Saltatu nabigazioa

Geologia etxean

Geologia gure etxean? Bai, noski. Badakigu arrokak eta mineralak, funtsean, eraikuntzan eta energia gisa erabiltzen diren baliabideak direla. Horrez gain, gure bizitzan ere badaude, gure etxeko eguneroko objektuetan. 

Mugikorra
pxhere. Mugikorra (Jabari publiokoa)

Ataza honen bidez, ibilbide bat egingo dugu gure etxeetan zehar, objektu “geologikoak” bilatzen.

Ataza: “Objektu geologikoak” bilatzen

Iraupen:
ordu 1
Taldekatzea:
Nork berea / Klase osoaase

Adierazi dugun moduan, gure etxeetan arroka eta mineraletatik datozen materialekin fabrikatutako objektu ugari aurki ditzakegu. Ataza egiteko, bakoitzak etxean ikertu beharko du, eta ondoren ikaskide guztiekin partekatu.

Prozedura:

  1. “Objektu geologikoak” hobeto lokalizatzeko, fitxaren laguntza izango dugu. Objektu bat aurkitzean, argazki bat aterako dugu, eta, iruzkin txiki batekin batera, sare sozial bateko kontura “igoko” dugu; kontua irakasleak irekiko du ikasgela guztiarentzat. 
  2. Ikasgelan, arbel digitalean ikusiko ditugu igotako argazkiak, eta bozketa bat egingo dugu onenak aukeratzeko.
  3. Esteka bat ipin dezakegu ikastetxearen webgunean.

“Geologia etxean” fitxa (ezagutzen dituzun beste objektu batzuk gehi ditzakezu)

    Objektua Konposizioa Tokia Erabilerak

    Antiazidoa

    (bikarbonatoa)

    Kaltzita    

     

    Labeko beira

    Lepidolita (aluminio eta litio silikatoa).   

    Aurpegiko maskara

    Buztina

     

    Apar-harria

    Pumita

     

    Betaurrekoak, ispiluak.

    Kuartzoa

     

    Talko-hautsak

    Talkoa

    Altzairu herdoilgaitzezko objektuak

    Hematitea (burdin oxidoa) edo kromita (kromo oxidoa)

    Kromoa duten objektuak (bizar-xafla, kateorratzak, jostorratzak...) 

    Molibdenita

    Hortzetako pasta fluorrarekin

    Fluorita

    Gaineko sukaldea (ez sintetikoa)

    Kaltzita, granitoa

    Latak, presio-eltzea...

    Bauxita /Aluminioa)

    Espartzua

    Nikelita (Nikela)

    Sukaldeko gatza

    Halita

    Arkatza

    Grafitoa

    Portzelanazko objektuak

    Kaolina, kuartzoa, albita

    “Alabastro” motako objektuak

    Marmola

    Pantailak (TV, ordenagailua)

    Kuartzoa

    Bitxiak

    Kuartzoa, obsidiana, urrea, zilarra...

    Moldurak

    Igeltsua
    ...

    Irudien jatorria: 

    Ebaluazioa eta hausnarketa

    Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

    • Zer ikasi dut?
    • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
    • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
    • Zer izan da zailena? Zergatik?

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)