Saltatu nabigazioa

Osasuna eta ohitura osasungarriak

Aurkezpena

Osasunaren eta osasungarria denaren kontzeptua aldatu egin da historian zehar. XX. mendera arte, pertsona osasuntsua gaixorik ez zegoen pertsona oro zen, eta ez ziren kontuan hartzen gaur egun ezagunak ditugun prebentzio-alderdi guztiak. Egun, zorionez, gure aurrerapen sozialei eta ezagutza zientifikoari esker, informazio ugari lor dezakegu gure osasunari eta hura zaintzeko moduei buruz. Hala ere, “osasungarri” hitza gehien aipatzen den hitzetako bat da, baina beti ez da ondo ulertzen.

Osasun-egoeran gure biologia pertsonalak badu eragina, baina baita beste hainbat alderdik ere: esaterako gure inguruneak, daramagun bizimoduak eta osasuna, neurri handi batean, prebenitu daitekeen zerbait dela ulertzeak. 

osasuna
Mohamed Hassan. Osasuna (CC0)

Gaur egun, medikuntzaren arloko aurrerapenei esker, argi dago honako hauek ohitura osasungarriak direla: kirola egitea, dieta orekatua izatea, higienea zaintzea, gure emozioen berri izatea eta prebentziozko jokabideak izatea. Hala ere, hainbat alderdik, hala nola errotuta dauden zenbait ohiturak edo presio sozial, kultural eta komertzialak, eragin handia dute gure portaeran. Osasunaren arloan, gizabanako bakoitzak ezin ditu libreki hartu bere gorputzari lotutako erabakiak, ondorioak alde batera utzita. Pertsona ororen osasunak eragina du gainerako pertsonengan, bai eta planetarengan ere. 

Gaur egun gure artean dauden praktika desberdinek eragina dute osasunaren arloan hartzen ditugun erabakietan, eta horien artean daude produktu “osasungarriak” saltzea, gorputza gurtzea edo pozik egoteko beharrari buruzko mezu-zaparrada. Supermerkatuetan, farmazietan, liburu-dendetan zein sare sozialetan, sarri ikusten ditugu kosmetiko “naturalak”, sendabelarrak, argaltzeko produktu eta aholkuak, autolaguntza-eskuliburuak eta influencerren eskutik osasungarriak omen diren produktuak, besteak beste. Hortaz, oso garrantzitsua da informazio fidagarria izatea eskura, kritikoagoak izan gaitezen gure portaera osasungarrietan eragina izan dezaketen kultura-usadioekin edo presio sozialekin.

Hortaz, HBI honetan, sakon aztertuko dugu gaia ikuspuntu zientifikotik. Apartatu bakoitzean, hainbat ataza egingo ditugu jarrera kaltegarriak zalantzan jartzeko, eta hasierako gure egoera osasungarria eta hori hobetzeko eman behar ditugun urratsak ezagutzeko. Amaitzeko, azken proiektu batean jasoko dugu hori guztia

“Gizona gizonarentzat otso”

Thomas Hobbe


CC BY SA

Cedec-en EDIA proiektuaren hezkuntza-baliabide irekia
Biologia eta Geologia Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako
Egileak: Mª Elvira González Aguado eta Pilar Etxebarria Rotaetxe.

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)