Saltatu nabigazioa

Baliabide mineralen etika

Lurreko baliabide mineralek bizitzeko beharrezko ondasunak ematen dizkiete gizakiei, baita giza zibilizazioak aurrera egiteko ere. Hala ere, baliabide berriztaezin horiek zaindu behar ditugu, agortu ez daitezen, eta haien jasangarritasuna bermatu behar dugu.

Eurostaten datuen arabera, 2020an, Europako herritar bakoitzak 13,5 tona lehengai (per capita) kontsumitu zituen: horien artean, 0,7 tona metalei zegozkien, eta 7,1 tona lehengai mineral ez metalikoei. 

Meatzaritza-ustiategia
Ferjacon. Meatzaritza-ustiategia (CC BY-SA)

ELGAk aurreikusi duenez, baliabideen erabileraren efizientzia handiagoa gorabehera, ekonomia zirkularra barne, lehengai mineralen erabilera bikoiztu egingo da 2060an (+% 110). Metalen kasuan, +% 150eko igoera aurreikusten da, hau da, 8.000 milioi tonatik 20.000 milioi tonara 2060an.  

Planetaren egungo larrialdi-egoeran, inoiz baino beharrezkoagoa da sakon berrikustea planetan eskuragarri dauden baliabide mineralen erauzketarekin lotutako jarduera guztiak, gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-jasangarritasuna lortzeko.

(Datu horien iturria: Lehengai mineralen kudeaketa jasangarrikako ibilbide-orria, Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioa)

Ataza honetan, horri buruz hausnartuko dugu.

Ataza: Litioa petrolioaren truke

Iraupena:
1,5 ordu
Taldekatzea:
laukoak / ikasgela osoa

Ataza honetarako, lauko taldetan banatuko gara.

Egunero erabiltzen dugun teknologiaren atzean ikusten ez ditugun materialak daude. Adibidez, litioari eta koltanari esker daukagu XXI. mendeko bizimodu mugikor bereizgarri hau. Horiek eta beste material geologiko batzuk oso desiratuak dira.

Bideo honetan, “Litioa petrolioaren truke” izenekoan, geosferatik erauzitako materialak eta egun gizakiak herrialde garatuetan ematen dizkien aplikazioak jorratzen dira.

1.- Bideo honetan, “Litioa petrolioaren truke” izenekoan, geosferatik erauzitako materialak eta egun gizakiak herrialde garatuetan ematen dizkien aplikazioak jorratzen dira. Arretaz ikusiko dugu, eta ideia garrantzitsuenak idatziko ditugu.

Esteka honetan sartuko gara bideoa ikusteko: RTVE: Litioa petroloaren truke, Minutuak: 1:15-12:15

2.- Ikusi dugunari buruz hausnartuko dugu, eta galdera hauei erantzungo diegu:

  • Zer esan nahi du material bat estrategikoa izateak? 
  • Zergatik bihur daiteke litioa material estrategiko? 
  • Zein dira aipatzen diren beste material estrategiko batzuk? Zergatik?

3.- Eztabaida:

Bideoan koltana ere aipatzen da, beste mineral estrategiko bat. Nahiz eta gatazken arrazoiek politikoak, ekonomikoak edo ideologikoak diruditen, kasu gehienetan, gure planetaren baliabide naturalen kontrolarekin lotutako interesak ezkutatzen dira. Alberto Vázquez-Figueroaren Coltán eleberrian, honako hau dio protagonistak: “Laster, koltanik ez duenak ez du aukerarik izango telekomunikazioen industrian [...] Kongo kontrolatzen duenak merkatua kontrolatuko du”.

Material hori oso garrantzitsua da, eta Afrika zentraleko gerra etnikoen jatorritzat jotzen da; gatazka horiek bost milioi hildako baino gehiago utzi dituzte dagoeneko. Zer dakigu koltanaren gatazkari buruz?

Gehiago jakiteko, bideo hauek ikusiko dugu: Minerala desiragarriena: Koltana / Koltan mineralak 7 milioi hildako eragin ditu historian zehar

Orain, ikasgelako taldean eztabaidatuko dugu:

  • Zer lotura dago mugikorren, tableten eta ordenagailuen eta Kongoko Errepublika Demokratikoko indarkeriaren artean? 
  • Zer neurri sustatu ahalko genituzke gatazkarik gabeko teknologiaren erabileraren alde? Aipatu, gutxienez, gure esku dauden hiru neurri (adibidez, mugikorrak birziklatzea, kontzientziazio-kanpaina bat egitea, etab.).
  • Non dago, hizlariaren iritziz, soluzioa?

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)