Saltatu nabigazioa

Atmosferaren jatorria

Uste duzu egungo atmosfera, dinosauroek arnasten zutena eta Lurreko bizitzaren jatorria ikusi zuena berdinak direla?

Lurra inguratzen duen atmosfera, gaur ezagutzen dugun moduan, ez da berdina izan beti. Mendeetan zehar aldatu egin da haren konposizioa, eta bizitza garatu ahal izan da. Era berean, organismo bizidunen agerraldiak eragina izan du atmosferaren konposizioan, eta horren emaitza izan da egun ezagutzen dugun oreka.

Pexels. Volcan (Pixabay License)

Zer konposatuk jarraitzen dute egungo atmosferan? Zeintzuk aldatu dira? Zer organismo egokitu dira atmosfera horietara?

Atmosferak ikertuko ditugu, denboran zehar, baita izaki bizidunen egokitzapenak ere.

Bideo interaktiboa: Nola eratu zen atmosfera?

com/watch?v=h90Zbl6yDUU

Ataza: Irakurketa zientifikoa: “atmosferaren jatorria”

Iraupena:
1 saio
Taldeak:
Banaka eta taldean

Aurreko bideoa banaka ikusi eta galderei erantzun ondoren, irakurketa zientifiko dialogiko bat egingo dugu.

Irakurketa zientifikoa egingo dugu, arau batzuekin bat:

Irakurketaren arauak

  1. Banaka irakurriko dugu testua, eta ulertzen ez duguna edo deigarria iruditzen zaiguna azpimarratuko dugu
  2. Lauko taldeetan, sortutako zalantzak argituko ditugu
  3. Lauko taldean argitu ez ditugun zalantzak talde handian argituko ditugu
  4. Talde handian partekatuko dugu testuan deigarria iruditu zaiguna

"Atmosferaren jatorria" tetua irakurriko dugu

Atmosfera, gure planetaren gas-bilgarria, duela 4.500 milioi urte inguru hasi zen sortzen, Lurraren jatorriarekin batera; garai hartan, Lurra nukleo gori eta urtu batek osatzen zuen, gas- eta hauts-hodei trinko batek inguratuta. Eguzkiaren berotasunaren ondorioz, gas horiek askatu egin ziren izarrarteko espazioan.

Pixkanaka, planeta hoztu egin zen, eta horrela eratu zen lurrazal solidoa, kontinenteekin eta itsas hondoarekin. Askatutako gasak lurrazalean pilatu ziren, eta atmosfera sortu zen, ur-lurrunarekin, karbono dioxidoarekin, nitrogenoarekin eta beste gas batzuekin.

 Milioika urte igaro ondoren, lurrazala dagoeneko hoztu zenean, atmosferaren ur-lurruna egoera likidora igaro zen, eta horrela sortu ziren ozeano eta itsasoak. Hala ere, jarduera bolkanikoa ez zen amaitu. Sumendiek gasak askatzen jarraitzen zuten.

 Bizitza mikroskopikoa agertu zenean, prozesu biokimiko garrantzitsuak hasi ziren gure atmosferaren eta bizitzaren etorkizunari begira. Fotosintesiak lehen aldiz hartu zuen atmosferako karbono dioxidoa, eta oxigenoa itzuli zuen, geroz eta gehiago pilatzen. Azkenik, izaki begetal fotosintesikoak agertu ondoren, gasa arnasteko gai ziren izaki bizidun animaliak agertu ahal izan ziren.

Ondorioak aterako ditugu

Eztabaidatu:

Jarduera amaitu ondoren, eztabaida txiki bat egingo dugu ikasgelan gai hauen inguruan. Lehenik, bakarka pentsatuko ditugu.

  • Irakurketa egiteko, zer zailtasun izan ditugu? Zergatik?
  • Uste duzu beste planeta batzuek atmosfera izan dezaketela? Zergatik?
  • Zer izan daiteke beharrezkoa atmosfera edukitzeko? Zergatik?
  • Uste duzu gure atmosfera alda daitekeela? Zergatik?

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)