Saltatu nabigazioa

Asteroidea!

Amaierako lan honen bidez, ikerketa-proiektu bat landuko dugu, eta, modu praktikoan, jokoan jarriko dugu arroka eta mineralei buruz ikasitakoa. Gure ikerketaren emaitzak aurkeztuko ditugu txosten zientifiko batean. Nahiz eta taldean egiteko dagoen prestatuta, ikasle bakoitzak txostenaren zati guztiak idatzi beharko ditu portfolioan

Asteroidea
Cynthia Stevens. Asteroidea (Jabari publikoa)

Demagun asteroide bat lurrean eroriko dela eta lurpeko babesleku bat eraiki behar dugula. Horretarako, kontuan hartu behar da lurra, eta, beraz, baita hura osatzen duten materialak ere. 

Abenturarako prest?

Ataza: Asteroidea!

Iraupena:
3,5 ordu
Taldekatzea:
laukoak / banaka

Batzorde zientifikoak herritar guztiei dei egin die arazo handi bati aurre egiteko lanean hasteko. Egiaztatu dutenez, 650 metroko diametroko eta material harritsuz osatutako asteroide bat Lurrera dator zuzenean. NASAk ez daki inpaktuaren kokaleku zehatza zein izango den: munduko edozein tokitan eror daiteke.

Asteroideak 50 km/h-ko abiadura du, eta 30º-ko angeluarekin egingo du talka: erortzen den tokian krater erraldoi bat utziko du, eta hauts-hodei bat sortuko da. Hodei hori arriskutsua izango da izaki bizidun guztientzat denbora luzez. Gizaki guztiok lurpeko babesleku bat beharko dugu.

Misio garrantzitsu bat agindu digute: lurpeko babeslekuen sistema bat diseinatzea, gure hiriko pertsona eta hornidurak babesteko, jakinda asteroidea bertan eror daitekeela. 

Horretarako, funtsezkoa da ezagutzea lurra osatzen duten arrokak. Denbora gutxi dugu konponbide bat diseinatu eta txosten zientifiko bat bidaltzeko.

1. urratsa: Asteroidearen kalte potentziala kalkulatzen

Lehenik eta behin, asteroideak eragingo lukeen kaltea ezagutu behar dugu. Simulagailu bat erabiliko dugu gure asteroidearen kalte potentziala kalkulatzeko:

Simulazioaren pantaila-argazkiak

Prozesua:

  1.  Asteriod launche  simulagailua irekiko dugu
  2. Harrizko asteroidea aukeratuko dugu (Stone Asteroid)
  3. Asteroidearen ezaugarriak ipiniko ditugu dialetan: Diametroa: 650 m / Abiadura: 50 km/h / Intzidentzia-angelua: 30º
  4. Mapan, gure hirira joango gara, eta, aukeratzeko, klik egingo dugu
  5. “Asteroidea jaurtiko dugu” (Launch)
  6. Simulazioak emango dizkigun lehen bi datuak idatziko ditugu:
    -Eragindako pertsona-kopurua
    -Kraterraren sakontasuna

Gure eskualdean eragindako eremua mugatuko dugu mapa batean, eskualdearen plano baten laguntzarekin. Noraino iritsiko litzateke uhin hedakorra?

    2. urratsa: Planifikatzen

    Asteroidearen inpaktuaren balizko ondorioak ezagutu ondoren, gure lana planifikatuko dugu balizko hipotesi batzuetan oinarrituta. Helburua ez da asmatzea, baizik eta taldeko kide guztion artean ideia-jasa bat egitea, arazora hurbiltzeko. Laguntzeko, galdera hauei erantzungo diegu:

    • Simulazioaren datuak kontuan hartuta, zenbateko sakontasuna izan beharko luke babeslekuak segurua izateko?
    • Mineral eta arroken propietateak ezagututa, zer neurritan eragin dezake lurreko arroka motak babeslekua eraikitzeko orduan? Nolakoa izango litzateke material egokiena?
    • Gure hiriko garraio-sarea ezagututa (trena, autobusa, errepideak, etab.), zein izango lirateke toki seguruenak jendea ahalik eta azkarren eramateko babeslekura? 
    • Gure eskualdearen mapa baten laguntzarekin, eragindako eremua mugatuko dugu.

    Gure hipotesia idatziko dugu: eskualdeko eremu egokienak babeslekua eraikitzeko.

