Saltatu nabigazioa

- Gida Didaktikoa -

Proposamen didaktikoa

Atmosfera ikertuz, "Ikertzen" seriaren barruko hirugarren proposamen didaktikoa da, DBHko 1. mailako Biologia eta Geologia irakasgairako.

Ohi bezala proposmen horietan, HBI  honetan ikasleak motibatzeko erronkak planteatzen ditugu; horrez gain, ahal den neurrian, ikerketa zientifikoko prozedura bat dakarte (behaketa, planifikazioa, informazioa bilatzea, esperimentazioa, emaitzen analisia, ondorioak ateratzea, komunikazioa).

Lehen HBIn adierazi dugun bezala, Biologia eta Geologia materiaren baldintza berezia hartu dugu kontuan; izan ere, haren prozesuak, denboran eta espazioan luzeak, zailagoak dira laborategiko lan batekin ikertzeko, Fisikan eta Kimikan egin daitekeen bezala, eta, beraz, bestelako ikuspegi bat behar dute Inquiry Based Learning ("Inquiry Learning") delakoan oinarritutako ikuspegitik fokatu ahal izateko.

Deskargatu mihisea odp edo pdf formatu editagarrian

Proposatzen ditugun erronkak askotarikoak dira: landa-ikerketa esperimentaleko jarduerak, dokumentalak, irakurketak, jolasak, bideoekin lan egitea, etab. Erronka horiek beti mantentzen dute ikaskuntza-egoeren egitura, azken ekoizpen ebaluagarrira bideratuak eta ikaslearentzat erronka izango direnak, eta, gainera, curriculum-edukiak testuinguruan jartzen dituzte.

Proposamen didaktiko hau "egitura granularrari" erantzuten dio. Granularitatea da HBI honen egitura proposatzen ditugun ikaskuntza-helburuen araberakoa dela, baina edukien izaera eta antolamendua nabarmen alda daitezke. Gainera, jakintza-arlo desberdinetan komunak diren gaiak daude, eta, horri esker, HBI hau osatzen duten edukien zati bati berriro heldu eta beste gai batean txertatu ahal izango dira. Horregatik, hainbat erronka proposatzen dira, hainbat gaitan konbinatu eta berrerabil daitezkeenak eta, horrela, HBI optimizatu eta horrek zuzenean eragiten du haren berrerabilgarritasun didaktikoan. Erronkek emango liguketen handitasun horri esker, irakasleek errazago erabil ditzakete, HBIren batasuna ahaztu gabe.

Irakasleari dagokionez, erronka horietako bakoitza konpetentzia-ikaskuntzako egoeratzat har daiteke. Helburua da irakasleek beren eskoletan zuzenean aplikatzeko edo beren programazio didaktikora egokitzeko ideiak eskaintzea. Hala ere, proposatutako egitura, berez, ibilbide didaktiko bat izan daiteke, ikaskuntza-proiektu bat, gaiaren oinarrizko jakintza guztiak biltzen dituelako eta globalizatzen duen azken produktu bat duelako.

Azkenik, adierazi behar da erronka horiek loturak izan ditzaketela beste STEAM ikasgai batzuekin, hala nola matematikarekin, teknologiarekin edo artearekin, diziplinarteko ibilbide batean sartu ahal izateko. Arlo horietan guztietan kontzeptu askotan transferitu daitezke ezagutzak.

Curriculum-erreferentziak

 HBI honen bidez, deskribatutako berariazko gaitasunak eta oinarrizko jakintzak garatzen dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren gutxieneko irakaskuntzak eta antolamendua ezartzen dituen martxoaren 29ko 217/2022 Errege Dekretuan, 

Funtsezko konpetentziak

  • Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia (HKK)
  • Konpetentzia eleaniztuna (KE)
  •  Matematikarako konpetentzia eta zientzia, teknologia eta ingeniaritzarako konpetentzia (STEM)
  • Konpetentzia digitala (KD)
  • Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII)
  • Herritartasunerako konpetentzia (HK)
  • Ekintzailetza-konpetentzia (EK)
  • Kontzientzia eta adierazpide kulturaletarako konpetentzia (KAKK)

Konpetentzia espezifikoak eta ebaluatzeko irizpideak

1.Konpetentzia espezifikoa: Fenomeno eta prozesu natural nagusien kausak ulertzea eta erlazionatzea, arrazoibide zientifikoa, legeak eta teoria zientifikoak eta/edo pentsamendu konputazionala erabiliz, problemak ebazteko edo eguneroko bizitzako prozesuak azaltzeko.

