Saltatu nabigazioa

Atmosfera babeslea

Eguzkiak, argiaz eta berotasunaz gain (erradiazio infragorria), beste erradiazio batzuk ere igortzen ditu, adibidez gamma izpiak, X izpiak eta izpi ultramoreak, zeinak kaltegarriak baitira bizirako. Atmosferak xurgatzen ditu erradiazio kaltegarri horiek, eta, horrez gain, meteoritoen (espaziotik datozen eta grabitateak erakartzen dituen arrokak) aurrean babesten gaitu. 

Funtzio babesle horrez gain, atmosferak izaki bizidunentzat beharrezkoak diren substantziak ere baditu.

fietzfotos. Babeslea (Pixabay License)

Izaki bizidun guztiok behar dugu airea arnasteko. Prozesu horretan, gasak trukatzen dira: izaki bizidunak uretan edo airean disolbatutako oxigenoa hartu eta bizitzeko beharrezkoa den energia ekoizten du. Atmosfera, beraz, ezinbestekoa da gure planetan bizia egon dadin.

Iker ditzagun bizitzeko beharrezko substantziak eta erradiazio kaltegarriak!

Atmosferak babesa eta bizitzeko substantziak ematen ditu

Iraupena:
3 saio
Taldea:
Banaka eta taldean

Atmosferak, organismoei beharrezko gasak eta elementuak emateaz gain, planeta isolatzen du zenbait faktore espazialen aurrean, adibidez energia handiko erradiazioak eta meteoritoak.

geralt. Ataza (Pixabay License)

Ataza honetan, bizitzeko ezinbesteko substantziak ikertuko ditugu, eta ikusiko dugu nola babesten gaituen atmosferak izpi kaltegarrien eta meteoritoen aurrean. Jarduerak taldean edo banaka egingo ditugu.

Hasteko, ekar ditzagun gogora bizitzeko ezinbesteko substantziak!

Bizitzeko beharrezko gasak

Gai hauei buruzko ezagutzak egiaztatuko ditugu:

  • Karbono dioxidoa ezinbestekoa da fotosintesia egiteko
  • Oxigenoa funtsezkoa da izaki bizidunek arnasteko
  • Ur-lurruna naturako uraren zikloaren parte da
  • Nitrogenoa nitrogenoaren zikloaren parte da, eta funtsezkoa da proteinak sortzeko

“Bizitzeko beharrezko gasak” testuan falta diren hitzak osatuko ditugu, fotosintesiari, arnasketari, uraren zikloari eta nitrogenoaren zikloari buruz.

Jarduera hau banaka egingo dugu, eta, testua osatzean zalantzarik izanez gero, informazio hau erabil dezakegu:

Testua osatu ondoren, bidali egin behar duzue, eta asmatu dituzuen erantzunen kopurua agertuko da. Horrez gain, bi fitxa agertuko dira, bat berrabiarazteko eta beste bat soluzioak ikusteko.

Amaieran, atzeraelikaduran, autoebaluazioa egongo da. 

Osa dezagun testua!


TESTUA: BIZITZARAKO BEHAR DIREN GASAK

 

Atmosferako aireak bizitzeko beharrezko gasak ditu:

Hutsuneak betetzen    bidez, izaki bizidunek aireko oxigenoa erabiltze dute    lortzeko. Animalia eta landareek, egunero, bizitza osoan,    behar dute eta   botatzen dute.
Landareak autotrofoak dira, eta organiko propioa sortzen dute    bidez, honako hauek erabiliz:  , ura eta lurreko gatz mineralak. Prozesu horretan,    askatu eta atmosferara bidaltzen dute. Prozesu horien ondorioz du    egungo konposizio kimikoa.
Nitrogenoa funtsezkoa da proteinen konposizioan. Nahiz eta ezin dugun zuzenean erabili nitrogenoa, bakterio batzuek hura finka dezakete, ondoren kate trofikoari pasatzeko .
Ur-lurruna zikloaren parte da, eta ezinbestekoa da izaki bizidunentzat. Haren jatorriak dira itsaso eta kontinenteetako uraren lurrunketa eta landareen transpirazioa. Ur-lurrunean eta prezipitazioa gerta daitezke.

