Saltatu nabigazioa

Tour geologikoa gure hirian

Ikusi dugun moduan, material asko eraikitzeko eta apaintzeko baliabide gisa erabiltzen dira, eta, ondorioz, gure hirietan ikus ditzakegu, hormetan, espaloietan eta monumentuetan.

Horma
pxhere. Horma (Jabari publikoa)

Ataza honetan, ikasgelatik irtengo gara, gure hiriko kaleak zeharkatzeko eta arrokak identifikatzeko. Lortutako informazioarekin, txosten bat egingo dugu arroka bakoitzaren fitxekin, eta, ondoren, eskola-komunitatean aurkezteko mapa bat egingo dugu.

Ataza: Gure hiriaren gida geologikoa diseinatuko dugu

Iraupena:
4 ordu + irteera didaktikoa
Taldekatzea:
Laukoak / Klase osoa

Iritsi da arroka eta mineralei buruz ikasitakoa proiektu praktiko batean aplikatzeko ordua: izan ere, material geologikoen gida txiki bat diseinatu eta egingo dugu gure hiriko zenbait eremutan aurkitutako eraikuntza-baliabideekin.

Betiko moduan, taldeka lan egingo dugu, eta lana banatuko dugu dinamika honen arabera.

  1. Lehenik, arroka mota nagusiak berrikusiko ditugu, hiri batean topa ditzakegun materialei aplikatuta
  2. Behin ezagutu ondoren, hirira joango gara horiek topatu eta argazkiak ateratzera
  3. Informazioa bilatuko dugu webgunean, eta arroka bakoitzaren fitxa egingo dugu
  4. Gida maketatu eta fotokopiatuko dugu

Hiriko arrokak

Arroka mota nagusiak berrikusiko ditugu, hiri batean topa ditzakegun materialei aplikatuta. Horretarako, bideo hau ikusiko dugu: hor daude irudikatuta. Kontuan hartu behar da eraikuntzan erabiltzen diren materialak leunduta daudela normalean; beraz, baliteke itxura desberdina edukitzea laborategian ikusi ditugun arroken aldean. Horrez gain, arroka naturalak diruditen material sintetiko ugari daude.

Pilar Etxebarria. Hiriko arrokak (YouTubeko litzentzia estandarra)
Irudi guztiak propioak dira

Fosilak

Arroka sedimentario batzuetan, adibidez kareharrietan, ohikoa da fosilak topatzea. Ohikoenetako batzuk errudistak, gastropodoak eta belakiak dira, baina triku eta algak ere topa ditzakegu. Gure irakasleak lagunduko digu ataza honetan, soilik ohikoenak ezagutzeko.

 

Irudiak: Pilar Etxebarria. JP

Bideo honetan, EHUko irakaslea den Xabier Murelagak hirietan topa daitezkeen fosilik ohikoenak azaltzen ditu: 

EHU. Fosilak hirian ((YouTubeko lizentzia estandarra)

Biosfera proiektuaren webgune honetan, fosilei buruzko informazioa topa dezakegu:  fosilak

Irteera

Lana taldeen artean banatuko dugu. Talde bakoitzak eremu bat aztertuko du, eta, bertan, 4 azterketa-geldialdi egingo ditu arrokak identifikatzeko tokietan. Material honekin irtengo gara ikasgelatik: sailkatzeko gakoak, telefono mugikorra, oharrak idazteko koadernoa eta hiriaren mapa.

Geldialdi bakoitzean, arroka identifikatu eta haren nahiz tokiaren argazkia aterako dugu (eragotzi gabe). Koadernoan idatzi eta mapan lokalizatuko ditugu hauek: kalea, tokia (ataria, horma...) eta, noski, arroka.

HIRIKO ARROKAK (laneko dokumentua (pdf - 503025 B))

Fitxak

Ikasgelara itzultzean, aztertutako arrokei buruzko informazioa bilatuko dugu Interneten, eta bakoitzaren fitxak egingo ditugu diapositibetan. Aurretik, taldeen artean banatuko ditugu, ez daitezen errepikatu. Diapositiba bakoitzean hau adieraziko dugu:

  • Arrokaren eta tokiaren argazkia 
  • Kalea / plaza
  • Tokia (ataria, horma...)
  • Arroka: Mota: (sedimentarioa, metamorfikoa, igneoa)
  • Fosilak (baldin badaude). 
  • Erabilera: (Fatxada, lurzorua, espaloia, monumentua…)
  • Web-esteka edo QR kode bat

Adibidez:

Imagen: Pilar Etxebarria. DP

Talde bakoitzak bere ibilbidea azalduko die gainerakoei, arbel digitaleko mapa batean, eta fitxen laguntzarekin, tokia eta aurkitutako arrokak adieraziko dituzte.

Gida osatu eta banatzea

Irakasleak diapositiba bat emango dio talde bakoitzari, aztertutako eremuaren maparekin, eta zirkulu batekin adieraziko ditugu (talde bakoitzak kolore bat) aztertutako puntuak. Horrela, gidaren atalak maketatuko ditugu.

Mapas urbanos
Pilar Etxebarria. Hiri-Mapak (Jabari publikoa)

Talde guztien fitxak inprimatuko ditugu, eta gida maketatuko dugu koaderno moduan. Azalean hiriaren eta aztertutako auzo edo eremuen mapa ipiniko dugu. Fotokopiatu eta banatu egingo ditugu. Formatu digitala ere badugunez, ikastetxearen webgunean argitara dezakegu.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)