Saltatu nabigazioa

Atmosferaren egitura

Ez dago Lurraren atmosfera eta espazioa bereizten dituen muga zehatzik. Azterketa zientifikoei esker, badakigu atmosfera ez dela berdina alde guztietan; izan ere, eskualde desberdinek osatzen dute, eta horiek identifikatu ahal izan dituzte. 

Wikimedia. Atmosfera (Jabeari-publikoa)

Ikerketa horiek zenbait kontu ebatzi dituzte: Zergatik jaisten da tenperatura hegazkinean gaudenean? Noraino igo naiteke globoan? Zer altueratan sortzen dira ekaitzak? Geruza guztiak berdinak dira?

Bidaia bat egingo dugu atmosferan zehar, zalantza horiek ulertzeko.

Ataza: Orri-markatzaile atmosferikoak

Iraupena:
3 saio
Taldeak:
Taldeka

Ataza honetan, informazioa emateko “orri-markatzaile atmosferikoen” lehiaketa bat egingo dugu, atmosferaren geruzei buruz.

Taldean lan ona egiteko, zenbait urrats egin beharko ditugu, eta baliabide hau ere erabil dezakegu "canva ",  orri-markatzailea egiteko laguntza gisa.

 

bytrangle. Infografia (Pixabay License)

    Egin beharreko urratsak:

    • Taldeak egingo ditugu
    • Talde bakoitzak atmosferaren geruza bati buruzko informazioa bilatuko du
    • Talde bakoitzaren informazioa partekatuko dugu gainerako taldeekin, eta informazioa osatuko dugu
    • Talde bakoitzean rolak banatuko ditugu, “orri-markatzaile atmosferikoa” egiteko
    • Egindako lana ebaluatuko dugu
    • “Orri-markatzaile atmosferikoak” partekatu eta onenak aukeratuko ditugu, ikastetxearen webgunean argitaratzeko

    Ekin diezaiogun atmosferaren geruzetako bidaiari!

    Taldeak egingo ditugu

    Lau ikasleko taldetan banatuko gara.

    Irakasleak, gutun-azal itxietan, atmosferaren geruzak banatuko ditu taldeen artean.

    Troposfera Estratosfera Mesosfera Termosfera edo ionosfera Exosfera

    Informazioa bilatu eta antolatuko dugu

    Hasi aurretik, bideo hau ikusi eta gure ikerketan lagungarria izan daitekeena idatziko dugu.

    GEOenciclopedia. Atmosferaren geruzak (Licencia Youtube)

    Informazioa bilatzeko, baliabide hauek erabil ditzakegu::

    Informazioa lortu eta antolatuko dugu, eskema honen laguntzarekin:

    • Geruzaren izena
    • Altuera
    • Tenperatura
    • Propietateak
    • Funtzioak
    • Geruzarekin lotutako informazio-irudiak

    Orri-markatzailearen diseinua adostuko dugu

    • Geruzei buruz lortutako informazioa partekatuko dugu gainerako taldeekin, eta, guztion artean, eztabaidatuko dugu ea osorik dauden edo zerbait gehiago gehitu behar den.
    • Geruza batean agertuko diren informazioa eta irudiak adostuko ditugu, baita orri-markatzailearen diseinua ere (bi aldeetan edo soilik batean).
    • Gure koadernoan idatziko dugu adostutakoa:

    Adostasunak: 

    Pexels. Koadernoa  (Pixabay License)

    Orri-markatzaile atmosferikoak egingo ditugu

    Orri-markatzaile atmosferikoak egiteko, talde bakoitzean rolak banatuko ditugu

    Banatu beharreko lanak Rolak

    Diseinua

    Diseinatzailea

    Antolamendua

    Antolatzailea

    Datuak sartu

    Paketatzailea

    Irudien arduradunak

    Irudien diseinuaren arduraduna

    Ebaluatu eta argitaratu

    Orri-markatzaile atmosferikoak egin ondoren, egindako lanak ebaluatuko ditugu. Ikasgelan, erakusketa bat egingo dugu onenak aukeratzeko, eta, ondoren, ikastetxearen webgunean argitaratuko ditugu.

    Autoebaluazioa egingo dugu:

    • Nola sentitu naiz taldean lan egiten? Zergatik?
    • Parte hartu dut lan guztietan?
    • Lana finkatutako denboran egin dut?
    • Egindako lana aldatuko nuke?

    Gizakiek aldatzen dituzte geruza atmosferikoak

    Atmosferaren geruzen arteko mugak aldatzen ari dira. Berotegi-efektuko gasen ondorioz, troposfera hedatu egin da, eta estratosfera uzkurtu.

    Wikimedia. Atmosfera (Jabari publikoa)

    Lan honetan, artikulu hau irakurriko dugu: "Gizakiaren ekintza atmosferaren geruzak aldatzen ari da". Irakurketa lauko taldeetan egingo dugu, eta teknika kooperatibo hau erabiliko dugu: "zalantzen zakua". Ulertzen ez duguna zalantzen zakuan idatziko dugu, ondoren argitzeko.

    Irakurri ondoren, eztabaida bat egingo dugu: Zer gerta daiteke aldaketa horiek eteten ez baditugu?

    Irakurketa

    Leemos el siguiente articulo

    Artikulu hau irakurriko dugu

    Gizakiaren ekintza atmosferaren geruzak aldatzen ari da

    Troposfera, lurreko bizitik gertuen dagoen atmosferaren zatia, hedatzen ari da, eta gizakia da horren erantzule bakarra. Berotegi-efektuko gasak (BEG) daude aldaketa horren atzean, eta, ondorioz, tropopausa (troposferaren eta estratosferaren arteko muga) gero eta urrutiago dago gugandik, gorago. Zehazki, azken 40 urteetan, 50 eta 60 metro artean urrundu da hamarkada bakoitzean. Ondorioz, estratosfera txikitzen ari da, arrazoi beragatik: gas kutsatzaileengatik. 