Ebaluatzeko irizpideak

1.1 Eguneroko fenomeno natural garrantzitsuenak azaltzea, printzipio, teoria eta lege zientifiko egokien arabera aztertzea eta adieraztea argudioak erabiliz.

1.2 Prozesu naturalak azaltzea, ereduen eta diagramen bidez irudikatuz, eta, beharrezkoa denean, ingeniaritzako diseinua- ren urratsak erabiliz (arazoa identifikatzea, miatzea, diseinatzea, sortzea, ebaluatzea eta hobetzea), tresna analogikoen eta digitalen bidez.

1.3 Problemak ebaztea edo prozesu naturalak azaltzea, emandako ezagutzak, datuak eta informazioa, arrazoibide logikoa, pentsamendu konputazionala edo baliabide digitalak erabiliz.

1.4 Fenomeno naturalei buruzko problema baten soluzioa kritikoki aztertzea, beharrezkoa denean birformulatuz.

2.Konpetentzia espezifikoa: Informazioa identifikatzea, lokalizatzea eta hautatzea, plataforma teknologikoak eta askotariko baliabideak eraginkortasunez erabiliz, zientziekin lotutako galderak banaka zein elkarlanean ebazteko.

Ebaluatzeko irizpideak:

2.1 Modu egokian eta moldakorrean lan egitea askotariko baliabideekin, baliabide tradizionalekin eta digitalekin, gaiak ebaztean, informazioa kontsultatzean eta edukiak sortzean, iturri fidagarrienak irizpidez hautatuz eta behar bezala aipatuz.

2.2 Informazioa oinarri zientifikoarekin aztertzea, sasizientzietatik, gezurretatik, funtsik gabeko sinesmenetatik eta abar bereiziz, eta horien aurrean jarrera eszeptikoa edukiz.

2.3 Eraikuntzako eta hezkidetzako elkarrekintzak ezartzea, jarduera zientifikoetan kolaborazio-lanaren berezko estrategiak erabiliz, aniztasuna errespetatuz eta inklusioa bultzatuz.

3.Konpetentzia espezifikoa: Informazio eta datu zientifikoak interpretatzea eta transmititzea, eta horiei buruzko argudioak ematea, hainbat formatu erabiliz zientzien kontzeptuak eta prozesuak aztertzeko.

Ebaluatzeko irizpideak:

3.1 Kontzeptuak definitzea, eta fenomeno eta prozesu zientifikoak deskribatzea, informazioa hainbat formatutan aztertuz (ereduak, grafikoak, taulak, diagramak, formulak, eskemak, sinboloak, web-orriak...), jarrera kritikoa mantenduz eta ondorio arrazoituak eskuratuz.
3.2 Informazio zientifikoa modu argian komunikatzea, hizkuntza-egitura, terminologia eta formatu egokiak erabiliz (ereduak, grafikoak, taulak, bideoak, txostenak, diagramak, formulak, eskemak, sinboloak, eduki digitalak...).

4.Konpetentzia espezifikoa: Behaketak galdera moduan adieraztea, hipotesiak formulatzea eta hipotesi horiek esperimentazio zientifikoaren bidez frogatzea, eta ikerketa-proiektuak garatzea, metodologia zientifikoen urratsei ja- rraituz zientziekin zerikusia duten alderdiak arakatzeko.

Ebaluatzeko irizpideak:

4.1 Egiaztatzeko modukoak diren galderak eta hipotesiak planteatzea, metodo zientifikoak erabiliz eta fenomeno naturalak azaltzen eta horiei buruzko iragarpenak egiten saiatuz.

4.2 Fenomeno zientifikoei buruzko esperimentuak egitea eta datu kuantitatiboak eta/edo kualitatiboak hartzea, baliabide, tresna analogiko eta digital edo teknika egokiak zuzen eta gero eta autonomia handiagoz erabiliz.

4.3 Esperimentazioan, araketan edo ikerketa zientifikoko proiektuan lortutako emaitzak interpretatzea, beharrezkoa denean, tresna matematikoak eta teknologikoak erabiliz.

4.4 Esperimentazioaren, behaketaren eta ebidentzia zientifikoen bidez lortutako informazioa eta ondorioak aurkeztea, formatu analogiko eta/edo digital egokia erabiliz (taulak, grakoak, txostenak, etab.).

