Albedoa gainazal orok islatzen duen erradiazio-ehunekoa da, harengan eragiten duen erradiazioarekiko. Gainazal argien albedo-balioak ilunenak baino handiagoak dira, eta distiratsuenak mateenak baino handiagoak. Lurreko batez besteko albedoa 0.3 ingurukoa da. Lurrazalari aplikatuz gero, zenbat eta albedo handiagoa, orduan eta energia gehiago islatzen du espaziora, eta orduan eta tenperatura gutxiago atxikitzen du.
.
Eragin horrek lotura zuzena du berotze globalaren fenomenoarekin. Etengabeko elurteen eta izotzen eremuetan, adibidez poloetan, albedoa oso handia da, elurrak eta izotzak ia eguzki-erradiazio osoa islatzen dutelako; aldiz, basoek albedo txikia dute, kolore berdeak erradiazio handia xurgatzen duelako, eta, beraz, ia ez dute eguzkiaren argirik islatzen.
Iker dezagun nola sortzen den berotze globala!