Saltatu nabigazioa

Ni neu

Amaierara iritsi gara. Portfolioa informazioz bete dugu, eta, orain, infografia bat egingo dugu, guztia antolatu, osatu eta ukitu pertsonal bat emateko. Trebeak bagara, aplikazio digital bat erabili dezakegu, baina diapositiben aurkezpen baten bidez ere egin dezakegu.

Infografia
pxhere. Infografia (CC0)

Lehenengo eta behin, gure portfolioan jasota izan behar dugun material guztia birpasatuko dugu; ondoren, infografian erabiliko ditugun edukiak hautatuko ditugu. Bide batez, ikasi dugunaren inguruko hausnarketa egiteko tartea hartuko dugu.

Ataza: Nire portfolio pertsonal osasungarria

Iraupena:
2 ordu
Taldekatzea:
Bikoteka/ Norbanakoa

1.- Lehenik eta behin, eskatutako guztia portfolioan daukagun egiaztatuko dugu:

  PORTFOLIOA

  • Osasunaren definizioa, One Health kontzeptuarekin eta adibide batekin osatuta.
  • “Mirarizko” produktuak: Zer aholku emango zenioke “mirarizko” produktuak erabiltzen dituen pertsona bati?
  • Hasierako profil osasungarriaren testa. Testaren emaitzak eta hobetzeko helburuak.
  • Osasun-adierazleen emaitzak: GMIa, pultsua, tentsioa, tenperatura, arnas maiztasuna, birika-edukiera eta JEGa.  
  • Higiene pertsonaleko ohiturak eta hobetzeko helburuak.
  • Izan ditugun gaixotasun infekziosoak.
  • Bakoitzaren txertaketa-egutegia / txertatzearen garrantzia adierazten duen irudia.
  • Elikadura. Nire dieta orekatua izan dadin gehitu edo kendu behar ditudan elikagaiak.
  • Gure “Master chef” platera.
  • Astean kontsumitzen dugun azukre kopurua eta hori murrizteko plan pertsonala.
  • Jarduera fisikoa. JEGa eta dugun maila, gure kalkuluen arabera.
  • Jarrera-ohiturak eta motxila, hobetzeko helburuak.
  • Mugikorraren erabilera. Testaren emaitzak eta hobetzeko helburuak.
  • Edertasun-kanonaren nire definizioa.

2.- Dena al dago? Ederto! Orain, dena jaso dugula egiaztatzeko, ikaskide bati emango diogu gurea, eta guk berea hartuko dugu. Zerbait falta bada, jakinarazi egingo diogu, hark bete dezan.

3.- Orain, gure INFOGRAFIA egiteko edukiak hautatuko ditugu. Behean duzu gure proposamena. Zure infografian, “ukitu” pertsonala gehi dezakezu.

Hautatu infografia egiteko edukiak:

  1. Osasun-adierazleen emaitzak: GMIa, pultsua, tenperatura, tentsioa, arnas maiztasuna, birika-edukiera eta JEGa.
  2. Indarguneak eta ahuleziak agerian jartzen dituen grafiko bat.
  3. Hautemandako eremuetan hobetzeko helburu pertsonalak.
  4. Helburu horiek betetzeko ekintzak.

Hobetzeko helburuen zerrenda egiteko taula, eta helburu horiek lortzeko modua.

Osasunaren eremua

Hobetu behar dut 0tik 10era baloratu (10 ez badut behar)

Hobetzeko helburuak  Horiek lortzeko ekintzak
Higienea

Etxea garbitzea

Hortzak garbitzea

Eskuak garbitzea

Doministikuak

Elikadura

Dieta orekatua

Azukre-kontsumoa

Jarduera fisikoa eta atsedena

Jarduera fisikoaren maila

Jarrera-ohiturak

Motxila

Mugikorraren eta teknologien erabilera

INFOGRAFIA-EREDUA

Hona hemen infografia baten adibidez. Zurea egiteko oinarri giza erabil dezakezu.  

Pilar Etxebarria. Portfolio osasungarria (Jabari publikoa)

4.- Bukatzeko, ikasitakoaren inguruko hausnarketa egingo dugu:

  • Aldatu egin al da osasungarria denari edo ez denari buruz zeneukan pertzepzioa?
  • Zalantzaren bat argitu al duzu egindako jardueren bidez?
  • Informazio nahikoa jaso al duzu?
  • Faltan bota al duzu osasunari buruzko beste gairen bat?
  • Zer iruditu zaizu taldean lan egitea eta eztabaidatzea?

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)