5.Konpetentzia espezifikoa:  Zientzien oinarrizko, IUPACen hizkuntza, hizkuntza matematikoa, neurketa-unitate zuzenak eta laborategia segurtasunez erabiliz, hizkuntza zientifikoaren izaera unibertsala eta ikerkuntzan eta zientzian hainbat herrialde eta kulturaren arteko komunikazio fidagarriaren beharra aitortzeko.

Ebaluatzeko irizpideak

5.1 Komunitate zientifikoarekin eraginkortasunez komunikatzea, zientziaren oinarrizko arauak behar bezala erabiliz, neur- keta-unitateen erabilera, tresna matematikoak eta formulazio- eta nomenklatura-arauak barne.

5.2 Norberaren eta taldearen osasuna, ingurumenaren kontserbazio jasangarria eta erabilera zientifikoko instalazioekiko errespetua babestea, zientziaren espazio espezifikoen —hala nola zientzien laborategia— erabilera-arauak praktikan jarriz.

6.Konpetentzia espezifikoa:  Ekintza jakin batzuek ingurumenean eta osasunean dituzten ondorioak aztertzea, zientzien funtsetan oinarrituz, garapen iraunkorrarekin bateragarriak diren eta planetaren osasun indibiduala eta ko- lektiboa mantentzea eta hobetzea ahalbidetzen duten ohitura arduratsuak sustatzeko eta hartzeko.

Ebaluatzeko irizpideak:

6.1 Ekintza jakin batzuek ingurumenean eta izaki bizidunen osasunean dituzten ondorioak ezagutzea, zientzien oinarriak eta irizpide zientifikoak aplikatuz.

6.2 Biodibertsitatea babestearen, ingurumena zaintzearen, inguruneko izaki bizidunak babestearen, garapen iraunkorraren eta bizi-kalitatearen garrantziaz argudiatzea, datu eta arrazoi zientifikoak erabiliz.

6.3 Ingurune hurbilean ohitura jasangarriak proposatzea eta hartzea, norberaren eta besteen jarduerak aztertuz eta norberaren arrazoibideetan, eskuratutako ezagutzetan eta eskura dagoen informazioan oinarrituz.

6.4 Ohitura osasungarriak eta arduratsuak proposatzea eta hartzea, norberaren eta besteen ekintzak aztertuz (elikadura, higienea, gorputz-jarrera, jarduera fisikoa, pertsonen arteko harremanak, atsedena, pantailekiko esposizioa, estresaren kudeaketa, sexu-praktiketan segurtasuna, substantzien kontsumoa...), eta norberaren arrazoibideetan, eskuratutako eza- gutzetan eta eskura dagoen informazioan oinarrituz.

6.5 Inguruneko paisaia eta ekosistemak interpretatzea, bertako elementuak aztertuz eta giza ekintza jakin batzuen ingurumen-inpaktuari buruz hausnartuz.

7.Konpetentzia espezifikoa: Zientzia etengabe aldatzen eta eboluzionatzen ari den eraikuntza kolektibo gisa ulertzea eta balioestea, non zientzian diharduten pertsonek parte hartzeaz gain, gizarteko gainerako pertsonekiko elkarrekintza ere eskatzen duen, aurrerapen teknologikoan, ekonomikoan, ingurumenekoan eta so- zialean eragina duten emaitzak lortzeko.

Ebaluatzeko irizpideak:

 7.1 Zientzia etengabe eraikitzen ari den prozesua dela eta zientziak teknologian, gizartean eta ingurumenean dituen ondo- rioak onartzea eta balioestea, zientziako gizon-emakumeen analisi historikoaren eta aurrerapen zientifikoen bidez.

7.2 Ingurunean ingurumen- eta gizarte-premia garrantzitsuenak detektatzea, horiei soluzio jasangarria, sortzailea eta genero-irizpidea kontuan hartuta emanez. 

