Saltatu nabigazioa

Turismo geologikoa egingo dugu?

Ondare geologikoa ondare naturalaren zati garrantzitsu bat da, eta berezko balioa du. Ondare hori zaintzeko ekimenetako bat geoparkeen sorrera da. Geoparke bat zientzia-, hezkuntza, kultura- edo estetika-intereseko toki bat da; merezi du hura zaintzea, eta, beraz, baita bisitatzea ere. Horregatik, gaur egun toki horiek ibilbide turistikoetan sartzen dira. 

Geoturismoa lotuta dago, lurraldearen geologiarekin eta inguruko baliabide geologikoen aprobetxamenduarekin ez ezik, honako hauekin ere: kultura-ohiturekin, tokiko produktuekin, biodibertsitatearekin eta, nola ez, garapen jasangarriaren barruko kontserbazio-jarduerekin.

Espainiako geoparkeen mapa

María CARMEN Cañizares.Espainiako geoparkeen mapa (CC BY-NC)

Aizkorri parke naturala
Santi2222. Aizkorri parke naturala (CC BY-SA)

Ataza: Gure altxorra geologikoa ezagutzen

Iraupena:
2,5 ordu
Taldekatzea:
talde txikia / ikasgela osoa / banaka

Espainia da geodibertsitate handieneko herrialdeetako bat. Gaur egun, UNESCOk aitortutako 15 geoparke daude, 252 geologia-interesdun lekuz (GIL) gain. Euskadin, Euskadiko Kostaldeko geoparkea dugu bakarra, baina bai hainbat GIL-ak.

Ataza honetan, mapa kooperatibo baten eta idazketa-jarduera baten bidez ezagutzeko aukera dugu. Bi mapa egin ditzakegu, Espainako geoparkeak (A aukera) ala Euskadiko LIG-ak (B aukera), edo, biak nahi baditugu, noski. Bietan prozedura bera erabiliko dugu.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)