Saltatu nabigazioa

Atmosferako gasak

Atmosfera da Lurreko geruzen artean arinena eta kanpokoena. Zenbait gasen nahasteak osatzen du, propietate desberdinekin; orokorrean, airea deitzen zaio. Horrez gain, suspentsioko partikula solido eta likidoak ere baditu, adibidez polena, errauts bolkanikoak, errekuntza-hondakinak, ura, etab. Gasen kantitatea eta konposizioa aldatu egiten dira altueraren arabera. 

Besteak beste, gas hauek osatzen dute atmosfera: nitrogenoa (% 78,08), oxigenoa (% 20,94), ur-lurruna (% 1 eta % 4 artean lurrazalean) eta argona (% 0,93), eta, kantitate txikietan, karbono dioxidoa (% 0,04), neoia (% 0,0018), helioa (% 0,0005) eta metanoa (% 0,0001). 

schuetz-mediendesign. Amanecer (Pixabay License)

Airea ez dago modu uniformean banatuta atmosfera osoan; izan ere, lurrazaletik gertu dago kontzentratuta, grabitatearen indarrak konprimituta, eta dentsitatea azkar murrizten da altitudea handitu ahala. Beraz, lurrazaletik gertuen dauden 5,5 kilometroetan dago aire-masa osoaren erdia, eta 15 kilometroen azpitik dago materia atmosferiko osoaren % 95. Gas-nahaste hori gabe, bizitza ezinezkoa izango litzateke.

Bizitzarako horren garrantzitsuak diren atmosferako gasak ikertuko ditugu.

Ataza: Airearen ezaugarri batzuk neurtuko ditugu

Iraupena:
3 saio
Taldeak:
Binaka eta taldean
KC_Woon. Laborategia (Pixabay License)

Airea ez da begiratu batean ikusten; ezaugarri eta propietate definituak dituen materia da. Ataza honetan, horietako batzuk ikertuko ditugu, hobeto ezagutzeko. Hori egingo dugu "Laborategiko lanaren bidez, estazioen arabera", honela:

  1. Bikoteka jarri eta laborategian sartuko gara. Bertan, 5 “ikerketa-estazio” topatuko ditugu, zenbakidunak eta mahaitan banatuak. Bakoitzean material bat eta aireari buruzko esperientzia bat egiteko jarraibideak daude.
  2. Guztietatik igaroko gara, ordenan, eta bikote bakoitza irakasleak esleitutako tokian hasiko da. Estazio bakoitzean adierazten dena egingo dugu, eta emaitzak irakasleak emandako txosten batean idatziko ditugu. Esperimentu bakoitzean deigarriena iruditzen zaigunaren argazkiak atera edo marrazkiak egin ditzakegu.
  3. Mahai bakoitzeko lana egiteko, denbora mugatua izango dugu, eta guztiok aldatuko gara tokiz gutxi gorabehera aldi berean: hau da, batean amaitzen dugunean, libre dagoen hurrengora joango gara. Batzuetan denbora gehiago eman beharko dugu; beraz, pazientzia eduki behar da aldatzerakoan, gure ikaskideak estutu gabe.

    Xehetasunez aztertuko ditugu proposatutako 5 estazioak:

    Ataza: Airearen konposizioa

    Zerk bereizten ditu gure atmosfera eta eguzki-sistemako beste planetenak? Ikertu dezagun.

    Sektore-grafiko bat egingo dugu Lurraren atmosferaren osagaiekin, eta osagai bakoitzari begira adierazitako proportzioak margotuko ditugu. Gauza bera egingo dugu Marteren eta Artizarraren atmosferekin: kolore bera erabiliko dugu gas bakoitzarentzat, eta gasa eta planeta identifikatuko ditugu. Horretarako, Marteren eta Artizarraren atmosferei buruzko informazioa eta datuak bilatuko ditugu. Ataza hau taldeka egingo dugu.

     

    Ondoren, taula bat osatuko dugu airearen elementu garrantzitsuenekin, ugaritasuna eta propietateak adierazita.

    WikiImages. Atmosfera (Pixabay License)

    Hau izango da jarraitu beharreko prozedura:

    Ebaluazioa eta hausnarketa

    Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

    • Zer ikasi dut?
    • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
    • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
    • Zer izan da zailena? Zergatik?

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)