Saltatu nabigazioa

Azken produktua:Jaurtiketa atmosferikoa

Ataza

Iraupena:
2 saio
Taldeak:
Banaka

2012ko urriaren 14an, Felix Baumgartner austriarrak jauzi egin zuen estratosferarik, hau da, 39.068 metroko altueratik. Horri esker, altuera handieneko eta erorketa askeko jauzi handienaren errekorra hautsi zuen, baita globo-hegaldi tripulatuarena ere. Nahiz eta dagoeneko errekor hori gainditu duten, historikoa izan zen, lehena izan baitzen

euronews . Felix Baumgartnerrek soinuaren hesia hautsi du jauzi estratosferiko batean ( Lizentzia Youtube)

Demagun Nazioarteko Estazio Espazialeko astronautak garela, eta, drone baten laguntzarekin, jaurtiketa hori errepikatu dugula lurrazaleraino, atmosferaren geruzak zeharkatzen. Eskatu digute telebista-programa bateko elkarrizketan parte hartzeko eta esperientziaren berri emateko. Horretarako, jokoan jarri beharko dugu atmosferari buruz ikasitakoa. Konta ezazu lehen pertsonan, zuk zeuk bizi izan bazenu bezala.

Jaurtiketa atmosferikoa

Harald_Landsrath. Dron.(Pixabay License)

Gure jaurtiketak arrakasta izan duenez, telebistatik deitu digute zientziari buruzko programa batean parte hartzeko; banako elkarrizketa bat egingo digute jaurtiketa atmosferikoari buruz.

Emanaldiak arazorik ez izateko, eskatu digute behar ditugun gauza guztien zerrenda bat egiteko eta elkarrizketaren galdetegia prestatzeko txosten batean. Elkarrizketaren galdetegia prestatzeko, “Jaurtiketa atmosferikoaren” aurkezpena ere bidali digute, beste formatu batzuetan: pdf

Elkarrizketa prestatu eta entseatzen dugu dena ondo atera dadin.

Elkarrizketaren eguna iritsi da, gure txostena eta kredentzialak prestatu ditugu eta elkarrizketara abiatu gara.

Animo!

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)