Saltatu nabigazioa

Bidaia gure planetaren barrualdera

Gure planeta esfera bat da, gutxi gorabehera, eta 6.371 km-ko erradioa eta 12.742 km‑ko diametroa ditu. Eratu zenean, duela 4.500 milioi urte, Eguzkitik hartutako materialarekin egin zuen, Eguzki Sistemako gainerako planeten moduan. Hasieran, dena nahastuta zegoen fusio-egoeran. Hoztean, lurreko materiala solidotu eta banandu egin zen dentsitateagatik. Ondorioz, material dentsoenak barruan gelditu ziren, eta arinenak planetaren kanpoaldean. Horren emaitza zera izan da, lurraren barrualdea geruza edo geosferatan dagoela egituratuta.

Lurraren egitura
Surachit. Lurraren egitura (CC BY)

Geruza horien dimentsioak ezagutu ahal izan dira zeharkako azterketa-metodoak erabilita, uhinen bidez, zenbait geruza zeharkatu ondoren sakontasuna, lodiera eta testura neurtzea lortu baitute. Beraz, horiek osatzen dituzten materialak identifikatu ahal izan dira. 

Ataza honetan, bidaia bat egingo dugu gure planetaren barrualdera.

Ataza: Bidaia lurraren barrualdera

Iraupena:
1,5 ordu
Taldekatzea:
Banaka/ Bikoteka

Ataza honetan, bidaia bat egingo dugu gure planetaren barrualdera, bideo baten bidez. Horrez gain, haren antolaketari buruzko eskema egin eta sakelako geosfera bat eraikiko dugu!

Urrats hauek egingo ditugu:

Gure sakelako geosfera

Iraupena:
Etxeko lana

Lurraren barne-egitura ikertu eta “gazta” motako eskema klasiko bat marraztu dugu. Orain, ikasitakoa errepasatu eta barneratuko dugu, “sakelako geosfera” bat eginez. Ezagutzen dugu eredu zientifikoen balioa; eredu horiek, errealitatea zehatz-mehatz irudikatzen ez duten arren, hura ulertzen laguntzen dute.

Bi modutan egin dezakegu geosfera, paperean edo plastilinan. Bakoitzak gustukoena aukeratuko du, eta, ondoren, erakusketa bat egin dezakegu ikasgelan.

1.aukera

Paperean, txantiloi hauek erabiliz. Bi eredu daude aukeratzeko.  

2.aukera

Plastilinarekin 3D maketa txiki bat lortuko dugu. Horretarako, hauek behar ditugu:

  • 5 plastilina-kolore
  • Sukaldeko arrabola
  • Hortzetako hari ezkoztatua


Prozedura:

  1. Hasteko, bola txiki bat egingo dugu, barne-nukleoa irudikatzeko. Kolore gorria da egokiena barne-nukleoaren berotasuna irudikatzeko.
  2. Ondoren, pilota gorriaren inguruan zirkulu bat egingo dugu beste kolore bateko plastilinarekin, kanpo-nukleoa irudikatzeko.
  3. Prozedura errepikatuko dugu kolore desberdinekin, geruzak irudikatzeko. Kontuan hartu behar da geroz eta plastilina gehiago beharko dugula. 
  4. 5 plastilina-geruzako bola osatu ondoren, hortzetako hari ezkoztatuaren zati bat erabiliko dugu bola erditik mozteko eta azpiko geruza guztiak agerian uzteko.

Horrez gain, plastilinaz ere egin dezakezu. Hurrengo bideoan oso ondo azaltzen da:

Luberri museoa. Lurraren barne egitura plastilinarekin (Youtubeko litzantzia estandarra)

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)