Oinarrizko jakintzak

DBHko 1. mailako Biologia eta Geologia ikasgaiaren ondorengo multzoetako oinarrizko jakintzak (ezagutzak, trebetasunak eta oinarrizko jarrerak) lantzen dira:

A. Oinarrizko trebetasun zientifkoak eta proiektu zientifkoak:

Ikerketa zientifikoaren Galdera, hipotesi eta aieru zientifikoak. oinarrizko metodologiak:

  • Galdera, hipotesi eta aieru zientifikoak.
  • Informazioa bilatzeko eta kolaboraziorako estrategiak: tresna digitalak eta zientzian maiz era- biltzen diren formatuak (aurkezpena, grafikoa, bideoa, posterra, txostena, etab.)
  • Informazio zientifikoko iturri fidagarriak: errekonozimendua eta erabilera.
  • Gai zientifiko jakin bati erantzuteko saiakuntzak eta landa-lana, tresnak eta espazioak (labora- tegia, ikasgelak, ingurunea...) modu egokian erabiliz.
  • Fenomeno naturalak behatzeko eta horiei buruzko datuak hartzeko metodoak.
  • Emaitzen analisia pentsamendu logiko edo konputazionalaren bidez.
  • Prozesuen, emaitzen edo ideien komunikazioa formatu analogiko edo digitaletan (aurkezpena, grakoa, bideoa, posterra, txostena...)

Espazio bakoitza erabiltzeko arauak, horrela norberaren eta komunitatearen osasuna, sareetako segurtasuna eta inguru- menarekiko errespetua ziurtatuz eta babestuz.*

Oinarrizko hizkuntza zientikoa, unitateen sistemen maneiu egokia barne.*

Zientziek gizartearen aurrerapenean eta hobekuntzan dituzten mugarri historiko eta gaur egungo garrantzitsuenetan zientzialariek duten zereginaren eta kultura zientikoaren balorazio kritikoaren jarraibideak.*

C. Interakzioa eta Energia

Ekologia eta jasangarritasuna:

  • Atmosferaren eta hidrosferaren funtzioak eta horiek Lurreko bizitzarako duten funtsezko egin- kizuna.*
  • Klima-aldaketaren kausak eta horrek ekosistemetan dituen ondorioak.*
  • Ohitura jasangarrien garrantzia (kontsumo arduratsua, hondakinen kudeaketa, ingurumenaren errespetatua...).*

Ibilbidea

Faseak Helburuak Saioak

Atmosfera ezagutzen

  • Atmosferaren jatorria
  • Atmosferako gasak
  • Atmosferaren egitura
  • Aldaketa atmosferikoa
  • Ataza honen helburua da ikasleak ulertzea, irakurketa zientifikoaren bidez, atmosfera ez dela soilik Lurrarekin lotutako zerbait, eta aldatu egin dela historian. Horren emaitza izan dira bizitzeko beharrezko baldintzak.
  • Xedea da atmosferaren ezaugarri eta propietateak egiaztatzea: horretarako, modu esperimentalean ikertuko dugu masa duen, tokia hartzen duen, azidotasuna duen eta gai den oxidatzeko. Ondoren, modu dokumentalean ikertuko ditugu airearen osagaiak, eta beste planeta batzuen atmosferetako osagaiekin alderatuko ditugu. Datuak modu grafikoan islatuko ditugu, batzuen eta besteen ugaritasun-desberdintasunak aztertuz. Azkenik, airearen osagaien funtzioak ikusiko ditugu.
  • Helburua da atmosfera eta klima-aldaketa lotzea; horretarako, aldaketa atmosferikoei buruzko informazioa lortuko dugu, bideo interaktiboen bidez, meteorologia iragarriko dugu, klima-aldaketa eta berotze globala bereiziko ditugu eta klima-konpromisoei buruz eztabaidatuko dugu.
  • Helburua da atmosferaren egitura ezagutzea; horretarako, atmosferaren geruzak ikertuko ditugu eta informazioa lortu eta orri-markatzaileak egiteko antolatuko dugu. Azkenik, markatzaileak erakutsiko ditugu, eta onenak aukeratuko ditugu ikastetxearen webgunean argitaratzeko.
10 saio

Atmosfera, ezinbestekoa izaki bizidunentzat

  • Atmosfera babeslea
  • Lurreko albedoa
  • Atmosferaren kutsadura
  • Azken produktua: Jaurtiketa atmosferikoa

