legamiaren elikadura-industriako erabilerak ikertu eta txostena egitea.
  • Etxean ogia egitea familiarekin.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)