Saltatu nabigazioa

Aldaketa atmosferikoak

Troposferan garatzen da bizia, eta bertan gertatzen dira fenomeno meteorologikoak. Masa atmosferikoaren % 75 eta ia ur-lurrun guztia hartzen ditu. Geruza horretako airea homogeneoa da, mugimendu bertikalen ondorioz.

FelixMittermeier. Ekaitza (Pixabay License)

Hodeiak, haizea, elurra, ekaitzak, bero-boladak... Une jakin batean horrelako fenomeno meteorologikoak gerta daitezke planetako edozein tokitan. Batzuk, adibidez euria, ezinbestekoak dira gizakiok bizirauteko; beste batzuek, aldiz, adibidez ortzadar ikusgarriek, efektu optiko ederrak ematen dizkigute. Badaude naturaren botere suntsitzailea islatzen dutenak ere, sekulako hondamendi naturalak eragiten dituztenak.

Fenomeno horiek guztiak gure troposferan gertatzen dira. Iker ditzagun!

Ataza: Atmosferaren meteorologia.

Iraupena:
: 3 saio gehi etxeko lana
Taldeak:
Banaka eta taldean

Gaur egun, nahiko erraza da eguraldi atmosferikoa iragartzea; besterik gabe, telebistan edo Interneten begiratuta, gaurko, biharko eta hurrengo asteko eguraldia jakin dezakegu. Baina nola iragartzen zuten eguraldi atmosferikoa radarren, sateliteen eta ordenagailuen aurretik? Eguraldi atmosferikoa iragartzea oso garrantzitsua da nekazarientzat, laboreak zaintzeko, eta, halaber, funtsezkoa da marinelentzat, itsasoko bidaia luzeetan.

Antzina, pertsona askok etxeko tresnak edo naturako zeinuak erabiltzen zituzten eguraldi atmosferikoa iragartzeko. Hortik datoz “Maiatza, erdia hotzak hil eta beste erdia beroak erre” eta antzeko atsotitzak; gaur egun ere “2023ko eguraldia aurreikusi dute hilegunekin” eta antzeko albisteak topatzen ditugu. Badago zientzia errealik esaera horien atzean edo mito hutsak dira?

Iker dezagun!

Clker-Free-Vector-Images. Cima (Pixabay License)

Ataza honetan, eguraldi atmosferikoa ikertuko dugu, eta hiru metodo erabiliko ditugu hura iragartzeko, taldean. Eguraldi atmosferikoan murgilduko gara bideo interaktibo batekin, eta banaka landuko dugu

Bideo interaktiboa: Eguraldi atmosferikoa

com/watch?v=65mS782mCLQ

Meteorologia iragartzen

Taldeko ataza honetan, eguraldi atmosferikoa iragartzeko hiru metodorekin esperimentatuko dugu. Astebete emango dugu ikertzen, eta hiru teknikak erabiliko ditugu hurrengo eguneko eguraldi atmosferikoa iragartzeko. Hurrengo egunean, eguraldi atmosferiko erreala erregistratuko dugu. Ikerketaren amaieran, honako hauek adieraziko ditugu:

  • Zein dira eguraldi atmosferikoa iragartzeko teknika zehatzenak?
  • Zein dira okerrenak?

Ikerketaren amaieran, hari buruzko txosten zientifikoa egingo dugu.

Has gaitezen!

 Jarraibideak 

Irakasleak jarraibide-txartel hau emango dio talde bakoitzari:

Talde bakoitzarentzako ataza, iragarpenak egiteko astebetez

Metodoa Teknika Ataza
Lehen metodoa Etxeko neurgailuak erabiliko ditugu, adibidez higrometro bat, barometro bat eta haize-orratz bat
  • Bilatu aipatutako tresnei buruzko informazioa.
  • Eraiki tresna horiek. *(Argibideak atzeraelikaduran)
Bigarren metodoa

Naturako behaketak (eguraldi atmosferikoarekin lotutako esaerak)

 

Bilatu eguraldi atmosferikoarekin lotutako esaera edo iragarpenak:

  • Galdetu tokiko pertsonei
  • Bilatu Interneten
Hirugarren metodoa

Kontrol gisa, telebista-estazio baten edo webgune meteorologiko baten pronostiko profesionala erabiltzen.

 

Bilatu eguraldi atmosferikoari buruzko informazioa:

  • Telebista
  • Webgune meteorologikoa

Iragarpenak

Irakasleak iragarpen-txartel hau emango dio talde bakoitzari:

Metodoa IRAGARPENAK

Astelehena 

Data:

Asteartea

Data:

Asteazkena

Data:

Osteguna

Data:

Ostirala

Data:

Larunbata

Data:

Igandea

Data:

Lehen metodoa

Bigarren metodoa

Hirugarren metodoa

 Partekatzea

geralt. Partekatzea (Pixabay License)

Lortutako datuak partekatuko ditugu talde guztien artean, eta erabakiko dugu zein den metodo onena

  • Zein dira eguraldi atmosferikoa iragartzeko teknika zehatzenak? Zergatik?
  • Zein dira okerrenak? Zergatik?

Txostenak

Txostena egiteko, puntu hauek hartuko ditugu kontuan:

  • Helburua
  • Erabilitako metodoen deskripzioa
  • Erabilitako tresnen deskripzioa
  • Lortutako datuen balorazioa
  • Ondoen baloratutako teknika
  • Topatutako zailtasunak
  • Ondorioak
  • Zientifikotzat jo daitezke erabilitako hiru metodoak?

