Saltatu nabigazioa

Homo obesus

Egungo bizimoduaren eta produktu ultraprozesatuen eskaintzak gora egitearen ondorioz, nabarmen aldatu da gure elikadura. Gaur egun, produktu hiperkaloriko ugari kontsumitzen dira, azukre askokoak, eta nabarmen egin du behera fruta eta barazkien kontsumoak.

Obesidad
Victovoi . Obesitatea (Jabari publikoa)

Gero eta urrunago gaude elikadura osasungarria esaten zaion horretatik. Bizitzaren etapa desberdinetan, pertsona bakoitzari behar dituen beharrizan nutrizionalak ematen dizkion elikagaiak barne hartzen dituena da elikadura osasungarria, hain zuzen ere. Datu batzuk:

  • Espainiako biztanleen % 60k gehiegizko pisua du, eta kopuru horretatik % 20k, berriz, obesitatea.
  • Haurrei dagokienez, 6 eta 10 urte arteko haurren % 45,5ak gehiegizko pisua du. 
  • Elikaduraren arloan gastatzen dugunaren % 30 soilik bideratzen da elikagai freskoak erostera. Gainerakoa elikagai prozesatuak erostera bideratzen dugu.
  • Ohiko dieten ordez, gantz eta azukre kantitate handiagoko dietak ditugu orain (animalia-jatorriko gantza, bereziki); aldi berean, gero eta zuntz gutxiago kontsumitzen dugu.
  • OMEren gomendioen arabera, egunean ez genuke 25 gramo azukre erantsi baino gehiago hartu behar. Espainian, 80 gramo inguru hartzen dugu, batez beste, egunean.
  • Minbiziarekin zerikusia duten faktoreen % 31 elikadurarekin daude lotuta.

Homo obesus izango al gara? Ez, baldin eta elikadura orekatua zaintzea lortzen badugu. Horixe aztertuko dugu orain.

Ataza: Elikadura-datuak

Iraupena:
Etxeko lana
Taldekatzea:
Norbanakoa

Dieta bat osasungarria den baloratzeko, bi irizpide daude: Lehenengoa osagai nutrizionaletan dago oinarrituta (karbohidratoak, gantzak, proteinak, bitaminak, zuntza, azukrea, etab.), eta elikagaien etiketetan aurkitu dezakegu, profil nutrizionalak adierazten dituzten kolore-kodeen bidez (berdea, horia, gorria). Bigarrena kontsumitzen ditugun elikagaietan dago oinarrituta (lekaleak, zerealak, haragiak, arrainak, etab.), eta horixe erabiliko dugu guk ikerketa honetan.

Aurreko jarduera batean, gure GMIa (gorputz-masaren indizea) kalkulatu dugu. Oraingoan, gure elikadura osasungarriaren indizea (EOI) kalkulatuko dugu. Indize honek, ingelesez  Healthy Eating Index (HEI), dietaren kalitatea neurtzen du, asteko elikagaien ahorakina puntuatzen duten eskalen bidez. 

Horretarako, astean zehar kontsumitzen duguna jaso behar dugu 1. taulan, eta 2. taulako datuekin erkatu, bertan baitaude adierazita EOIk ezartzen dituen irizpideak.

  Hau jasoko dugu gure portfolioan:

  • Emaitzak aztertuko ditugu. Zenbat elikagaik dute “10” bat? Eta “5” bat? Eta “0” bat? Zerrenda bat osatuko dugu.
  • Orekatua al da gure elikadura?
  • Zer elikagai sartu behar ditut nire dietan osasungarriagoa izan dadin? Zeintzuk murriztu edo gutxitu behar ditut?

Ataza: Azukre-kontsumoa

Iraupena:
Ordu 1
Taldekatzea:
Lau ikasleen taldeak / Norbanakoa

Gaur egun, gure arbasoek hartzen zutena baino 30 aldiz azukre gehiago kontsumitzen dugu. Baina azukrea ez da soilik azukre-ontzian dagoena. Konturatzen ez bagara ere, elikagai eta edari askok azukrea daukate. Ataza hau egitean, horien berri izango dugu, batez besteko kalkulu bat egingo dugu eta plan bat diseinatuko dugu gure dietatik azukrea kentzeko.

medir azúcar
pxhere. Azukrea neurtzea (Jabari publikoa)

  Behin prozesua bukatu ondoren, banaka, hauxe idatziko dugu gure portfolioan:

  • Azukre gehien duten elikagaietatik, astean gehien kontsumitu ohi ditugunak zenbatuko ditugu. 
  • Etiketetan begiratuta, elikagaiaren 100 gramo bakoitzeko zenbat azukre zehazten den aztertuko dugu, eta astean zenbat azukre kontsumitzen dugun kalkulatuko dugu, gutxi gorabehera.
  • Plan pertsonal bat prestatuko dugu azukre-kontsumoa murrizteko.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)