Saltatu nabigazioa

Hitzaurrea eta ikaskuntza-ibilbidea

Ibilbidea

Energia

Energiaren neurketa

Energiaren transformazioak eta kontserbazioa

  • Lagungarrien bidez ikasiko dugu energia zer den.
  •  Energiaren historian murgilduko gara, aurrerapen teknologikoak ezagutuz.
  • Gure energia-gastuak neurtuko ditugu, eta gastu horiek murrizteko proposamenak egingo ditugu.
  • Esloganak egingo ditugu ezkutuko kontsumoa murrizteko.
  • Simulazio digitalak erabiliko ditugu eguneroko egoeretan gertatzen diren energia-transformazioak ikertzeko.
  • Patinajeko pista bateko energiak aztertuko ditugu.

Energia-iturriak

Energia eta PISA probak

  • Energien jatorria ikertuko dugu, eta energia berriztagarriak balioetsi. 
  • Elektrizitateak egiten duen bidea ezagutzeko ibilbide bat antolatuko dugu.
  • Elektrizitatearen ekoizpena planifikatuko dugu energia berriztagarriak oinarri hartuta.
  • PISAri eta energia urdinari ekingo diegu.
  • PISAren erronka ebatzi eta erregai fosilak saihestuko ditugu.

ERABILERA-JARRAIBIDEAK

Material honen bidez, DBHko 2. mailako Fisika eta Kimikako «Energia» blokearen curriculum-edukiekin lotutako proposamen didaktiko bat aurkezten da. Ez da ohiko unitate didaktiko edo proiektu bat, baizik eta askotariko arazo-egoeren multzo bat, erronka txikien gisa aurkeztuak, zenbait saiotan lantzeko. Erronka horiek pizgarri eta desafio bat izango dira ikaslearentzat, bere ingurunearekin lotutako egoera esanguratsu bat ebazteko inplikatu beharko baita. Hori guztia ikerketa-jarduera gidatuen bidez egingo da, eta, azkenean, ikerketaren ondorioekin ariketa bat egingo da.

Geralt . Erronka ((Jabari publikoa)

Erronka horien helburua curriculum-edukiak testuinguruan jartzea da; irakasleentzat baliagarriak izan daitezke, bai beren eskoletarako ideiak jasotzeko, bai zuzenean aplikatzeko. Irakasleak erabakiko du zer egin; izan ere, gaiaren une ezberdinetan edo elkarren atzetik aplika daitezke, eta eduki guztiak lantzen dituzte. Era berean, irakasleak konplexutasun desberdineko erronketan lan egiten jar ditzake ikasleak aldi berean eta ikasgelako talde berean.

Oro har, elementu hauek agertzen dira guztietan:

Egoera-arazoaren planteamendua

Atal bakoitzaren hasieran ideia bat planteatzen da, hainbat ikuspegitatik iker daitekeena. Ideia hori erakargarria eta hurbila izango da ikasleentzatAtal bakoitzaren hasieran ideia bat planteatzen da, hainbat ikuspegitatik iker daitekeena. Ideia hori erakargarria eta hurbila izango da ikasleentzat

Erronka sortzeko hasierako galdera

Oinarrizko galdera baten bidez, gaiaren muina azalduko da.

Erronka

Oinarrizko galdera horrek ikerketa bati ekiteko balioko du; kasu honetan, ikerketa hori zientifikoa izango da, eta ikasleek galdera hori ebatzi beharko dute. Ikerketa honek talde-lana eskatzen du beti.

Galderak, jarduerak eta gida-baliabideak

Ikasleek sortuko dituzte, eta ebazpen bat arrakastaz lantzeko eta ikaskuntza-prozesurako baliabideak emateko beharrezkoa den ezagutza bilduko dute.

Erronkaren ebazpena

Planteatutako erronkek askotariko soluzioak izan ditzakete. Horietatik, landuena eta egingarriena aukeratuko da, inplementatua izan dadin.

Bateratze-lana

Taldeek planteatutako ebazpenak bateratze-lan baten bidez jakinaraztea eta ikasgelan eztabaidatzea komeni da. Bateratze-lanaren lorpena denboraren eta baliabideen araberakoa izango da.

Ebaluazioa

Ebaluazioa etengabea izango da erronkak irauten duen bitartean. Ebaluazioaren emaitzek ikaskuntza berresten dute, eta erabakiak hartzen laguntzen dute, ebazpena ezartzen aurrera egin ahala.

Erronkak binaka edo talde txikitan landuko dira normalean, dinamika kooperatiboak erabilita; baina banakako jardueraren bat ere egin daiteke. Erronka horiek osatzeko, simulazio digitalak, irakurketa zientifikoak, jolas-jarduerak eta PISAko gaiak landuko dira.

Ikasleek ikerketa-koaderno bat eta ikasketa-egunkari bat izan beharko dituzte.

Koadernoan ikerketa erregistratuko da, eta, beraz, hipotesiak, esperimentuak eta emaitzen azterketa edo interpretazioa dokumentatzeko erabiliko da. Koaderno hau egunkari bat izango da, eta egindako esperimentu guzti-guztiak jasoko dira bertan, izandako gorabeherak azalduz. Koadernoaren helburu nagusia da argi eta garbi esan behar duela zer egin zen, nola egin zen, nork egin zuen eta noiz egin zuen.

Ikaskuntza-egunkarian ikasleek ikasgelan sortutako jarduerei eta proposamenei buruz idatziko dute, bai eta egunez egun planteatutako ideiei, iritziei eta esperientziei buruz ere. Horrela, metakognizio-prozesua abiaraziko da, honako gai hauei erantzunez, besteak beste: eskatu didatena lortzen ari naiz?, lortuko dut amaitzea?, gehiago ahalegindu behar dut?, nire planari eutsiko diot edo aldatu egingo dut?, zer egin behar nuen eta zer egin dut?, ondo noa denboraz? Nahastu egin naiz: zer egin behar dut?, zer ikasi dut nahasmen horrekin?, etab. Irakasleek une bakoitzean (hasieran, prozesuan zehar, amaitzean) erabakiko dute zer gai jaso behar duten ikasleek ikaskuntza-egunkarian.

 

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)