    3. urratsa: Kokaleku onenak aukeratzea material harritsuak kontuan hartuta

    Nahiz eta aukera bat baino gehiago egon daitezkeen babeslekua ipintzeko, kontuan hartu behar dira lurreko materialak eta hura osatzen duten arrokek babeslekua eraikitzeko orduan izan dezaketen eragina. Horretarako, lehenik eta behin gure eskualdeko arrokak ezagutu eta aztertu behar dira, ezaugarriak eta egokitasuna ikusteko.

    Prozesu honi jarraituko diogu:

    1. Mapa geologikoa kontsultatuko dugu, eta gure eremu edo eskualdeko arrokak idatziko ditugu.
    2. Laborategian zenbait motatako arrokak landuko ditugu, sailkatzeko eta gure eremukoak identifikatzeko. 
    3. Eremuan dauden arrokak isolatuko ditugu, eta, mineralen propietateak gogora ekarrita, arroken propietateak aztertuko ditugu, gure babeslekua eraikitzeko onenen ranking bat osatzeko. 

    Ekin lanari!

    1.- Mapa geologikoa

    Mapa geologikoa kontsultatu ahal izango dugu webgune hauetan.

    Pantaila-argazki bat aterako dugu, eta gure eremu edo eskualdeko arrokak idatziko ditugu. Ez dute kraterraren lurraldea osatzen dutenak bakarrik izan behar, eremu mugakideetakoak ere izan daitezke. 

    Captura de pantalla del Mapa Geológico de España
    Mapa geologikoen pantaila-argazkia

    Babeslekua eraikitzeko balizko eremuko arrokak idatziko ditugu:

    2.- Arroka-laginak sailkatu eta aztertzen

    Gure eskualdeko arrokak zeintzuk diren jakiteko, laborategian, gako dikotomikoen bidez, arroka mota arrunt batzuk sailkatu eta ezagutuko ditugu. Zenbait lagin eta gako sinplifikatu hauek landuko ditugu. 

    Laginak:

    • Pumita
    • Granitoa
    • Basaltoa
    • Gneisa
    • Marmola
    • Arbela
    • Kareharria
    • Hareharria
    • Konglomeratua

    Arrokak sailkatzeko gako sinplifikatuak:

    1

    1a. Arroka batzuetan zenbait mineral eta kristal bereizten dira, baina ez daude inoiz xaflatan. Beste arroka batzuek zulo txikiak dituzte. Joan 2ra

    1b. Kristalik gabeko arroka batzuek fosilak dituzte: joan 7ra, ARROKA SEDIMENTARIOAK

    2

    2a Xaflatan orientatu gabeko arroka kristaldunak edo zulo txikiak dituzten arrokak. Joan 3ra ARROKA MAGMATIKOAK

    2b. Arroka kristaldunak, baina modu orientatuan. Bestela, xafla-itxurako arrokak edo betak dituztenak. Joan 5era ARROKA METAMORFIKOAK

    3

    3a Kristalekin. Joan 4ra

    3b. Kristalik gabe, zuloekin, pisu txikiarekin. PUMITA

    4

    4a. Elkarren artean bereizten diren kristal handiak. GRANITOAK (grisa, beltza, gorria…)

    4B. Masa konpaktu baten barruan distira egiten duten kristal txikiak. BASALTOA (beltza edo berdea)

    5

    5a Itxura homogeneoa. Joan 6ra

    5b. Granitoaren antzeko itxura du, baina kristalak xaflatan daude orientatuta. GNEISA

    6

    6a Zuria, arrosa edo grisa, beta zuriekin. MARMOLA


    6b. Erabat homogeneoa, xaflatan, gris iluna edo beltza. ARBELA

    7

    7a Fosilik gabe. Joan 8ra

    7b. Fosilekin, askotariko koloreekin.  KAREHARRIA (grisa, gorria, beltza)

    8

    8a Itxura homogeneo eta hareatsua. HAREHARRIA

    8b. Harri-koskor edo legarrez osatuta. KONGLOMERATUA

    Wikipediako irudiak (guztiak CC-By- SA): : Pumita. MPF / Granitoa. Rojinegro81. / Basaltoa y Gneisa. F. M. Ruiz Contreras/Mármola. US Government / Arbela. Vincent Anciaux/ onglomeratua. Santiago San Juan / Hareharria. Sarranpa 

    Arroken propietateak

    Arrokak sailkatu ondoren, soilik eremuan daudenak hartuko ditugu, eta, mineralen propietateak gogora ekarrita (ikus “Arrokak eta mineralak” ataza), hiru esanguratsuenak aztertuko ditugu: esfoliazioa, gogortasuna eta dentsitatea