Gaitu JavaScript

Iragazki atmosferikoa

uhin elektromagnetikoen bidez, espazioan. Energia da hori prozesu atmosferikoen eta klimaren dinamika zehazten duen motorra. Espektro elektromagnetiko deitzen zaio uhin elektromagnetikoen multzoaren energia-banaketari. Atmosferak eragin babeslea du, iragazki gisa, erradiazio horien aurrean, eta, horrez gain, meteoritoen aurrean babesten gaitu.

Wikipedia. EspeKtro elektromagnetikoa (CC BY-SA)

Ataza honetan, eguzki-espektroa eta lurrera iristen diren erradiazioak ikertuko ditugu. Lauko taldeetan egingo dugu lan.

Aurrera!

Hasteko, espektro elektromagnetikoaren eskema aztertuko dugu

Eguzki-espektroa ikertzen

Hasteko, espektro elektromagnetikoaren eskema aztertuko dugu, irudi honen bidez:

wikipedia. Espektroa (Jabari publikoa)

 

Eguzki-espektroaren erradiazioak idatziko ditugu, uhin-luzera txikienetik handienera; horretarako, erreparatu aurreko irudiari, bertan agertzen baitira zenbait erradiazioren uhin-luzerak.

Iker ditzagun Lurrera iristen diren erradiazioak

Bideo honetan, erradiazio bakoitzaren ibilbideei buruzko informazioa agertzen da, baita zeharkatzen dituzten atmosferaren geruzak ere.

Erradiazio hauen ibilbideak idatziko ditugu: gamma izpiak, X izpiak, UV izpiak, erradiazio ikusgarria, izpi infragorriak (IR)

Ambientech. Eguzki-erradiakzioa ( Youtube lizentzia)

Informazioa antolatuko dugu

one94. Erradiakzioak (Pixabay License)

Lortutako datuak taula honetan antolatuko ditugu. Talde bakoitzak osatu ondoren, emaitzak alderatuko ditugu talde handian.

Erradiazioa Erradiazioa xurgatzen duen geruza Lurrera iristen da Eraginak
Gamma izpiak

X izpiak

UV-A izpiak

UV-B izpiak

UV-C izpiak

Erradiazio ikusgarria

Infragorriak (IR)

Ondorioak eta ozono-geruza

Aurreko taula osatu ondoren, ozono-geruzak izaki bizidunen bizirako duen garrantziari buruzko eztabaida bat egingo dugu.

Aurretik, bideo hau ikusiko dugu, eta oharrak hartuko ditugu, ondoren eztabaidatzeko

Instituto Uruguayo de Meteorología. Ozono geruza  (Lizenctzia Youtube )

Eztabaida taldeka prestatuko dugu, puntu hauek kontuan hartuta:

  • Zer geruza uste duzue dela garrantzitsuagoa? Zergatik?
  • Nola eratzen da ozonoa? Zergatik?
  • Ozono-atmosfera batean bizi ahal izango ginateke? Zergatik?
  • Ozonorik gabe bizi ahal izango ginateke? Zergatik?

Erradiazioak bilatzen

Dagoeneko ezagutzen ditugu espektro elektromagnetikoaren zenbait erradiazio, eta, orain, banaka, etxeko gailu teknologikoak eta sortzen duten erradiazioa ikertuko ditugu. Jarraian, lortutako datuak partekatuko ditugu lauko taldean, eta etxean erradiazioak murrizteko proposamenak egingo ditugu. Amaitzeko, proposamenak partekatuko ditugu talde handian. Ezin dugu ahaztu gailu elektronikoek ere erradiazioak igortzen dituztela, eta horiek murrizten saiatu behar gara,  uhin horien balizko eraginen aurrean babesteko.

Wikipedia. Erradiakzioak (Jabari publikoa)

Gure ikerketaren datuak idatziko ditugu

Gailua Erradiazioa

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)