  • Helburua da eguzki-erradiazioa eta atmosferan zehar Lurraren gainean duen eragina aztertzea; horretarako, hasieran, bizitzeko beharrezko gasei buruzko ezagutzak egiaztatuko ditugu. Ondoren, eguzki-espektroa ikertuko dugu, baita atmosferaren geruzen iragazkiak eta Lurrera iristen diren erradiazioak ere. Informazioa antolatuko dugu, eta ozono-geruzak eguzki-erradiazioa iragazteko orduan duen garrantzia aztertuko dugu. Azkenik, eztabaida bat antolatuko dugu.
  • Helburua da berotegi-efektua aztertzea; horretarako, berotegi-efektua ikertuko dugu, jolasten eta esperimentatzen, eta, azkenik, egindako esperimentuei buruzko txosten zientifikoa egingo dugu
  • Helburua da kutsadura atmosferikoa aztertzea; horretarako, ataza honetan, kutsadura atmosferikoari buruzko informazioa bilatu eta antolatuko dugu. Euri azidoaren eraginak simulatuko ditugu, metodo zientifikoa erabiliz. Azkenik. Helburua da ikasleak infografia batean jasotzea kutsadura atmosferikoarekin lotura duten eta izaki bizidunen bizian eragiten duten alderdiak.  
  • Helburua da ikasitakoa aplikatzea telebistako elkarrizketa batean: drone baten jaurtiketa atmosferaren geruzetan zehar
9 saio

Ebaluazioa

 HBI honen egitura berezia dela eta, erronka eta jarduera desberdinek osatzen dutena eta elkarren artean gaindi daitezkeenak, horietako bakoitzarentzat ebaluazio-proposamen zehatz bat ematen dugu. Irakasleek, erabiliko duten ibilbidea aukeratu ondoren, beste ibilbide zabalago batean txerta dezakete. Bertan, beste ebaluazio-proba batzuk ere sar daitezke, ikasle bakoitzaren portafolioa eta sekuentzia didaktikoan egin daitezkeen beste lan edo ekoizpen batzuk.

 Erronketan oinarritutako ikaskuntzaren ezarpenak elementu metakognitiboak ere izan behar ditu ebaluazioan, ikasleek prozesuan zehar lortutako edo lortu gabeko ikaskuntzei buruz hausnartzeko aukera izan dezaten. Ildo horretan, ikaskuntza autoerregulatzeko estrategiek (adibidez, autoebaluazioa, ikaskuntza-egunkariak, orientazio-oinarriak edo pentsamenduaren errutinak aplikatzea) ikasleak bere lorpenez eta zailtasunez jabetzea errazten dute.

 Ebaluazio-proposamenak curriculuma ebaluatzeko irizpide guztiak betetzen ditu. Erronka bakoitza amaitzean, gogoeta-galdera batzuk sartzen dira beti, ikaskuntza-egunkari gisa, eta atazetarako balorazio-eskalak, honako hauetarako erabil daitezkeenak:

  •  Ikasleen autoebaluazioa
  • Bikoteen edo ikasle-taldeen arteko baterako ebaluazioa
  • Irakaskuntza-ebaluazioak
  • Ikerketa-jarduera guztietan, gaiaz gain, ebaluazio-adierazle komun batzuk zehazten dira, "trebetasun zientifikoen" multzoari dagozkion jakintzekin zerikusia dutenak.

Komeni da gogoraraztea edozein sekuentzia didaktikotan (kasu honetan, zati bat edo osoa) prestakuntza-ebaluazio bat egingo dela, ebaluatzen den prozesua hobetzeko. Prozesuen ebaluazioa da (funtzionamendu orokorrekoa, irakaskuntzakoa, ikaskuntzakoa), eta horrek esan nahi du prozesu horren garapenari buruzko datu jarraituak eduki behar direla, erabakiak berehala hartu ahal izateko, feedback eraginkorra egiteko eta aurreikusitako gaitasunak lortzeko bidean segurtasunez aurrera egiteko.

 Prestakuntza-ebaluazioak hezkuntza-gertakarien jarraitutasuna, hausnarketa eta etengabeko balorazioa eskatzen du, horiek gertatzen diren unean doitzeko, ikasleei eskaintzen zaien irtenbide bakarra berreskuratzea izango den etorkizuneko denboren zain egon gabe.

HBI honetan erabilitako balorazio-eskalak, baliabidean zehar pdf eta artxibo editagarrian lotuak, honako hauek dira

  • Irakurketa zientifikoa ebaluatzeko eskala
  • Laborategiko lana ebaluatzeko eskala
  • Zientziei buruzko eztabaidak ebaluatzeko eskala
  • Txosten zientifiko bat ebaluatzeko eskala
  • Mapa kontzeptual bat baloratzeko eskala
  • Infografia bat ebaluatzeko eskala
  • Ikerketa zientifikoko lan bat ebaluatzeko eskala
  • Orri-markagailu bat ebaluatzeko eskala
  • "Jaurtiketa atmosferikoa" azken produktuaren ebaluazio-eskala

Bibliografia

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)