Saltatu nabigazioa

Geodibertsitatea

Aurkezpena

Lurzorua, bideak, hormak eta espaloiak egunero ikusi eta zapaltzen ditugu, jaramon handirik egin gabe. Erabat mugiezinak eta bizigabeak iruditzen zaizkigu, paisaia edo mendien moduan. Gure ingurunean, hirian, landan eta etxean erabiltzen dugun material harritsu hori oso ohikoa da, eta badirudi ez duela interesik.

Biodibertsitateaz eta hura zaintzeaz mintzatzen garenean, gehienok intuitzen dugu zertaz ari garen. Baina, modu paraleloan, geodibertsitateaz mintzatzen bagara, hau da, aberastasun geologikoari buruz, oraindik ez dakigu zergatik den beharrezkoa elementu horiek ikastea, eta are gutxiago haiek babestea. 

pxhere. Geodibertsitatearen altxorra (CC0)

Hala ere, batez ere XXI. mendean, pertzepzio hori nabarmen aldatu da. Gaur egun, ziur dakigu gure planetak osotasunean funtzionatzen duela. Geosferak, atmosferak, hidrosferak eta biosferak lotura estua dute, eta elkarren arteko orekari eusten diote. Ingurumenaz, gizakiak harengan duen eraginaz eta hura zaintzeko beharraz mintzatzen garenean, kontuan hartu behar dira osagai guztiak. Geodibertsitatea, baliabide batez gain, gure planetako altxorretako bat ere bada.

HBI honetan, aberastasun geologikoaren munduan murgilduko gara, planeta osatzen duten materialak eta gure ingurunekoak ikertuko ditugu eta ikasitakoa proiektu praktikoetan aplikatuko dugu. Gainera, geodibertsitatearen garrantzi zientifiko nahiz kulturalaz eta hura zaintzeko beharraz jabetuko gara. Benetako rock-star bihurtuko gara.

Harri-bloke bakoitzak estatua bat du barruan

Miguel Ángel

 


CC BY SA

Cedec-eko  EDIA proietuaren Hezkuntza Baliabide Irekia (HBI) 
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako Biologia eta Geologia
Egileak: Mª Elvira González Aguado eta Pilar Etxebarria Rotaetxe

...

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)