    Aurkikuntza hori Science Advances aldizkarian argitaratu zen, eta frogatzen du klima‑aldaketa aurrera doala etenik gabe, gero eta eragin harrigarri eta kezkagarriagoekin. Ikertzaileek globo meteorologikoen eta GPS estazioen datuak ebaluatu dituzte, eta ikusi dute tropopausa, hau da, troposferaren eta estratosferaren arteko muga, 1980an baino askoz gorago dagoela.

    Troposfera atmosferaren beheko geruza da. Planeta estaltzen du eta arnastea ahalbidetzen du: halaber, bertan gertatzen dira klima-fenomenoak. Oraindik ez dira ezagutzen hura askoz lodiagoa izatearen ondorioak: hala ere, zientzialariek ez dute baztertzen ekaitz indartsuagoak sortzea urteek aurrera egin ahala. Ondorioz, hegazkinek gorago egin beharko lukete hegan, turbulentziak ekiditeko. Animalia eta landareen gaineko eragin zuzenei dagokienez, zorionez ez da aurreikusten ondorio esanguratsurik.

    Tropopausa, bestalde, lurreko bizia eta estratosferako baldintza anaerobioak bereizten dituen geruza txikia da. Tropopausa ez dago altuera berean planeta osoan; izan ere, poloetan, 9 kilometrora dago, eta ekuatorean, 17 ingurura.

    Hortik aurrera, tenperatura handitu egiten da ozonoaren presentziaren eta Eguzkiaren erradiazio ultramorearekiko interakzioaren ondorioz. Halaber, aireko ur-lurrunaren presentziaren muga markatzen du; ondorioz, eremu horretako airea erabat lehorra da. Bestela esanda, hodeien muga da.

    Tropopausa gugandik urruntzen ari da, eta estratosfera, uzkurtzen

    Gaur egun, muga atmosferiko hori urrunago dago ipar hemisferioan; izan ere, lurrazalarekiko distantzia 50 eta 60 metro artean handitu da aztertutako hamarkada bakoitzean. Lodiera gehigarri horren 53 metro gizakiari dagozkio, hau da, osoaren % 88.

    “Troposferaren tenperaturak gora egin du 1980 eta 2020 artean, bereziki 2000. urtetik aurrera, eta estratosferarenak behera egin du aldi horretan, nahiz eta beherakada hori txikiagoa den 2000. urteaz geroztik”, adierazi du Jane Liu Torontoko Unibertsitateko (Kanada) ikertzaile eta ikerketaren egilekideak.

    Troposfera eta tropopausako aldaketez gain, beste inguruabar bat ere hauteman da: estratosfera ere aldatzen ari da, baina, kasu honetan, txikitzen ari da. 1980az geroztik, estratosfera 400 metro txikitu da, eta, igorpenen egungo erritmoari eutsiz gero, lodiera beste 800 metro txikituko da 2080ra bitartean.

    Hori adierazi zuen Environmental Research aldizkariko maiatzeko artikulu batek, eta ondorioztatu zuen berotegi-efektuko gasek, troposfera berotzeaz eta hedatzeaz gain, estratosfera hoztu eta uzkurtzen dutela.

    Ez da izan zientzialariek klima-aldaketaren ondorio horri begira eman duten lehen abisua. 2000ko hamarkadaren hasieran, globo meteorologikoek edo Lurreko zunda-globoek bildutako datuek adierazi zuten troposferaren lodiera handitzen ari zela (1980 eta 2000 artean), eta, ondorioz, tropopausa gorantz ari zen mugitzen.

    Garai hartan, ikertzaileek adierazi zuten erantzule bakarra zegoela: berotze globala. Une horretan, saiatu ziren aurreikusten ea troposferak handitzen jarraituko zuen edo egonkor mantenduko zen, baina ez ziren adostasun batera iritsi, ereduen arteko desadostasunen ondorioz.

    Egungo azterlanak informazio hori hartu du oinarritzat, eta ikerketa zabaldu du azken 20 urteetan gertatutakoarekin; halaber, aldaketa atmosferiko hori eragin zezaketen beste iturri batzuk baztertu ditu.

    Zehazki, taldea saiatu zen ebazten ea beste gertakari natural batzuk, beste une batzuetan atmosferan aldaketak eragin dituztenak (adibidez, sumendien erupzioak edo El Niño eta antzeko fenomeno meteorologikoak) egon daitezkeen joera nabarmen horren atzean. Baina, antza denez, ez da horrela.

    Ikertzaileen arabera, egoera azal dezakeen bakarra karbono dioxidoaren igorpen masiboa da.  Zenbat eta karbono dioxido gehiago igorri, orduan eta lodiago bihurtzen da troposfera.

       

    Eztabaida

    Eztabaidatzeko gaia: Zer gerta daiteke aldaketa horiek eteten ez baditugu?

    geralt. Eztabaida (Pixabay License)

    Eztabaidaren arauak:

    • Hasi aurretik, gaiari buruz hausnartuko dugu
    • Gure iritziak idatziko ditugu, zientifikoki arrazoituta
    • Hitz egiteko, altxa eskua
    • Errespetatu ikaskideen iritziak
    • Atera ondorioak

    Ebaluazioa eta hausnarketa

    Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

    • Zer ikasi dut?
    • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
    • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
    • Zer izan da zailena? Zergatik?

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)