    Materialak

    Propietateak
    • Arroka-laginak
    • Lupa
    • Beira (porta)
    • Txanpona edo klip metalikoa
    • Probeta
    • Balantza
    • Tanta-kontagailua
    • Ura
    • Esfoliazioa: arroka batek esfoliazioa badu, esan nahi du erraz bana daitekeela xaflatan edo harri-printzatan.
    • Gogortasuna: marratua izateko erresistentzia da. Gogortasun-eskala bat dago, “Mohs eskala” izenekoa. Gutxi gorabehera, azazkal batekin marratzen bada: 2. gogortasun-maila; txanpon batekin: 3, beira batekin: 5; eta, ez bada erraz marratzen: 6
    • Dentsitatea: masa eta bolumenaren arteko lotura. Mineral baten dentsitatea ezagutzeko, beste edozein solidoren moduan, lehenik balantza batean pisatu behar dugu, masa ezagutzeko, eta, ondoren, urez betetako probeta batean sartu, mugitzen duen bolumena neurtzeko. Azkenik, dentsitatea kalkulatu behar da. Mineral arintzat jotzen dira 2,5 g/cm3-tik beherako dentsitatea dutenak, normalak 2,5 eta 4 g/cm3 arteko dentsitatea dutenak eta astunak 4 g/cm3-tik gorakoa dutenak. Bideo honetan, Diana Torres irakasleak oso ondo azaltzen du: harri baten dentsitatea zehaztea

    Emaitzak taulan jasoko ditugu:

    Arroka

    Igneoa

    Sedimentarioa

    Metamorfikoa

    Porotsua ala ez Erraz esfoliatzen da ala ez Gogortasun-maila Dentsitatea

    3.- Ondorioak atera eta erabakitzea

    Lurraren konposizioari buruz dakigun guztiarekin, ondorioak atera eta erabakiak hartzeko ordua da

    Babeslekua eraikitzeko, noski, kontuan hartu behar dira hauek:

    • Arroka bigun bat erori egin daiteke
    • Zaila izan daiteke arroka oso gogor bat zulatzea
    • Erraz esfolia daitekeen arroka bat errazago apur daiteke
    • Arroka porotsu edo dentsitate txikiko batek eragin dezake babeslekua urez betetzea

    Irizpide horien arabera, gure arroken rankinga egingo dugu, eta zehaztuko dugu zein den komenigarriena. Eskualdearen mapa begiratuko dugu berriro, ikusteko non dauden aukeratutako arrokak; ondoren, babeslekuaren kokalekuaren eskema egingo dugu.

    Garraio-sare egokiena aukeratuko dugu jendea ahalik eta azkarren eraman ahal izateko babeslekura.

    4. urratsa: Ondorioak atera eta erabakitzea

    Lurraren konposizioari buruz dakigun guztiarekin, ondorioak atera eta erabakiak hartzeko ordua da.

    Babeslekua eraikitzeko, noski, kontuan hartu behar dira hauek:

    • Arroka bigun bat erori egin daiteke
    • Zaila izan daiteke arroka oso gogor bat zulatzea
    • Erraz esfolia daitekeen arroka bat errazago apur daiteke
    • Arroka porotsu edo dentsitate txikiko batek eragin dezake babeslekua urez betetzea
      Irizpide horien arabera, gure arroken rankinga egingo dugu, eta zehaztuko dugu zein den komenigarriena. Eskualdearen mapa begiratuko dugu berriro, ikusteko non dauden aukeratutako arrokak; ondoren, babeslekuaren kokalekuaren eskema egingo dugu.

    Garraio-sare egokiena aukeratuko dugu jendea ahalik eta azkarren eraman ahal izateko babeslekura.

    5. urratsa: Gure txostena egingo dugu

    Lortutako informazio eta datuak ordenatuko ditugu, eta txosten zientifikoaren forma emango diegu. Gidoia honako hau izango da, irudiekin, web-estekekin edo beharrekotzat jotzen dugun beste edozein informaziorekin batera:

    1. Hasierako arazoa eta ikerketaren helburua adieraziko ditugu
    2. Gure hasierako hipotesiak idatzi eta azalduko ditugu
    3. Egindako ikerketa deskribatuko dugu urratsez urrats
    4. Lortutako emaitzak idatziko ditugu
    5. Gure ondorioak xehatuko ditugu. Gure hasierako hipotesia baieztatu da?

    Ebaluazioa eta hausnarketa

    Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

    • Zer ikasi dut?
    • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
    • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
    • Zer izan da zailena? Zergatik?

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)