Saltatu nabigazioa

Profil osasungarria

Hurrengo atazan, gutako bakoitzari buruzko datuak jasotzen hasiko gara. Lehenengo eta behin, bideo baten eta galdetegi baten bidez, gure ohitura osasungarriak aztertuko ditugu. Hasierako hurbilketa honetatik, hasierako ondorioak aterako ditugu eta, horrela, gure osasuna hobeto zaintzeko plan pertsonalizatu bat egin ahal izango dugu. Aurrerago egingo ditugun ataza eta jarduerekin osatuko dugu plana. . 

Bizitza osasungarria
mohamed_hassan. Bizitza osasungarria (CC BY)

Ataza: Osasun-testa

Iraupena:
Ordu 1
Taldekatzea:
Norbanakoa / Klase osoa

Osasunari buruz ari garenean, zein dira kontuan hartu behar ditugun oinarrizko alderdiak? Girotzeko, Gasol anaien bideo hau ikusiko dugu, guztiok batera, ikasgelan:

Gasol Foundation. "La Galaxia Saludable". Capítulo 1: Los Hábitos Saludables (YouTubeko Litzentzia Estandarra)

Jarraian, gure ohitura osasungarriei buruzko test bat egingo dugu banaka

Galderei erantzun ondoren, lortutako emaitzen inguruan hausnartuko dugu, eta gure portfolioan idatziko dugu:

  • Inkestan aipatzen diren faktore guztien artean, zeintzuk dute zerikusia nire biologiarekin? zeintzuk nire ingurunearekin? zeintzuk nire bizimoduarekin? eta zeintzuk prebentzioarekin?
  • Zeinetan ikusten dut neure burua indartsuen?
  • Zeinetan hobetu behar dut? 
  • Zeinetan behar dut informazio gehiago?
  • Neure ohiturak hobetzeko helburuak idatziko ditut.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)