Klima-aldaketa

Nahiz eta sinonimo gisa erabiltzen diren, “berotze globala” eta “klima-aldaketa” ez dira gauza bera. Berez, bigarrenak barne hartzen du lehena; izan ere, fenomeno orokorragoa da, eta Nazio Batuen Klima Aldaketari buruzko Esparru Konbentzioak (NBKAEK) honela definitzen du: “klimaren egoeraren aldaketak, batez besteko balioetako eta/edo propietateen aldakortasuneko aldaketen bidez identifika daitezkeenak”.

“Berotze globala” eta “klima-aldaketa” bereizi gabe erabiltzeak nahasketa eragin dezake.

Iker dezagun termino horien arteko aldea!

mohamed_hassan. Aldaketa klimatikoa (Pixabay License)

Klima-aldaketari eta berotze globalari buruzko informazioa bilatuko dugu, eta, ondoren, mapa kontzeptual baten bidez antolatuko dugu.  Ataza hau taldeetan egingo dugu

Gai hauei buruzko informazioa bilatuko dugu:

  • Klima-aldaketa
  • Berotze globala
  • Klima-aldaketaren eta berotze globalaren arteko desberdintasunak
  • Klima-aldaketaren eta berotze globalaren arteko loturak

Gaian murgilduko gara bideo baten bidez, eta “klima-fitxekin” informazioa bilatzen jarraituko dugu. Oharrak hartuko ditugu, ondoren gure informazioa antolatzeko mapa kontzeptual batean.

Has gaitezen!

BBVA. Zertan datza aldaketa klimatikoa? (Licencia Youtube)
 

Mapa kontzeptual atmosferikoa

Baliabide hau erabil dezakegu: "canva".

Gainera, mapan kontuan hartuko ditugu puntu hauek: ondorioak

 

BEROTZE GLOBALA KLIMA-ALDAKETA
Definizioa Definizioa
Loturak
Desberdintasunak
Arrazoiak
Ondorioak

Klima-aldaketa eztabaidatzen

Jarduera honetan, gure ingurunean eragin positiboa uzteko zenbait gomendio proposatzen dizkigute. Gomendio horien artean dago klima-konpromisoari buruzko eztabaidak sustatzea, eta hori izango da gure ataza.

OpenClipart-Vectors. Eztabaida (Pixabay License)

Gure ingurunean eragin positiboa uzteko gomendioak

  • Behar ez ditugun artikulu gutxiago erostea eta berrerabiltzearen eta trukearen alde egitea
  • Lehentasuna ematea tokiko eta gertuko produktuei
  • Enbalaje gehiegi edo alferrikakoak dituzten produktuak erostea ekiditea
  • Kotxearen erabilera murriztea eta garraio publikoaren edo bizikletaren alde egitea
  • Zuzen birziklatzea
  • Etxeko energia eta ura modu arduratsuan erabiltzea eta energia-efizientzia hobetzea
  • Klima-konpromisoari buruzko elkarrizketa eta eztabaidak sustatzea
  • Parte hartzea ingurumen-herritartasunean: zuzenean laguntzea ingurumena babesteko erakunde eta entitateei
  • Lehentasuna ematea gutxiago kutsatzen duten enpresetan erosteari
  • Ekintza kolektiboak sustatzea: ingurune naturalak borondatez garbitzea edo gailu elektroniko zaharrak biltzea, birziklapena sustatzeko.

Klima-Konpromisoa” EZTABAIDA

geralt. Konpromisoa (Pixabay License)

Irakasleak klima-aldaketa ekiditeko konpromiso bat emango dio talde bakoitzari. Talde bakoitzak, egokitu zaion konpromisoarekin, aldeko eta kontrako argudioak prestatuko ditu, baita konpromisoa aurrera eraman ahal izateko konponbideak ere. Jarduera taldeka egingo dugu, eta, taldekide guztiek parte hartuko dutela ziurtatzeko, “folio birakaria” teknika erabiliko dugu argudiatzeko.

KLIMA-ALDAKETA EKIDITEKO KONPROMISOAK

TALDEA

  • Behar ez ditugun artikulu gutxiago erostea eta berrerabiltzearen eta trukearen alde egitea
A
  • Lehentasuna ematea tokiko eta gertuko produktuei
B
  •  Kotxearen erabilera murriztea eta garraio publikoaren edo bizikletaren alde egitea
C
  •  Ekintza kolektiboak sustatzea: ingurune naturalak borondatez garbitzea edo gailu elektroniko zaharrak biltzea, birziklapena sustatzeko
D

Eztabaidatu

OpenClipart-Vectors. Eztabaida(Pixabay License)

 

Ekintza kolektiboak sustatzea: ingurune naturalak nahita garbitzea edo birziklatzea sustatzeko gailu elektroniko zaharrak biltzea.

  • Talde bakoitzean rolak banatuko ditugu: bozeramailea, moderatzailea, dinamizatzailea eta denborak kontrolatzeko arduraduna.
  • Talde bakoitzak bere "konpromisoa" aurkeztuko du eta bere argudioak emango ditu. Argudioak aurkeztu ondoren, gainerako taldeek eztabaidan parte hartu ahal izango dute.
  • Talde bakoitzak 15 minutu izango ditu.
  • Ikasle guztien argudioak errespetatuko ditugu.
  • Taldeko kide guztiek parte hartuko dute eztabaidan.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)