Saltatu nabigazioa

Energia-iturriak

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Atal honetan Energiaren gakoak aztertu ditugu, hiru erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Nondik dator energia?

GAIA: Energia.

DENBORA-BANAKETA: 3 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-iturriak eta -motak.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz.

ERRONKA: Ikasleek hainbat energia-iturri ikertuko dituzte energia berriztagarrien gaineko informazio-liburuxka bat egiteko, eta ondoren, liburuxka hori hezkuntza-komunitatearen artean banatuko dute eta ikastetxeko webgunean erakutsi. Helburua energia berriztagarrien balioaren gainean kontzientziatzea da.

EKOIZPENA: Erronka hau ebazteko, energia berriztagarrien gaineko informazio-liburuxka bat egingo dute taldeka; talde bakoitza energien atal batez arduratuko da, eta ondoren, gainerako taldeei ahozko azalpena egingo die.

EBALUAZIOA: banakako zein taldeko jarduerak hartuko dira kontuan.

  Jardueretan autoebaluazioa eta koebaluazioa erabiliko dira.

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia-transformazioak.
  • Energia-iturriak.

 KONPETENTZIAK

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

1,2,3,4

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea.

1,2,3,4

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

4

Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

4

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea

 

 

1,2,3,4

(*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan.

 EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
  • Giza kontsumoko energia-iturri nagusiak alderatzen ditu, baliabideen banaketa geografikoa eta ingurumen-ondorioak oinarri hartuta. 
  • Energia-iturri konbentzionalak ordezko energia-iturrien aldean zergatik gailentzen diren aztertzen du, eta arrazoiak argudiatzen ditu.
  • Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia motak identifikatzen ditu.
  • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
  • Ikerkuntzatik ateratako ondorioak erabiliz, txostenak egin ditu, eta argi eta garbi eman ditu aditzera gai zientifikoari buruzko azalpenak eta argudioak.
  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza hau ebaluatzeko, balioespen-eskala hau erabiliko dugu:

Koebaluazioa  Poster zientifiko bat ebaluatzeko kontrol-zerrenda balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

    Elektrizitatearen bidaia

    GAIA: Energia.

    DENBORA-BANAKETA: 3 saio.

    ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da energiaren kontzeptuaren gainean.

    TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa esperimental eta dokumental txikiak eginez.

    ERRONKA: Ikasleek energiaren bidaiari buruzko ikerketa bat egingo dute, etapa guztiak kontzeptualki aztertuz.

    ARIKETA: Erronka hau ebazteko, talde bakoitzak elektrizitatearen bidaiaren etapa bakoitzeko collage bat egingo du, testua eta irudiak erabiliz.

     Amaieran, horma-irudi bat egingo dugu ikasgela osoaren artean, elektrizitateak egiten duen bidea adieraziz, eta horma-irudi hori ikastetxeko sarreran jarriko dugu erakusgarri.

    EBALUAZIOA: Egindako jarduera guztiak kalifikatuko dira.

    Esloganak ebaluatzeko, ko-ebaluazio bat egingo da, haiek aurkeztu ondoren.

    ELEKTRIZITATEAREN ETAPEN ERANTZUN ZUZENAK

    EDUKIAK:

      • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
      • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
      • Energia-iturriak.
      • Energiaren alderdi industrialak.

      KONPETENTZIAK

      KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

      Jarduerak

      Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

      1,2,3,4

      Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea.

      1,2,3,4

      Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

      1,2,3,4

      Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

       1,2,3,4

      BESTELAKO KONPETENTZIAK

      Jarduerak

      Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

      Konpetentzia digitala

      Ikasten ikasteko konpetentzia

      Ekimena eta espiritu ekintzailea

       

      1,2,3,4

      (*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da, LOMCEn azaltzen den moduan.

      EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

      • Informazioa identifikatu eta interpretatu du, eta gai zientifikoari lotutako ideiak ezagutzen ditu.
      • Energia-iturriak zentral elektrikoetan energia elektriko bihurtzeko prozesua deskribatu du, baita energia elektrikoa garraiatzeko eta biltegiratzeko metodoa ere.
      • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, eta atazetan eta eztabaidetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerak izan ditu.
      • Energia-iturriak zentral elektrikoetan energia elektriko bihurtzeko prozesua deskribatu du, baita energia elektrikoa garraiatzeko eta biltegiratzeko metodoak ere.

      EBALUAZIO-TRESNAK:

      Ataza hau ebaluatzeko, balioespen-eskala hauek erabil ditzakegu:

      1- Koebaluazioa: Poster zientifiko bat ebaluatzeko kontrol-zerrenda deritzon poster zientifikoa ebaluatzeko balioespen-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

      2.- Zientzietako ahozko azalpenetarako eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

      Uharte berdea

      GAIA: Energia.

      DENBORA-BANAKETA: 2 saio.

      ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia eta energia-motak eta neurketa.

      TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa Internet bidez bilatuz edota ikasleen ingurune hurbilean ikerketa txikiak eginez, eta, horrela, eguneroko jarduerak ikerketa zientifikoaren ikuspegitik aztertuz.

      ERRONKA: Ikasleek ikertu eta erabaki beharko dute zer energia berriztagarri erabili ezaugarri jakin batzuk dituen uharte batean.

      ARIKETA: Erronka hau ebazteko, komunitate bakoitzean elektrizitatea sortzeko erabili behar diren energia-iturrien gainean landutako ondorioak azalduko dira.

      ORIENTABIDEAK:

      «Moja Uhartea» izeneko jarduerak ez du erantzun zuzenik edo okerrik eskatzen; aitzitik, ikasleek beren erabakiak zientifikoki justifikatzeko gaitasuna izan behar dute, hori da funtsezkoena.

       Fitxak talde guztiei banatuko zaizkie.

      Jarduera honek beste hau hartzen du oinarri: Marlene Rau-ren Moja Uhartea, Science in School-ekoa.

      EBALUAZIOA: Aurkeztutako jarduerak, amaierako azalpena eta eztabaida kalifikatuko dira. calificarán las actividades aportadas, la exposición final y debate.

      EDUKIAK:

      • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), baloratu eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
      • Energia-transformazioak.
      • Energia-iturriak.

      KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

      Jarduerak

      Zientziaren oinarrizko kontzeptuak eta mundu naturaleko sistemak erlazionatzea.

      1,2,3,4.

      Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikustea.

      1,2,3,4,

      Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egitea.

      1,2,3,4,

      Erabakiak erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz hartzea.

      1,2,3,4

      BESTELAKO KONPETENTZIAK

      Jarduerak

      Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

      Konpetentzia digitala

      Ikasten ikasteko konpetentzia

      Ekimena eta espiritu ekintzailea

       

       1,2,3,4

      (*) Bereizirik azalduko dugu konpetentzia zientifikoa zer den, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan.

       EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

      • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
      • Eguneroko fenomenoetan agerian geratzen diren energia motak identifikatzen ditu.
      • Forma batzuetatik beste batzuetara gertatzen diren energia-transformazioak azaltzen ditu.
      • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

      EBALUAZIO-TRESNAK:

      (*) Expresamos separadamente la Competencia Científica, para una mejor comprensión de la misma, ya que  forma parte de la "Competencia matemática y competencias básicas en ciencia y tecnología",  tal y cómo se indica en la LOMCE.

      1.-Zientzietako ahozko azalpenetarako eskala generikoa(deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).

      2.- Zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala generikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan)

      Creado con eXeLearning (Ventana nueva)